Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/27 22:37:06.418 GMT+1

Guk ere baditugu gauza jakingarriak



Jozulin
en gonbidapenari ezin ezetz esan eta aspaldiko partez hemen gara. Zin dagigu gainera –baina ez oso indar handiz, badaezpada- sarriagotan idatziko dugula hemendik aurrera eta ez digutela esan beharko “kolpe zorririk” ere ez dugula jotzen. To txiste eta hitz joko ausarta!  Beno, autobonbo gutxiago eta goazen harira. Honatx gure 5 jakingarriak:

1.        Duela 3.000 urtetik hona bizi gara gizakien kontura. Gu, buru-zorriak (Pediculus humanus capitis) gara, baina lehengusuak ere baditugu: gorputz-zorriak (Pediculus humanus corporis) eta gurea baino ospe gaiztoagokoak, potro-zorriak (Pediculus humanus pubis).

2.        Gure espezieko eme bakoitzak ehun-hirurehun bartz erruten ditu gizakien ileen oinarriari itsatsita. Zazpi-hamar egunen buruan (beste hitz joko bat!) aterako dira larbak.

3.        Ez daukagu hegalik eta buruz-buru (hirugarren hitz jokoa, arraioa!) ibiltzea dugu gustuko. Hogeita lau ordutan ez badugu gizaki odolik xurgatzen hil egiten gara, gizajook.

4.        Uretan ez gara itotzen.

5.        Azkenik, bereziki guri lauroi dagokigula, esan behar dizuegu harro egoteko moduko zuhaitz genealogikoa dugula: gure arbasoen artean aurki ditzakegu Arturo Kanpionen peluka azpian bizi izandakoak eta Sabino Aranak Larrinagako gartzelan harrapatu zituenak.

 

Eta honekin kunplitu egin dugu. Laster arte.



Nork: Gumersindo.2007/02/27 22:37:06.418 GMT+1
Etiketak: meme_lo | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/06/27 16:41:11.480 GMT+2

Nor gara gu? Zer gara gu?


Zorri 1:
Ez dakizue zer!
Zorri 2: Zer?
Zorri 1: Entzun ditut Jozulin eta Gumer berbaz!
Zorri 2: Ez da gauza bakana, baina, dena dela, kontaidazu, ze goizean, dutxan, laban egin eta erori naizenez, duela ordu bat arte ezin izan naiz bururatu (*). Bainuontziko zurrunbiloak irentsi ez nauenean...
Zorri 3: Nik entzun bai, baina ulertu tautik ez.
Zorri 1: Ba, oraingoan kontu potoloak erabili dituzte.
Zorri 4: Holangorik! Zer dela eta?
Zorri 1: Jozulinen mezu bat, Opá abestia euskaratu zuenekoa. Jozulinek zioen, arduratuta, euskaratzeko abesti hori berori aukeratu izanak frogatzen duela benetan espainola dela kulturaz, edo espainola eta euskalduna sikieran.
Zorri 2: Eta?
Zorri 1: Badakizu nolakoa den Jozulin kontu horrekin, kolore txarra ere ikusi diot...
Zorri 3: A ze nahastea darabilten gizakiok identitatearen gorabeherekin. Joosaaaus!
Zorri 1: Gumersindok azaldu dio, ondo eta erraz (usoak hegan nola) gaur eta hemen euskalduna nor den; adibide argigarri batez azaldu ere: “Entzuten egon naiz Joseba Tapiaren azken diskoaren aurrerapena eta kanta batean honela abesten du: “Andoni eraman zutenez gero ez dut ikusi nahi Zarautz..../....Andoni eraman zutenez gero ez dut maite Atharratze...”. Bitxia da baina gaur eta hemen edozein euskaldunek  ondotxo daki, kantuan ezer aipatzen ez bada ere, nortzuek eraman zuten Andoni, nora eraman zuten eta zergatik. Hor duzu, dear Jozulin, zeure barne kezkaren erantzuna, badakizu euskaldun nor den. Lerro artean irakurtzen jarraitzen dugu euskaldunok”. Holaxe azaldu dio Gumersindok.
Zorri 2: Eskerrak gu zorriak garen eta ez dugun beti ibili behar “Nor gara gu eta zer gara gu...” bueltaka. 
Zorri 3: Nor gara guuuuu? Zer gara guuuuu? Zooorriak gara guuuuu!
Zorri 4: Zorri maiteminduak, ordea.
Zorri 3: Bua txabal, ze polita!
 


(*) bururatu: zorrien hizkeran –zorrieraz- etxeratu esan nahi du.


 

Nork: Gumersindo.2006/06/27 16:41:11.480 GMT+2
Etiketak: euskaldun espainol identitatea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/11 13:36:59.281 GMT+2

Rose's celebration


Zorri 2:
Zuek nola esango zenukete euskaraz fiesta?

Zorri 1: Tira, txantxetan, ala?

Zorri 2: Ez, ez; irakurri dut laster “Fiesta de la rosa” delakoa izango dela eta euskarazko ordainean fijatu naiz...

Zorri 3: Nik jaia esango nuke.

Zorri 2: Eta esaten badizuet sozialistek  festa aukeratu dutela, zergatik dela uste duzue?

Zorri 3: Ba nik esango nuke hitz kosmopolitagoa delako aukeratu dutela edo, argiago esatearren, espainolaren antzekoagoa.

Zorri 2: Kontu horretaz horrenbeste hausnartu/tzen dutela uste duzue?

Zorri 1: Zer ba?

Zorri 2: Rosa esateko errosa hitza erabiltzen dutelako eta ez dudalako inongo hiztegitan aurkitzen...

Zorri 1: Beraz ez dakigu arrosaren, larrosaren ala errosaren festa den..

Zorri 4: Arrozaren festa izango da igual, he, he, he!

 

Nork: Gumersindo.2006/05/11 13:36:59.281 GMT+2
Etiketak: jaia arrosa pse-psoe-ee festa euskara | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/04/24 14:05:31.942 GMT+2

Zorri in love.


Zorri 1: Zer moduz oporretan?

Zorri  2:  Olerki batez azalduko dizut...

Zorri  4:  Nik errekadu bat egin behar dut, ezin naiz geratu...

Zorri  3:  Zera... nik ere joan beharra daukat, izan ere lan elkarrizketa bat daukat eta...

Zorri  2:  Ezjakin halakoak!

Zorri  1:  Bota, bota olerki hori. Neu nagokizu-eta entzuten.

Zorri  2:  Hor doa:


Atzo

maitemindu egin nintzen

gaztetasunarekin.

 

Gazteagoa izan banintz

esango nion

 

baina

 

gazteagoa izan banintz

ez nion esango.


Zorri  1: 
Psa! Txarragoak ere entzun ditut.



 

Nork: Gumersindo.2006/04/24 14:05:31.942 GMT+2
Etiketak: oporrak love olerki zorri | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/04/05 20:36:04.744 GMT+2

Zorri bat oporretan

Zorri 2: Ta, pentsatu duzu Aste Santuan nora joan edo?

Zorri 1: Tira, mendira beti bezala. Oraingoan Perineora.

Zorri 2: Ibili kontuz, esan didate handik eguraldi haizetsua izaten dela...

Zorri 1: Bai, zulo beltzak, leize ikaragarri sakonak ere badirela esan didate. Tentuz ibiliko naiz, bai.

Zorri 3: “Audaces fortuna juvat”

Zorri 4: Eh?

Nork: Gumersindo.2006/04/05 20:36:04.744 GMT+2
Etiketak: aste-santua oporrak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/03/31 19:32:05.174 GMT+2

Teknologia

Zorri 1: Aizue, irakurri al duzue egunkarian gaur...

Zorri 4: Ezin. Belarri atzean nengoen.

Zorri 1: Horrela ikasiko duzu zuk zeozer bizitza honetan!

Zorri 3: Utziozu! Zer irakurri duzu ba?

Zorri 1: “Jesuit media initiatives” delakoa, Londresko Josuren Lagundikoa, antza, podcast bidez zabaltzekotan da otoitzak, sermoiak eta elizako irakurgaiak mp3 formatuan.

Zorri 3: Beste froga bat: Teknologiak ez du mundu hobe bat egiten lagunduko.

Zorri 1: Amén.

Zorri 4: Nor da Londresko Josu hori?

 

Nork: Gumersindo.2006/03/31 19:32:05.174 GMT+2
Etiketak: teknologia erlijioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/28 13:30:42.274 GMT+2

Atzerriko haizeak

Zorri 3: Ondo datorkigu atzerira joatea, gauza asko ikasten baita atzerrian.

Zorri 1: Jakina, baina hurrengoan atzerri epelago batera joango ahal gara!

Zorri 2: Horixe, Gumer forropolarrezko txanoaz ibilita guk gutxi ikusi eta gutxiago ikasi...

Zorri 3: Bai, baina atzerrian atzerriko egunkariak erosten ditu Gumerrek eta idazle desberdinez gozatzeko aukera dugu, esaterako Manuel Rivas.

Zorri 4: Baina “El Pais” ez da atzerriko egunkari bat, ezta?

Zorri 3: Bueno, hori beste eztabaida bat da. Esan nahi nizuena zen hunkitu egin ninduela Manuel Rivasek bere zutabean kontatzen zuen pasadizoak: Bazen irla bat Galiziako ibai batean 36ko gerran gartzela moduan erabili zutena. Bertan sartzen ziren presoek berehala galtzen zuten irteteko itxaropena, gauza jakina baitzen preso guztiak akabatzen zituztela egun gutxitara. Kontua da bazela bertan apaiz bat, gartzelako kapelaua edo, eta harek presoei Hamar Aginduak errezitatzen omen zizkien: “Primer mandamiento: Amarás a Dios sobre todas las cosas, segundo mandamiento: No tomarás el nombre de Dios en vano....”  Agindu bakoitzaren azalpena egiten zien jarraian. Bosgarrenera heldu arte, hemen gelditu eta esaten omen zuen: “Quinto mandamiento: No matarás. Pues bien, con éste vamos a hacer una excepción”.

Zorri 2: Putakumea!

Nork: Gumersindo.2006/03/28 13:30:42.274 GMT+2
Etiketak: apaiza manuel-rivas egunkariak atzerria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/27 13:31:30.353 GMT+2

Gerrak eta beste.

Zorri 2: Entzun dut Euronews-en Slobodan Milosevic zenari leporatzen zizkioten hirurogeitik gorako krimenen artean bazeudela hiru genozidio eta gizateriaren kontrako krimen, hiru gerratan egindakoak.

Zorri 1: Diot nik gerra haietan berak baino baten bat gehiagok egingo zuela krimenen bat...

Zorri 3: Baita serbiarren arerioen artean ere.

Zorri 2: Zorriok ezin dugu gerra konprenitu, lagunok.

Zorri 4: Ba odola gustatzen zaigu ba... kar, kar!!

Zorri 2: Ez egin barre. Gauza batzuekin broma gutxi.

Zorri 3: "Bella, horrida bella" zioen Platonek, eta zenbat arrazoi zuen!

Nork: Gumersindo.2006/03/27 13:31:30.353 GMT+2
Etiketak: gerra milosevic | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)