Blogen gaindosia!

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-12-13 10:45

Azken aldian blogen gaindosia jasaten ari naizela uste dut. 

 Joan den hilean Iban Arantzabalen bisita berria izan genuen HUHEZIn, Eskoriatzan. Lehenengo eta hirugarren mailako ikasleei eskainitako hitzaldia izan zen. Bertan, Goienako telematika alorreko buruak Goiena, editore lana eta blogak izan zituen hizpide. Iban Arantzabal Goienako multimedia proiektua bultzatzen ibilitakoa da, eta horretan dihardu.

 Teknologia berrien inguruko betikoak kontatu zituren. Momentu aipagarrienetarikoa Explorer-Firefox gatazkak sortu zuen. Arantzabalen ustez firefox-a gomendagarriagoa omen da, gainera doanekoa da eta euskaraz instalatu daiteke! Unibertsitatean explorer-a erabili beharrak hitzaldirako prestatuta ekarri zituen adibide eta loturak ikustea galarazi zuten. Teknologiei buruzko enegarren hitzaldian teknologiak egin zuen huts. Azken finean teknologia laguntza izan arren ez genuke ahaztu behar lan garrantzitsuena (oraindik orain) pertsonen esku dagoela. Edo? Errealitate birtualak ez dezala hori behintzat desbirtualizatu!


Utzi iruzkina: