Argazkiko lertxuna bezala banoa. Bloga proba modura egiten hasi nintzen eta hasera batean oso erabilgarria izan da, baina nire irakasle lanean erabilgarriagoa egiten zait webgune baten baitan baliabideak txertatzea eta horrela ikasleek ere erabil ahal izatea.
Zelularen ikasketa askotan astuna eta gogorra egiten da, batik bat, terminologia zaila duelako, eta honelako gauza txikiaren barne funtzionamendua eta antolaketa imaginatzea ez delako erreza. Ikuspegi orokorra izateko hona hemen kalitate oneko eta pantaila osoan ikusi daitekeen bideo eder bat:
Beste honetan aldiz, bideo bera azpititulaturik modu errazean baina tamaina txikian ikusi beharko dugu:
Zelularen zitoplasmaren organuluak ikusteko, eta bere funtzioak aztertzeko, ondoko weborriko zelularen animazio interaktiboa oso gomendagarria da, tamalez ingelesez dago, baina ikasleei erakusteko modukoa da, azalpena norberak eginik eta gero ikasle bakoitzak etxean bertan "saltseatzen" ibil daitezkeelarik. Aurreko animazioa dagoen Utahko unibertsitateko Learn.Genetics webgunea ikasleekin erabiltzeko baliabide itzelak ditu, benetan harrigarria, oraindik ez dut ezta bertako edukien erdia ere aztertu eta denbora eramango dit dena ikertzea. Adibidez, zelulen tamaina eta eskalaz jabetzeko zoom erabilgarri hau.
Nire gelako jarduera aurrera doa eta ADNari buruzko materialak biltzen aritu naiz azken astean, hona hemen emaitza. Lehenik, bideo sinple baina argia, ADNaren egiturari buruzkoa.
Bigarren, origami edo papiroflexiaz ADN molekularen eredua egiteko instrukzioak eta ereduak (I zuribeltza eta II kolorez). Saiatu egiten, harrigarria da zeinen polit eta ongi agertzen duen espiral formako eskaileraren egitura. Ikasleak eskulanetan jarri behar ditut, ea zer nolako "manitas" edo "manazas" ditugun gelan. Aldi berean material hau dagoen webgunea DNAi interactive oso gomendagarria da, bertan ADNri buruzko informazio osoa eta erakargarria dago; ADNaren aurkikuntza kronologikoa, kodea, genoma, manipulazioa, kronikak (eugenesia), aplikazioak eta abar... Baita irakasleentzako materiala, unitate didaktikoak, ikasleentzako materiala, ariketak bere erantzunekin ... baina dena ingelesez. Ziur berriz ere bertako materialak erabiliko ditugula beste artikuluren batetan. Gaurkoz nahikoa, datorren artikuluan ADNaren erreplikazioaz hitz egingo dugu. Aio.
Hona hemen nire ikasleentzat azpititulatu ditudan beste bideo batzuk. Meiosiari buruzkoak dira. Lehenengoan, MEIOSIaren faseen azalpen sinplea eta laburra azaltzen da:
Bigarrenean, azalpen sakonagoa eta meiosiak, mitosiarekin dituen ezberdintasunak adierazten dituen bideoa da:
Bi bideoak animazioak dira, eta koloreztatuak daude, gezurrezko irudiak direlarik, hau da, ereduak edo errealitatearen interpretazioak. Benetako kromosomak ardatz akromatiko baten ekuatore planoan nola lerrokatzen diren ikusi nahi baldin baduzue, hona hemen MITOSI baten irudiak:
Meiosiaren garrantzia handia da, berari esker gure ondorengoak izango direnak osatzeko behar ditugun zelulak sortzen direlako, hau da, obuluak eta espermatozoideak. Bi zelula haploide (n) hauen elkarketaz lehenengo zelula diploidea (2n) sortzen da, zigotoa.
Gabonetako jai hauen ondoren, jostailu garesti eta teknologikoen opari jarioaren denboraldia, Indiako haurrei zuzendutako (baina bertakoei ere komenigarri liratekeen) jostailu eta zientzia esperimentuak nahasten dituen webgune hau aipatu nahi dut, toys from trash izenekoa. Adibidez hor azpiko lata pilo horrekin trailer, kanpai estatikoa eta hegazkin hauek egiteko.
Webgunean ere baliabide gutxiekin egindako jostailuak, eskoletan nola erabiltzen dituzten ikusten diren argazkiak (hemen eta hemen) ikusgai daude. A zer nolako diferentzia hemengo eskolekin! Ez bakarrik medio eskasia eta ikasle kopurua, soilik, konparatu gure ikasle muturtu, pasota eta aspertuak, hango aurpegi alai eta irribarreekin. Aio.
Hona hemen zelulari buruzko abesti kurioso bat, ez da oso serioa baina bai dibertigarria... je, je.
Azpitituloak nik itzuli eta idatzi ditut, ez dut ingeleseko maila handirik beraz barkatu gaizki egindakoak.
Norbaiti, abeslariaren gainean ikusten diren irudiak gustatu baldin bazaizkio, gehienak, ondoko bideoetatik hartutakoak dira.
Harvardeko Unibertsitateak egindako leukozito baten barnealdeko animazioa (denbora dudanean azpititulatuko dut hau ere, beste bertsio zabalago batetan, hemen portugesez dago)
mitosiaren animazioa hau ere oso ongi egina dago eta garbi adierazita daude mitosiaren fase bakoitza.
Aurreko mitosian ikusi dugun DNA molekula nola lortu daitekeen etxean ditugun prokuktu eta gauzekin ikasi nahi baduzu, hona hemen beste bideo batzu:
Nazio batuetako toki honetan, Gure Ingurumen Aldakorraren Atlasa (Atlas of Our Changing Environment) izenekoan, azken urte hauetan naturan gertatutako aldaketak agertzen dira. Hauetako zenbaitetan gizakiaren eragina nabaria da ez beti onerako. Iberiar penintsulako link bakarra Almerian dago eta modu nabarian agertzen du nola aldatu den lurraldea nekazaritza tradizionala zegoen garaietatik, gaur eguneko plastiko azpiko nekazaritzara.