2008/04/02 12:17:00 GMT+1
GUK
INDEPENDENTZIA!
GUK
DURANGO EUSKALDUNA!
Gaur Durangoko Ezker
Abertzaleak herritarrei aurkeztu nahi die euskararen ordenantza
zirriborroa. Guztion ekarpena beharrezkoa da gure herriaren
jatorrizko hizkuntza herriko hizkuntza bihurtzeko.

Euskal
Herriaren berezko hizkuntza euskara da eta, ondorioz, baita Durangoko
jatorrizko hizkuntza bakarra ere. Urte luzetan, ordea, euskara
baztertua, ukatua eta zigortua egon da eta horren ondorio da egun
bizi dugun egoera. Euskal Herritarrak eta Durangarrak ezin gara
euskararen herrian gure hizkuntzan bizi.
Horren
adibide argia dugu Durangoko Udala, herritarrengandik gertuen dagoen
administrazioa izanik ere, udalean eta herrian euskararen
normalkuntza ez da inondik ere egungo hizkuntza politikaren helburu.
Guk,
Durangoko Udaleko zinegotzi garen neurrian, udal horrek euskarari eta
euskaldunoi ematen digun tratamendua salatu nahi dugu. Pasaden
legegintzaldiko dokumentu guztiak aztertu ondoren, euskara hutsean
sortutako dokumentazioa %10 ingurukoa izan zen, gainerakoa gaztelera
hutsean egin zen. Gainera, itzulpenak sarritan berandu jaso eta
zinegotzi horiek beren lana gazteleraz egitera behartzen zituzten. Ez
da hori aldatzeko neurririk hartu eta egun guri ere gauza bera
gertatzen zaigu, gure jarduna gazteleraz egin behar dugu.
Udalak
dituen sail guztietatik bakarrak funtzionatzen du euskaraz, Udal
Euskaltegiak, noski; beste guztietan gazteleraz lan egiten dugu,
dokumentuak gazteleraz jasotzen ditugu eta batzordeetako hizkuntza
gaztelera da (euskara batzordean ezik, herriko euskalgintzako
eragileak baitaude bertan). Argi dago, batzorde batean euskaraz ez
dakien norbait baldin badago, eta guk guztiok gazteleraz badakigunez,
berarekiko errespetuagatik gazteleraz egiten dugu guztiok. Baina non
dago euskaldunokiko errespetua? Noizko bizi ahal izango gara
euskaldunak gure herrian euskaraz? Udalari dagokio egoera horiei
irtenbidea bilatzea.
Larriena,
ordea, ez da hori. Orain arte azaldutakoa errealitatea da, egunez
egun guk bizi duguna. Euskara Durangon 25 urtez “ofiziala”
izendatua badago ere, hori da gure hizkuntza eskubideekiko duten
errespetua. Baina aurrera begira ere, ez dago egoera hori aldatzeko
proposamen seriorik, eta hori da larria, hori da guk inondik ere
onartzen ez duguna.
2007ko
udal hauteskundeetan programa zehatza jarri genuen mahai gainean.
Durangon euskarak bizi duen egoera aldatzeko ezinbesteko neurriak
aurkeztu genituen. Ia urte bete pasa den honetan, udal programa hori
oinarri hartuta lanean aritu gara eta, hain zuzen, hori da gaur
durangarrei azaldu nahi dizueguna. Euskararen ordenantzen beharra
jarri genuen mahai gainean, asko eta askori euskararen ordenantzak
zer diren azaldu behar izan dizkiogu, beste batzuei ordenantza horiek
zer aldaketa suposa dezaketen azaldu diegu eta besteei gure
bide-lagun izateko gonbita luzatu diegu.
Euskararen
normalkuntzaren bidean ezinbesteko tresna da euskararen ordenantza.
Udalak badu eskumen nahikoa herrian normalkuntzaren bidean urrats
eraginkor eta atzeraezinak emateko, gainera, udalak apustu eta lan
horretan herritarrentzako eredu izan behar du.
Horregatik
uste dugu udal honetako hizkuntza politika aldatu egin behar dela eta
aldaketa horren norabidea definitu eta arautuko duen euskararen
ordenantza behar beharrezkoa dugula.
Gaur
2008ko apirilaren 2an azaltzen dugun ordenantza hau ez da Durangoko
herriak behar duena. Zergatik? Oraindik osatu beharra dagoelako,
guztion ekarpena behar duelako. Azken finean, ordenantza Durangoko
udalean indarrean jarriko da baina guztioi eragingo digu, izan ere
euskara
sustatu eta normalizatzea ez al da guztion konpromisoa? Durangon
euskaraz bizitzea ez al da guztion helburua? Horregatik diogu hau ez
dela ordenantza proposamen itxia. Orain herritarren eta eragileen
garaia da, zuen iritziak eta ekarpenak, zuen esparruetan egon
daitezkeen hutsuneak edota zuen kexak jasoz, ordenantza hauek
Durangoko herritarren proposamena bihurtu nahi dugu. Herriaren
euskararen ordenantzak behar ditugu gure udalean.
Badaude,
ordea, euskararen normalkuntzari estuki loturik Euskararen Ordenantza
zirriborro honetan jaso ditugun gutxieneko batzuk:
Durangon
euskara ofiziala aitortu behar da. Euskara Euskal Herriko eta
Durangoko berezko eta jatorrizko hizkuntza da, beraz ezinbestekoa da
dagokion estatus ofiziala herrian bertan aitortzea.
Euskarari
lehentasunezko trataera eman behar zaio. Urte luzez jasandako
zapalketa, bazterketa eta ukazioak euskalduntzearen aldeko politika
behar izatera eraman gaitu.
Euskararen
normalkuntza helburu, bai kanpo zain barne funtzionamentuari
dagokionez. Udalak normalkuntzarako plan eraginkor eta erreala behar
du eta, batez ere, beteko den plana behar du.
Herritarren
hizkuntza eskubideak oinarri. Herritarrei dagozkien eskubideak
onartu eta errespetatu behar zaizkie.
Barne
funtzionamenduan erabilera, ezagutza, harremanak, kontratazioak,
dokumentu sorkuntza... arautu behar dira. Kanpo mailan, euskara
sustatu eta euskalduntze prozesua azkartu, euskaraz ikasteko
eskubidea bermatu edota errotuzalio ezberdinak arautu behar ditu
ordenantza honek.
Beraz,
herritar eta euskaltzale guztiei dei egiten diegu euskararen
ordenantza hauek eskuratu eta beraien iritzi edota ekarpena eman
dezatela. Guk lehen harria jarri dugu, baina orain zuon garaia da,
herritar guztiona. Horretarako, bide ezberdinak eskaintzen ditugu,
batetik
posta elektronikoa:
durangoeuskaldundu@euskalerria.org
eta
bestetik, infomazioa irakurri, galderak egin edota iritzia emateko
baliogarri den bloga:
www.blogak.com/gukdurangoeuskalduna
Nork: gukdurangoeuskalduna.2008/04/02 12:17:00 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/02 12:10:59.274 GMT+1
DURANGOKO
Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabilera Sustatu eta
Normalizatzeko Arauak ematen dituen UDAL ARAUDIA
*
SARRERA
Durangoko
Udalean eta Udalerrian euskara sustatu eta normalizaziorako bidean
jar dadin, hau da, udalaren atal guztietan eta jendarte bizitzan
normaltasunez erabil dadin osatu eta onartu da UDAL ARAUDI hau.
Euskara,
Euskal Herriko berezko hizkuntza izateaz gain, Euskal Herri osoaren
eta gizadi osoaren ondarea da. Horregatik, herritar guztien elementu
integratzaile izan behar da, eta durangar guztientzat hala izan dadin
saiatuko da udala. Hau da, euskara Durangoko Udalean eta udalerrian
normaltasunez erabiliko den egiazko komunikazio hizkuntza izan dadin
neurri egokiak hartuko ditu.
Euskararen
Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Udal Araudi hau Durangoko
udalerria hizkuntza-normalizaziorantz bideratzeko neurri eta arauen
bilduma da. Ordenantza honen hizkuntza-filosofia, soziolinguistikan
hizkuntza premiatsuenaren alde aurrera egiten duen elebitasuna deitu
da, hots, euskara soilik erabil litekeenean euskara soilik
erabiltzekoa eta euskara eta gaztelania, biak erabiltzerakoan,
euskara lehentasunez erabiltzekoa.
Euskara,
Euskal Herriaren jatorrizko hizkuntza dena Euskal Herriko Autonomia
Estatutuaren arabera hizkuntza ofiziala da, eta herritar guztiek dute
euskara ezagutu nahiz erabiltzeko eskubidea. Beraz, autonomia
erkidegoko erakunde komunei dagokie euskararen erabilera bermatu eta
arautzea, baita beraren ezaguera ziurtatzeko behar diren neurri eta
bitartekoak erabaki eta arautzea ere.
Administrazio
bakoitzari dagokio arau eta xedapen orokorrak, bakoitzak bere
jarduera-eremuan aplikatzea, eta aplikazio horretarako arauak eman
eta bitartekoak baliaraztea. Beraz, ordenantza hauen helburua,
indarrean dauden xedapen orokorrak Durangoko Udalaren
jarduera-eremuan hezurmami eta aplika daitezen arauak eman eta
betearaztea da.
Lege
ezberdinek eta hizkuntza eskubideen gutun unibertsalak jasotakoa
oinarri harturik, herritar guztiok dugu gure hizkuntzan bizitzeko
eskubidea. Gainera, eskubide horren bermearen gauzapena administrazio
guztiei dagokie eta, kasu honetan, udalak neurri eta arau zehatzak
jarriko ditu indarrean udal araudi honen bidez hori horrela izan
dadin.
Hizkuntza
dela-eta inork bereizkeriarik jasan ez dezan, lege orokorrek
Euskadiko Autonomia Erkidegoko herri-aginteei esleitzen diete, haien
eskumenen esparruan, bai hizkuntza ofizial bien erabilera bermatu eta
arautzeko eskumena, bai eta jakintza eta normalizazioa bizkortzeko
neurriak ezartzeko ahalmena ere.
Beraz,
Durangoko Udalak bere gain hartzen du erantzukizun hori eta, era
berean, euskararen normalizazioaren erantzukizuna udal-batzorde
guztien artean banatzen da, Euskara-batzordea gidari eta eragile
nagusi izanik. Horiek horrela, udalaren jokaerak garai honetan ez du
izan behar euskarari nola edo hala eustekoa bakarrik. Alderantziz,
euskararen erabileran eredu eta bultzatzaile izan behar du, azken
urte eta mendeetan gure hizkuntzaren kaltetan izan den jokabidearen
konponbide gisara. Horregatik, euskarari laguntzarik eta bultzadarik
eman gura badio, bere burua euskalduntzea eta jendarte bizitzan
euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea eta laguntzea izan behar
dute jokaeraren ardatzak, euskara alor eta eremu guztietara heda
dadin. Hortaz, udalaren barne- funtzionamenduan nahiz udalaren eta
herritarren arteko harremanetan, hala nola udalerriko jendarte
bizitzan euskararen erabilera normalizatzeko udalak izango duen
jardunerako arau-esparrua definitu da ordenantza honen eskutik, eta
honekin guztiarekin, aurrera egiten lagunduko digun euskararen
inguruko azpiegitura lortzea da xede.
Laburbilduz,
indarreko legeria oinarri harturik, Durangoko Udalak, herritarren
hizkuntz eskubideak bermatu eta euskararen normalizazioa lortzeko
beharrezko urratsak finkatu ditu Udal Araudi honetan. Beraz, ontzat
hartzen du Euskararen Erabilera
Sustatu eta Normalizatzeko Araudi hau
indarrean jartzea, bertan jasotzen baitira udalak barne jardunbidean,
herritarrekiko eta beste instituzio edo erakunde ofizialekiko
harremanetan eta gizarte-bizitzan euskararen erabilera suspertzeko
eta normalizatzeko bete beharreko arauak.
* Ordenantza osorik irakurri nahi baduzu, zure iritzia eman nahi baduzu, ekarpenik egin nahi baduzu edo galderaren bat badaukazu, bidali mezua: durangoeuskaldundu@euskalerria.org
Nork: gukdurangoeuskalduna.2008/04/02 12:10:59.274 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/02 12:05:31.692 GMT+1
Euskararen
ordenantzak ezinbestean jaso behar dituenak:
1.
Durangon euskara ofiziala
aitortu behar da. Euskara Euskal Herriko eta Durangoko berezko eta
jatorrizko hizkuntza da, beraz ezinbestekoa da dagokion estatus
ofiziala herrian bertan aitortzea.
2.
Euskarari lehentasunezko trataera
eman behar zaio. Urte luzez jasandako zapalketa, bazterketa eta
ukazioak euskalduntzearen aldeko politika behar izatera eraman gaitu.
3.
Euskararen normalkuntza helburu,
bai kanpo zain barne futzionamenduari dagokionez. Udalak
normalkuntzarako plan eraginkor eta erreala behar du eta, batez ere,
beteko den plana behar du.
4.
Herritarren hizkuntza eskubideak
oinarri. Herritarrei dagozkien
eskubideak onartu eta errespetatu behar zaizkie.
5.
Barne
funtzionamenduan
erabilera,
ezagutza, harremanak, kontratazioak, dokumentu sorkuntza... arautu
behar dira. Kanpo
mailan,
euskara sustatu eta euskalduntze prozesua azkartu, euskaraz ikasteko
eskubidea bermatu edota errotuzalio ezberdinak arautu behar ditu
ordenantza honek.
Nork: gukdurangoeuskalduna.2008/04/02 12:05:31.692 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak