Hauxe da gure helbide berria:
http://gurekorana.blogspot.com/
Nork: saaber.2008/05/17 09:29:41.023 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Sinesten dutenek, emigratu zutenek eta Allahren bidean
beren ondasunez eta beren buruaz borroka egin zutenek
dute mailarik gorena Allahren aurrean, eta horiek dira garaile.
(20)
Allahren ordez beren doktoreak eta apaizak hartu dituzte jauntzat;
adibidez, Gantzutua, Maryam-en semea;
Allah Bakarra adoratzeko agindu zitzaien arren.
Ez dago Hura beste jainkorik.
Goretsia izan bedi erantsi dioten guztiaren gainetik!
(31)
Hura da Bere Mezularia gidarekin
eta egiazko Adorazioaren praktikarekin bidali zuena,
beste Adorazio-forma guztien gainetik jartzeko;
sinesgabeei gogaikarri gertatu arren.
(33)
Esazu: Ez zaigu gertatzen Allahk guretzat idatzia duena baizik.
Hura da gure zaintzailea eta Allahgan dute sinestunek beren konfiantza.
(51)
Dohainak behartsuentzat bakarrik dira, pobreentzat,
biltzen eta banatzen lan egiten dutenentzat,
beren bihotza lasaiturik dutenentzat, gatibuen erreskaterako,
zorpean daudenentzat, Allahren bideko arazoetarako
eta bidean den semearentzat.
Allahk emandako agindua da hau
eta Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua.
(60)
Gizaseme sinestedunak eta emakume sinestedunak
elkarren adiskide aliatu dira,
ontzat emana ontzat ematen dute eta gaitzesgarri dena debekatzen,
salat-a ezartzen dute, zakat-a ematen
eta Allahri eta Haren mezulariari obeditzen diete.
Horiei Allahk Bere errukian sartzeko aukera emango die;
gauza ziurra da ezen Allah Ahaltsua dela, Jakintsua.
(71)
Eta badira beste batzuk beren okerrak aitortzen dituztenak
eta egintza on bat txar bati eransten diotenak.
Gerta daiteke Allah haiengana itzultzea;
gauza ziurra da ezen Allah Barkatzaile dela, Bihozbera.
Eska iezaiezu eman ditzatela dohainak beren ondasunetatik,
eta horiekin garbituko eta araztuko dituzu.
Eta eskatu haientzat,
zeren zure otoitza garantia baita haientzat benetan.
(102-103)
Zein da hobea: bere eraikina Allahren beldurrean
eta Haren onginahian oinarritzen duena
ala aldapa baten hegian, erortzeko puntuan, oinarritzen duena,
eta hargatik Yahannam-go sura eramana dena?
Allahk ez du gidatzen jende zuzengabea.
(109)
Errorearen ondoren itzultzen direnak,
adoratzen, goresten, barau egiten dutenak,
makurtzen, ahuspezten direnak, ontzat aitortua agintzen
eta txartzat hartua eragozten dutenak
eta Allahren mugak betetzen dituztenak.
Emazkiezu berri onak sinestedunei.
(112)
Benetan, Allahri dagokio zeruen eta lurraren nagusitza;
Hark ematen du bizia eta Hark ematen heriotza;
Allahz aparte ez duzue nork babestuko eta lagunduko zaituztenik.
(116)
Egia da ezen Mezulari bat iritsi zaizuela zeuengandik aterea;
penagarria du hark zuek gaitzen bat jasatea,
lehiatsu ari da zuen alde,
eta bihotz onekoa eta bihozbera da sinestedunekin.
(128)
Nork: saaber.2008/05/11 18:30:49.649 GMT+2
Etiketak:
9 sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hauek dira sinestedunak:
Allahz gogoratzean bihotza larritzen zaienak
eta Haren ezaugarriak errezitatzen direnean sinestea areagotzen zaienak
eta beren Jaunagan fidatzen direnak.
Salat-a ezartzen dutenak dira
eta ematen diegun horniduratik gastatzen (ematen) dutenak.
Hauek dira benetako sinestedunak:
mailak izango dituzte beren Jaunaren ondoan,
barkamena eta hornidura oparoa.
(2-4)
Zuek, sinesten duzuenok!
Allahren beldur bazarete, bereizmena emango dizue Hark,
ezkutatuko ditu zuen egintza txarrak eta barkatu dizue.
Eta Allah egundoko mesedearena (Jabea) da.
(29)
Nork: saaber.2008/05/11 18:24:47.768 GMT+2
Etiketak:
8 sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Adanen semeok!
Zerutik jaitsarazi ditugu arropa zuen lotsaizunak estaltzeko,
eta gorputza apaintzeko.
Baina, Jainkoaren beldurraren jantzia hobea da.
Hori da Jainkoaren ezaugarri bat da,
gogoeta egin dezaten.
(26)
Adanen semeok!
Jantz itzazue arroparik txukunenak otoitz leku bakoitzean;
jan ezazue eta edan, baina gehiegikeriarik gabe.
Jainkoak ez ditu gehiegikerietan dabiltzanak maite.
(31)
Esan: “Jaunak benetan lizunkeria debekatzen du,
agerian edo ezkutuan egiten dena,
gaiztakeria, bidegabekeriazko zapalketa,
ahalmenik eman ez zaion zerbait Jainkoari eranstea
eta Jainkoari buruz ez dakizuena esatea”.
(33)
Sinetsi eta zintzo jokatu zutenei
- eta ez diegu haiek eraman ezin duten zamarik jartzen -,
Paradisuan sartu eta betiko biziko dira han.
(42)
Egin otoitz Jaunari apaltasunez eta ezkutuan!
Hark ez ditu lege-hausleak maite.
(55)
Urrundu egingo ditut Neure ezaugarrietatik
lurrean arrazoirik gabe harrotzen direnak.
Mota guztietako ezaugarriak ikusi arren,
ez dute sinesten, eta egiazko norabidea ikusten duten arren
ez dira bide horretan sartzen.
Baina, ikusten dute galbidearen norabidea,
eta bide horretan sartzen dira.
Eta hori horrela da Gure ezaugarriak ukatu dituztelako
eta arretarik jarri ez dutelako.
(146)
Eta emaguzu ongia guretzat bizitza honetan
eta Azkenekoan, damututa baikaude.
Esan zuen: “Nahi dudana nahigabetzen dut zigorra emanez,
eta Nire errukia erabatekoa da.
Eta bihotz ona izango dut beldur direnekin,
limosna egin eta Gure ezaugarrietan sinesten dutenekin”.
Bihotz ona izango dut Mezulariari jarraitzen dietenekin,
Jentilen Profetarekin, Toran eta Ebanjelioan
idatzita aurkitzen dutenekin:
hor ikusten dute zer egin dezaketen
eta zer debekatzen zaien,
eta horrek libratzen dituzte aurreko zamatik eta kateetatik.
Eta harengan (profetarengan) sinesten dutenak,
ohoratzen eta laguntzen diotenak,
eta harekin jaitsarazi zen argitan dabiltzanak,
horiek aurrera aterako dira.
(156-157)
Jaunak zuzentzen duena bide onetik dabil.
Baina, Hark okertzen dituenak dira galduta daudenak.
(178)
Jainkoak izenik ederrenak ditu.
Dei iezaiozu otoitzean izen horiekin
eta utz itzazue alde batera Haren izenekin
zentzugabekeriak egiten dituztenak.
Egin zutenaren arabera ordainduko zaie.
(180)
Hura da pertsona batetik sortu zaituztena;
hortik bikote-kidea atera zuen,
harekin bakea eta sosegua lortzeko. (...)
(189)
Nire Adiskidea Jainkoa da, Liburua jaitsarazi duena,
eta zintzoak adiskide egin dituena.
(196)
Izan zaitez bihozbera,
agindu ezazu gure artean ontzat hartua izan dena,
eta urrun zaitez ezjakinengandik!
Satanasek bekatura bultzatzen bazaitu,
bila ezazu babesa Jainkoarengan.
Hark dena daki, dena entzuten du.
(199-200)
Eta Koran ozenki irakurtzen zaizuenean,
erne egon eta isilik, agian lortuko duzue errukia eta.
Egin otoitz Jaunari zeure baitan,
apaltasunez eta beldurrez,
ahotsa gehiegi altxatu gabe,
eguna zabaltzean eta iluntzean.
Eta ez zaitez axolagabeetakoa izan.
Jainkoaren ondoan daudenek
ez dute Hura gurtzeko inongo harrokeriarik sentitzen.
Jainkoa goresten dute
eta Haren aurrean ahuspezten dira.
(204-206)
Nork: saaber.2008/05/10 18:15:37.385 GMT+2
Etiketak:
6 sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
(...)Eta lagundu elkarri bertutean eta (Allahrekiko) beldurrean,
ez lagundu elkarri ez desobedientzian, ez hausturan.
Eta izan Allahren beldur;
gauza ziurra da Allah indartsua dela zigortzen.
(2)
(...)Gaur osatu dizuet zuen Adorazioaren praktika,
amaitu dut neure bedeinkapena zuen gain
eta atseginez onartu dizuet Adorazio-praktikatzat Islam.
(3)
Gaurtik aurrera zilegi dituzue gauza onak.
Eta zilegi duzue Liburua hartu zutenaren janaria,
zuena haiek zilegi duten bezala.
(5)
Eta izan Allahren beldur!
Gauza ziurra da ezen Hark ondo ezagutzen duela egiten duzuena.
(8)
Liburuaren jendea!
Gure Mezularia etorri zaizuen ezkutatzen zenituzten Liburuko
gauza asko argituz
eta gauza asko zuei barkatuz.
Argi bat eta Liburu argi bat etorri zaizkizue Allahgandik.
Zeinekin gidatzen baitu Allahk,
salbazioaren bideetan Hari atsegin zaiona bilatzen duena.
(15-16)
Horregatik agindu genien Israelgo seme-alabei,
norbaitek norbait hiltzea, beste baten ordainetan izan gabe
edo lurra usteltzen zuelako izan gabe,
gizadia hiltzea bezala izango zela.
Eta norbait salbatzea gizadi osoa salbatzea bezala izango zela.
(32)
Gizaseme lapurrari eta emakume lapurrari moztu eskua,
egin dutenaren ordainetan. Allahren eskarmentua;
Allah Ahaltsua da eta Jakintsua.
Bidegabekeria egin ondoren,
damutzen bada eta egindakoa zuzentzen badu,
Allah harengana itzuliko da.
(38-39)
(...) Zuetako bakoitzari bide bat eta metodo bat,
propioak, ezarri dizkiogu.
Allahk nahi izan balu,
komunitate bakar bat osatuko zukeen zuekin;
halaz guztiz, gauzak horrela egin ditu,
eman zaizuen horretan zuek aztertzeko.
Eta lehia zaitezte egintza onetan.
Guztiok Allahgana itzuli beharra duzue,
Hark jakinaraziko baitizue eztabaidagarri zenituzten egiez.
(48)
Zuek, sinesten duzuenok!
Ez hartu adiskide aliatutzat Liburua
zuek baino lehen jaso zutenen artetik
eta zuen Adorazio-praktika isekaz eta txantxan
hartzen dutenen artetik.
Eta izan Allahren beldur, sinestedun bazarete.
(57)
Gauza ziurra da ezen sinetsi duten haiek
eta Allahgan eta Azken Egunean sinesten duten
eta egintza onak egiten dituzten juduek, sabatarrek eta kristauek,
ez dutela zertan beldur izan eta ez direla atsekabetuko.
(69)
Esazu: Liburuaren jendea!
Ez ezazue desitxuratu gauzen egia zeuen Adorazioaren praktikan,
eta ez jarraitu lehenago desbideratu zirenen
eta jende asko desbiderarazi zutenen
eta bide lautik aldendu zirenen desioei.
(77)
Eta segur aski, konturatuko zara ezen sinesten dutenen
etsairik gogorrenak juduak direla eta eransten dutenak;
alderantziz, konturatuko zara ezen sinesten dutenekiko
afektuz hurbilenak hau esaten dutenak direla: Kristauak gara.
Horregatik da hori: haien artean apaizak eta lekaideak daudelako,
eta harro ez direlako.
Mezulariari jaitsarazi zaiona entzuten dutenean,
negar-malkotan ikusten dituzu haien begiek
ezagutzen duten egiagatik,
eta diote: Gure Jauna! Sinesten dugu, idatz itzazu gure izenak
testigantza egiten dutenenekin!
(83-83)
Eta Allahk esan zuenean: Isa, Maryamen semea!
Zuk esana al diezu gizakiei: Har nazazue ni eta nire ama jainkotzat,
Allahz aparte?
Esan zuen: Aintza Zuri! Ez dagokit hori esatea
hartarako eskubiderik ez dudalarik.
Esan izan banu, Zuk jakingo zenuen.
Zuk badakizu nire barruan zer dagoen,
baina nik ez dakit Zure baitan zer dagoen.
Gauza ziurra da ezen Zu zarela
gauzarik ezkutuenen Ezagutzaile.
Agindu zenidana bakarrik esan nien:
Adora ezazue Allah, nire Jauna eta zuena!
Eta haien lekuko izan naiz,
haien lagunartean egon nintzen bitartean.
Eta Zeuregana eraman ninduzunean,
Zeu zinen haiei behatzen ziena.
Zu zara gauza guztien Lekukoa.
Zigortzen badituzu… Zure zerbitzariak dira,
eta barkatzen badiezu…
Benetan, Ahaltsua zara Zu, Jakintsua.
(116-118)
Nork: saaber.2008/05/03 10:35:00.214 GMT+2
Etiketak:
5
sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Eta umezurtzekin zuzen ez izateko beldur bazarete…
Ezkon zaitezte orduan zuentzat on diren emakumeen arteko
bi, hiru edo laurekin;
baina, zuzen ez jokatzeko beldurra baduzue…
orduan, bakar batekin edo zeuen eskuinak dituenekin.
(3)
Damua onartzera konprometitu da Allah, baina,
okerra ezjakintasunez egin eta, gero, berehala damuturik,
atzera egiten dutenekiko bakarrik.
Horiei Allahk bere mesedea itzultzen die;
Allah Ezagutzailea da beti eta Jakintsua.
(17)
Zuek, sinesten duzuenok!
Ez jabetu elkarren ondasunez gezurra erabiliz,
baizik elkarren gustuko izango diren harremanez.
(29)
Debekatu dizkizuegun hutsegite larriak saihesten badituzue,
zuen egintza okerrak estali egingo ditugu
eta sarrera ohorezkotik sarraraziko zaituztegu.
(31)
Gizasemeek emakumeen ardura dute,
Allahk batzuei besteen gain eman dien lehentasunagatik
eta (haiekin) gastatzen dituzten ondasunengatik.
Izango dira zuzenak eta esanekoak diren emakumeak,
ikusten ez dituztenean Allahk gordetzeko agindu duena
betetzen dutenak.
Baina errebelde izango ote diren beldur zareten (emakumeak)
ohartaraz itzazue, ez oheratu haiekin, jo itzazue;
baina, obeditzen badizuete, ez egin ezer haien aurka.
Allah Goi-goikoa da beti, Handia.
(34)
Allah ez da bidegabea, ezta gauzarik txikienaren pisuan ere,
eta edozein egintza on biderkatu egingo du,
bere aldetik, sari bikain batekin.
(40)
Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela barkatzen
Berari ezer eranstea,
baina, hortik aparte, nahi duenari barkatzen diola.
Eta Allahri zerbait eransten dionak gezurra gauzatuko du,
delitu izugarria eginez.
(48)
Zuek, sinesten duzuenok!
Obeditu Allahri, obeditu Mezulariari eta aginterik
duten zeuen artekoei.
Eta zerbaitez eztabaidatzen baduzue,
utzi Allahren eta Mezulariaren esku,
Allahgan eta Azken Egunean sinesten baduzue.
Hobea da hori eta emaitza hobea izaten du.
(59)
Mezulariari obeditzen dionak Allahri obeditzen dio.
Eta bizkar ematen diona… Ez zaitugu bidali haiengana, haien zaintzaile izateko.
(80)
Ez ote diote erreparatu Korani?
Allah ez beste norbaitengandik baletor,
kontraesan asko aurkituko lukete hartan.
(82)
Norbaitek agur egiten badizu, erantzun harena
baino agur hobeaz edo, besterik gabe, itzuli agurra;
egia da ezen Allahk gauza guztiak dituela gogoan.
(86)
Bere buruaren aurka oker bat edo bidegabekeria bat egin
eta gero Allahri barkamena eskatzen dionak
Barkatzaile eta Bihozbera izango du Allah.
(110)
Eta ongiaren egintzak egingo dituena,
gizaseme nahiz emakume, eta sinestedun bada…
horrelakoak Baratzean sartuko dira
eta ez zaie bidegabekeriarik txikiena ere egingo.
(124)
Allahri ez zaio gustatzen jendaurrean inork
gauza txarrik aipatzea,
bidegabekeria jasan duen norbaitek egina ez bada.
Entzuten duena da Allah eta dakiena.
(148)
Liburuaren jendea!
Ez itzazue atera gauzak beren onetik
zeuen Adorazioaren praktikan;
ez esan Allahz egia ez den ezer ere.
Gauza ziurra da Gantzutua, Maryamen semea,
Allahren Mezularia dela,
Maryamengan kokatua izan den Haren hitza dela
eta Harengandiko espiritu bat.
Sinetsi, beraz, Allahgan eta Haren Mezulariagan,
eta ez esan «Hiru» (direla);
hobe da zuentzat amore eman dezazuen.
Hau da egia: Jainko Bakarra dela Allah.
Oso goian dago Hura Bere aintzan seme bat izateko!
Harena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia.
Eta Allah aski da zaindari bezala.
(171)
Nork: saaber.2008/05/01 15:46:47.900 GMT+2
Etiketak:
4
sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hura da zure gainera Liburua jaitsarazi duena,
eta aleia batzuek esanahi bakarra dute
eta horiek dira Liburuaren Ama.
Eta beste batzuk adiera bat baino gehiago dute,
sesio zaleak izanik horren interpretazioa nagusitzea gustatzen zaielako.
Baina Jainkoak bakarrik ezagutzen du interpretazioa.
Eta Zientzian errotuek esaten dute:
"Sinesten dugu hori, guztia gure Jaunarengandik dator”.
Baina, funtsezkoa ezagutzen dakitenek bakarrik pentsatzen dute.
(7)
Jainkoarentzat benetako Erlijioa Islam da.
Liburua jaso zutenak hasi ziren eztabaidan, beren arteko bekaizkeriagatik, Liburuak jaso ondoren.
Eta Jainkoaren ezaugarriak sinesten ez dituena...
Jainkoa Azkarra da kontuak egiten.
Zurekin eztabaidan hasten badira, esan:
“Nik Jainkoaren mendean jarri dut neure burua, berdin nire jarraitzaileek ere.
Esaiezu Liburua jaso zutenei eta jaso ez zutenei, ez al zarete musulmanak izango?
Esanekoak badira ondo gidatuta daude, baina apartatzen badira…Zuri transmititzea bakarrik dagokizu.
Jainkoak ongi ikusten ditu zerbitzariak.
(19-20)
Eta norbaitek Islam ez den beste erlijioren bat nahi badu, ez zaio onartuko eta Azken Bizitzan galtzaileen artean egongo da.
(85)
Ez duzue benetako zintzotasuna lortuko, maite duzuenetik ematen ez duzuen bitartean.
Eta Jainkoak ezagutzen du gastatzen duzuen zernahi.
(92)
Zuek gizonen artean inoiz sortu den komunitaterik bikainena osatzen duzue.
Aitortuta dagoena agintzen duzue eta gaitzesgarria debekatzen, eta Jainkoarengan sinesten duzue.
Eta hobe lukete Liburua jaso zutenek sinestea.
Batzuk sinestedun dira, baina gehienak atera egin dira bidetik.
(110)
Liburu Santua jaso dutenak ez dira denak berdinak,
batzuek komunitate zuzen bat osatzen dute:
Jainkoaren aleiak irakurtzen dituzte gauez, eta ahuspeztu egiten dira.
Sinesten dute Jainkoarengan eta Azken Egunean;
zuzentzat onartuta dagoena agintzen dute eta gauza gaitzesgarriak debekatzen,
eta elkarren lehian bizi dira nork ekintzarik onenak egin.
Horiek zintzoen taldekoak dira.
Eta egiten duzuen ongia ez zaizue ukatuko.
Jainkoak ezagutzen ditu beldur diotenak.
(113-115)
Zoazte azkar Jaunaren barkamenaren bila,
eta Jainkoaren beldurra duenentzat paradisura,
zeruek eta lurrak adina zabalera duen tokira.
Horiek dira ondasunez nahikoa lasai bizi direnean
edota aski estu egonda ere limosnak egiten dituztenak,
haserrea menderatzen dutenak eta gizonei barkatzen dietenak. Jainkoak dei egiten die zintzo jokatzen dutenei.
Horiek dira lizunkeriaren bat egiten dutenean,
edo bidegabekeriaren bat bere buruaren aurka,
Jainkoaz oroitu eta hutsegiteen barkamena eskatzen dutenak.
Ze, nork barkatzen ditu bekatuak Jainkoak besterik?
Eta ez dira berriro jakinaren gainean erortzen.
(133-135)
Ez etsi, ez atsekabetu, ze fededunak bazarete, garaile aterako zarete.
(139)
Ez da inor hiltzen Jainkoaren baimenarekin ez bada,
eta aldez aurretik idatzitako epe jakin batean.
Hemengo bizitzak eskaintzen duen saria nahi duenari emango diogu horren zati bat,
eta Azken Bizitzaren saria nahi duenari horren zati bat emango diogu. Eta sarituko ditugu esker onekoak.
(145)
Jainkoaren errukiarengatik, leunki jokatu duzu haiekin. Zakarra eta bihotz gogorra izan bazina haiekin, alde egingo zuten zure ingurutik. Barka iezaiezu, beraz, eta eskatu Jainkoari haien aldeko barkamena, eta iritziak eskatu erabakiak hartzean, eta erabakitzen duzunean jarri uste osoa Jainkoarengan. Egia da Jainkoak maite dituela uste osoa Harengan jartzen dutenak.
(159)
Arima bakoitzak dastatuko du bere heriotza,
baina ez duzue saria osorik jasoko Piztuera Eguna arte.
Sutatik urruntzen dena eta Paradisuan sartzen, aterako da garaile. Mundu honetako bizitza, amaitzen den zerbaiten
azaleko gauza besterik ez da.
Benetan, ondasunei eta pertsonei buruz aztertuak izango zarete.
Eta gauza txar asko entzungo dituzue Liburua zuek baino lehenago hartu zutenen aldetik idolatren aldetik ere bai;
baina pazientzia handikoak bazarete eta Jainkoari beldur badiozue,
hori bai dela erabakik hartzen jakitea!
(185-186)
Eta Jaunak entzun zuen otoitza:
“Ez dut zuek, gizaseme nahiz emakume, egindako ekintzarik galtzen utziko.
Batzuk besteengandik sortuak zarete”.
Eta emigratu behar izan zutenei, Nire bidean kalteak izan zituztenei, borrokatu eta etsaiek hilda gertatu zirenei,
ekintza txarrak estaliko dizkiet
eta errekek bustitako lorategietan sartuko ditut,
Jainkoaren sari bezala.
Eta Jainkoak Bere alboan du “sari bikaina”.
(195)
Liburua jaso zutenen artean,
badira Jainkoarengan sinesten dutenak,
baita zuei eta haiei jaitsarazitakoan ere.
Apalak dira Jainkoaren aurrean eta ez dituzte Jainkoaren ezaugarriak prezio zirtzilean saltzen.
Horiek, benetan, dagokien saria jasoko dute Jainkoaren aurrean. Benetan, Jainkoa Azkarra da ekintzen kontuak hartzen.
Sinesten duzuenok! Izan zaitezte pazientzia handikoak,
haiek baino handiagokoak, iraun ezazue irmo eta sendo,
eta izan beldurra Jainkoari, garaile irten zaitezten.
(199-200)
Nork: saaber.2008/05/01 12:30:27.826 GMT+2
Etiketak:
3
sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Bila laguntza iraunkortasunean eta salat-ean, hau ez baita astuna apalentzat.
Beren Jauna aurkituko dutela eta Harengana itzuliko direla
ziurtasunez sinesten dutenek.
(45-46)
Benetan, sinetsi dutenek, juduek, kristauek eta sabatarrek,
Allahrengan eta Azken Egunean sinesten badute eta zuzen jokatzen,
jasoko dute beren saria Jaunaren aurrean, ez dute izango zertan beldur izan
eta ez dira atsekabetuko.
(62)
Konturatuko zara, horiek direla bizitzari gehien atxikita bizi direnak,
idolatra batzuei gertatzen zaien bezala, mila urtean bizi nahi lukete eta.
Baina, hainbeste denboran biziko balira ere, ez lirateke zigorretik libratuko…
Allahk ikusten du zer egiten duten.
(96)
Baina ez! Allahren aurrean bere aurpegia apaldu eta zuzen jokatzen duenak,
ez du izango zertan beldur izan, ez da atsekabetuko.
(112)
Allahrenak dira Sortaldea eta Sartaldea.
Noranahi begiratzen duzuela, han ikusiko duzue Allahren begitartea.
Egia da, Allahk dena besarkatzen duela eta ez dagoela ezer Haren ezagutzatik at.
(115)
Hark eman zien hasiera zeruei eta lurrari.
Zerbait erabakitzen duenean, aski du esatea: Izan zaitez! Eta bada.
(117)
Gure Jauna! Izan gaitezela Zure esaneko, eta egin itzazu gure ondorengoak
Zure esaneko komunitate.
Erakuts iezaguzu geure adorazio-errituak betetzen
eta itzul itzazu zeure begiak gugana.
Benetan, Zu zara zerbitzariagana itzultzen dena, Bihozbera.
(128)
Esazue: Sinesten dugu Allahrengan, errebelatu zaigun
eta Ibrahimi, Ismail-i, Ishaq-i, Yaqub-i eta Leinuei errebelatu zitzaien mezuan,
eta Musari eta Isa-ri egin zitzaien errebelazioan,
eta beren Jaunagandik profetei eman zitzaienean.
(136)
Ikusi dugu behin eta berriz zerura begiratzen duzula,
eta beteko zaituen norabide bat emango dizugu:
itzul ezazu zeure begitartea Mezkita Ezinhautsizkorantz,
eta zuek ere, nonahi zaudetela, itzuli zeuena hara.
Liburua jaso zutenek badakite zure Jaunagandik datorren egia dela hori.
Eta Allahk badaki zer egiten duten.
(144)
Zuek, sinesten duzuenok!
Bila ezazue laguntza, pazientziarekin eta Otoitzaren bidez.
Gauza ziurra da ezen Allah pazientzia dutenekin dagoela.
(153)
Izan kontuan: aztertu egingo zaituztegu beldurrarekin, gosearekin, ondasunak,
pertsonak eta fruituak galtzearekin.
Baina iragar iezazkiezu berri onak pazientzia dutenei.
Zoritxarren bat gertatzen zaienean, esaten dutenei:
«Allahrenak gara eta Harengana itzuliko gara».
Beren Jaunaren bedeinkazioak eta errukia jasotzen dituzte haiei.
Gidaturik dabiltzana dira horiek.
(155-157)
Zuen jainkoa Allah Bakarra da,
ez da Hura beste jainkorik, Errukitsua, Bihozbera.
(163)
Bertutea ez datza begitartea Sortaldera edo Sartaldera begira jartzean.
Bertutea duena Allahgan, Azken Egunean, aingeruengan, liburuetan eta profetengan sinesten duena da.
Ondasunekiko atxikimendua sentitu arren, bere aberastasunetik
ahaideei, umezurtzei, behartsuei, bidari dabiltzanei, eskaleei
eta esklaboak askatzeko ematen duena.
Salat-a ezarri eta zakat-a ematen duena.
Ezbeharrean eta zoritxarrean eta borrokako unerik latzenetan pazientzia duena.
Egiazaleak dira horiek, eta beldur direnak.
(177)
Eta nire zerbitzariek Nitaz galdetuko dizutenean…
Hurbil nago eta entzuten diot eskatzen didanaren erreguari, eskatzen didanean.
Beraz, erantzun diezadatela Niri eta sinets dezatela Nigan.
Jarraituko ahal diote gida zuzenari!
(186)
Eta egin borroka Allahren bidean, borroka egingo dizuetenen aurka,
baina gehiegikeriarik egin gabe.
Gauza ziurra da ezen Allahk ez dituela gogoko
gehiegikeriak egiten dituztenak.
(190)
Edo uste al duzue Baratzean sartuko zaretela, zuen aurrekoek
pasatu behar izan zutenaren antzekorik pasatu gabe?
Zoritxarrak eta kalteak jo zituzten haiek eta dar-dar egin zuten,
Mezulariak eta harekin batean sinesten zutenek esan ahal izateraino:
Noiz helduko da Allahren laguntza?
Baina ez ote dago hurbil Allahren laguntza?
(214)
Ardoaz eta zorizko jokoez galdegiten dizute.
Esan: Bietan kalte handia eta mesede txikia daude gizakientzat,
baina mesedea baino handiagoa da kaltea.
Eta zer gastatu behar duten galdetzen dizute.
Esan: Soberakina.
Horrela argitzen dizkizue Allahk ezaugarriak.
Egingo ahal duzue gogoeta!
(219)
Nork eskainiko dio mailegu on bat Allahri,
Hark biderkaturik itzul diezaion.
Allahk ematen ditu estutasuna eta erosotasuna.
Harengana itzuliko zarete.
(245)
Allah, ez da Hura beste jainkorik; Biziduna, Euslea.
Harena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia.
Nork erregutu diezaioke norbaiten alde, Haren baimenarekin ez bada?
Ezagutzen du zer dagoen haien aurrean eta zer haien atzean,
eta ezin dute jakin Haren ezagutzatik ezer,
Hark nahi duena besterik.
Haren Tronuaren oinazpikoak zeruak eta lurrea hartzen ditu,
eta ez dio nekerik ematen haiei eusteak.
Goi-goikoa da Hura, Neurrigabea.
(255)
Ezin da behartu inor Adorazioa Praktikatzera, zeren garbi gelditu baita
zein den norabide zuzena eta zein desbiderakuntza.
Idoloak ukatzen eta Allah sinesten duenak
heldulekurik seguruenari heldu dio,
inolako pitzaturik izan ezin dezakeenari.
Eta Allah Entzulea da eta Ezagutzailea.
(256)
Hitz egokia eta barkamena hobeak dira irain eginez emandako limosna baino.
Allah Aberatsa da eta Barkabera.
(263)
Nahi duenari ematen dio Jakinduria, eta Jakinduria eman zaion
hark ondasun handia jaso du.
Baina hori ez dute kontuan hartzen, funtsezkoa aitortzen dakitenek baizik.
(269)
Jendaurrean limosna ematen baduzue, gauza ona da,
baina ezkutuan gorde eta behartsuei ematen badiezue,
hobe izango da zuentzat,
eta zuen egintza gaiztoen zati bat estaliko dugu.
Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen.
(271)
Eta estutasunean badago, luza iezaiozue epea, erosoago gerta dadin arte,
nahiz eta zuentzat hobe izango litzatekeen eskuzabal emana diozuenari uko egitea.
(280)
Mezulariak sinesten du bere Jaunagandik etorri zaion guztia,
eta sinestedunek ere bai.
Guztiek sinesten dute Allahgan, Haren aingeruengan, Haren liburuetan
eta Haren mezulariengan:
«Gu ez gara mezulari batzuk onartu
eta beste batzuk ukatzen dituzten horietakoak».
Eta diote: Entzun dugu eta obeditzen, emaguzu zeure barkamena, gure Jauna,
eta Zugana da itzulera.
(285)
Allahk ez du inor ezertara behartzen, bakoitzak duen mailaren arabera baizik.
Bere alde izango du lortu izan duena eta bere kontra bilatu izan duena.
Gure Jauna! Ez hartu gogoan gure ahanzturak eta okerrak.
Gure Jauna! Ez ezarri gure gainean gure aurretik izan zirenei ezarri zenien
zamaren antzekorik!
Gure Jauna! Ez iezaguzu eramanarazi jasan ezin dugunik.
Ezaba itzazu gure hutsegiteak, barka iezaguzu eta izan gutaz erruki.
Zu zara gure Jabea, lagun iezaguzu jende sinesgabearen aurka.
(286)
Nork: saaber.2008/02/09 11:23:28.115 GMT+1
Etiketak:
2
sura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean
1 Aintza Allahri munduen Jauna,
2 Errukiorra, Bihozbera.
3 Saritze Eguneko Erregea.
4 Zu bakarrik Adoratzen zaitugu, Zugan bakarrik bilatzen dugu laguntza.
5 Gida gaitzazu bide zuzenetik,
6 mesedez bete dituzunen bidetik,
7 ez haserrearen zergatia direnenetik,
ezta desbideratuen bidetik ere.
Nork: saaber.2008/02/09 11:18:04.281 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)