2007/01/25 12:40:58.275 GMT+1
Ryszard Kapuscinski
Nork: zubiaran.2007/01/25 12:40:58.275 GMT+1
Etiketak:
kapuscinski
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/25 12:30:56.907 GMT+1
Bon Jovi, Have A Nice Day
Gaurko eguna ikusita... buf! Hotzari aurre egiteko, etxean sartu berogailua piztu eta... musika entzun!
Ba hori, HAVE a NICE DAY
Nork: zubiaran.2007/01/25 12:30:56.907 GMT+1
Etiketak:
jovi
bon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/24 16:44:11.240 GMT+1
My SPACE, Our SPACE
My Space bezalako web guneek izugarrizko arrakasta lor dezaketela garbi geratu da beste behin. Aspaldi hasi ziren interneten ideia sinple bidez sortutako web guneak “besterik gabe” sona handia hartzen. Sona hartzeak ondorio zuzena izan dezake askotan, interneteko handi batek web txikia erostearena. Horixe gertatu zen google, egun google maps delakoarekin, you tube edo antzeko aplikazio indartsuekin.
Gazteak izan ohi dira gehienetan horrelakoen sortzaileak. Azkenetarikoa My Space gazteen bilgunea izan da. Izandako ez ohiko arrakasta ikusita enpresari boteretsu batek erosi du azkenean.
Boterea, ordea, egun (interneten) erabiltzaileek eman edo ken dezakete eta gazteak erabiltzaileen portzentaia altuenetarikoa betetzen dugunez… My Space hori argi dago OUR SPACE-ko azken ekarri eraginkor eta arrakastatsuenetarikoa izan dela!
Nork: zubiaran.2007/01/24 16:44:11.240 GMT+1
Etiketak:
myspace
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/24 16:29:33.668 GMT+1
FIREFOX
Joxe Aranzabalen blogean, FAROA, firefox erabiltzaile talde batek egindako nabigatzaile librearen aldeko aipamenak irakur daitezke. Egia esateko nik (oraindik, garaia ote aldatzeko?) ez dut firefox delakoa erabiltzeko aukerarik izan, baina baditu ohiko internet explorer estandarrak ez dituen abantaila nabariak.
Hasteko eta aipagarrienetakoa software librea izatearena. Horrek nabigatzailea "tuneatzeko" aukera ematen dio erabiltzaileari; hiztegiak, bilatzaileak...
Baina batez ere interes gehien piztu didan elementua EUSKARAri ematen zaion estatusa da. Hau da, %100 eta modu naturalez euskaraz dagoen nabigatzailea izatea. Gainera hiztegiak eskura edukitzea ahalbidetzen omen du, eta “euskalbar” gehigarria bertan edukitzea bermatzen du, xuxen aplikazioa nabigaziorako…
Firefox instalatu eta erabiltzen hastea baino ez zait geratzen, ea pestña artean ez naizen galtzen…
Nork: zubiaran.2007/01/24 16:29:33.668 GMT+1
Etiketak:
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/24 16:11:54.705 GMT+1
Tagzania-aren sortzaileak Eskoriatza bere mapan jarri zuen eguna
2006ko abenduan Luistxo Fernandez izan genuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Interneten egindako lanei buruz hitz egin zuen. Euskal internetgintzan aitzindarietako bat izan da. Beste taldekide batzuekin batera AURKI euskal bilatzailea sortu zuen. Aisialdi gisa sortutako tresnak indar handia hartu du.
Baina orain beste proiektu batean murgilduta dabiltza. TAGZANIA web sitean mapak bilatzeko aukera ematen dute. Sortzeaz gain proiektua garatzeko bidean dira, eta horretarako lanean segituko du Luistxo Fernandezek. Gustuko bidean aldaparik ez!
Nork: zubiaran.2007/01/24 16:11:54.705 GMT+1
Etiketak:
luistxo
huhezin
fernandez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/24 15:51:55.028 GMT+1
Estilo liburu BERRIA
Seguruenik, euskarazko estilo libururik erabileena izango dena aurkeztu zuten 2006 bukaera aldera. Berria egunkariak egunkariaren estilo liburu berritua aurkeztu zuen. HUHEZIko ikasleek aurkezpena bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen Eskoriatzan egin zen aurkezpenean.
Estilo luburu guztiek antzerako funtzioa izan ohi dute, idazterako orduab sor litezkeen zalantzak argitu edo behintzat bidea erakusteakoa. Berriaren estilo liburu berria ez dut esku artean izan, baina sarritan erabili izan dut (eta erabiltzen dut) egunkariaren estilo liburuaren azken edizioa! (Bitxi historikotzat daukat gordeta...)
Idazteko arauak eskura jartzeaz gain, edizio berrituak deontologiari buruzko atala ere badu. Interpretazioa eta informazioari buruzko atala ere bai. Eta ohiko bihurtu diren idazkuntza, ortotipografia, hiztegia eta nola ez Euskal Herriko eta Munduko IZENDEGIAK.
Nik estilo liburua web orrian eskegitzea nahi nuke, edonon egonik ere eskura izateko bertako laguntza. Edonon egonda ere LESOTHOko erresumakoak lesothoarrak direla jakin ahal izateko!
Nork: zubiaran.2007/01/24 15:51:55.028 GMT+1
Etiketak:
estilo
liburua
berria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/24 15:39:22.283 GMT+1
MODAN
Jaio orduko, hil
Lo hartu orduko, esnatu
Eguzkia irten orduko, euria goitik behera
Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu
Telefonoa erosi orduko, zahartu
EA, HONEK ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!
Nork: zubiaran.2007/01/24 15:39:22.283 GMT+1
Etiketak:
googledocs
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/12 12:27:41.947 GMT+1
New York, New York
New York, New York map - Tagzania Nahi duenak abestia entzun dezake ondorengo bideoan:
Nork: zubiaran.2007/01/12 12:27:41.947 GMT+1
Etiketak:
new
york
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/13 18:09:45.792 GMT+1
Datorren 22an
Fitok BECen eskainiko duen kontzerturako aste bete eskas falta da. Bitartean gure bazterrotan askotan entzun ditugun bi abesti gogorarazi nahi nituzke, eta horretarako hemen bertan bi bideo txertatuko ditut. Bat azken aurreko diskoko single entzunena
bestea azken diskokoa
Nork: zubiaran.2006/12/13 18:09:45.792 GMT+1
Etiketak:
fito
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/13 11:18:16.860 GMT+1
10 mezu berri… SPAM!
Ohikoa bihurtu da postontzi digitala ireki eta bertan “correo electrónico no deseado” piloa aurkitzea. Horietako batzuk, aitortu beharra daukat, aspaldi nik neuk sortutako kontuen ondare dira (hauek ez omen dira berritu beharrekoak, behin eginda betirako omen dira!). Beste asko ,ostera, sekula entzun ez ditudan erakundeek bidaltzen dizkidate. Aritz Gorrotxategik Diario Vascon argitaratutakoa neuri ere gertatu zait. Baketik-en korreo piloa iristen zaizkit, eta neuk ere ez dut sekula elkarte horretan izenik eman!
Ez dut zuzenbide ikasketarik egin, baina intuizioz (besterik ez bada ere) asma nezake beste nonbaitetik hartu izan dutela nire helbide elektronikoa. Ez didate niri baimenik eskatu behintzat. Iristen zaizkidan eskatu gabeko gonbidapen eta mezu guzti horiek irakurtzen denborarik galtzen ez badut ere, guztiak ezabatzen lanak izaten dira. Korreoa kontsultatzera sartu eta nolabaiteko desilusioa sentitzen dut, 10 mezu berri baina horietatik gehiena bidaltzaile ezezagunena. Publizitate eta marketing metodo negargarria iruditzen zait, hartzailea nazkatzea besterik ez baita lortzen.
Nork: zubiaran.2006/12/13 11:18:16.860 GMT+1
Etiketak:
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
