Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/05 19:23:52.123 GMT+2

Rodrigo Rosenberg-en hilketa

Urte honetako maiatzaren 10ean, Rodrigo Rosenberg izeneko abokatua hil zuten Guatemalan. Hasiera batean, ezezagun batzuek hil zutela zioten, baina bi egun beranduago mundu osoa arrituko zuen bideo bat agertu zen Guatemalako komunikabideetan. Rodrigo Rosenberg bera agertzen zen, eta bertan azaltzen zuen beraren hilketa prestatu dutenak gobernuko kideak direla.

Bi egun beranduago, Guatemala osoa arrituta geratu zen Rodrigo Rosenberg telebistan ikustean, eta are gehiago arritu esandakoak entzutean. Badirudi berak badakiela zeinek hil duen, eta ez da hil ondoren berpiztu delako bideo hori grabatzeko. Izan ere, abokatu honek bazekien bere bizitza arriskuan zegoela informazio gehiegi baitzegoen bere eskuetan. Beraz, bideo hau grabatzea okurritu zitzaion, norbaitek bera hiltzekotan, Alvaro Colomen agindupean izango baitzen.

Sinesgaitza iruditzen zait gaur egun horrelako gauzak gertatzea. Gobernu bat bere herritarrei laguntzeko egon beharko luke, eta ez pertsonaren interesak babesteko edota bere poltsikoa aberasteko. Berriro ere, herritarren indarrean sinistu behar beraien interesak defendatzeko…

Nork: olabe.2009/06/05 19:23:52.123 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/05 19:04:04.574 GMT+2

Nire etxea Tagznian

Kaixo!!

Gaurko honetan irakasleak gure etxea Tagzaniaren bitartez blogean sartzea eskatu digu, beraz, hor doa lotura!

Tagzania

Nork: olabe.2009/06/05 19:04:04.574 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/05 18:54:16.820 GMT+2

Sare sozialak

Sarean zehar ondo bidaiatzen jakin ezkero, milaka etekin atera daitezke bertatik. Hala ere, egia esan, internet eta ni ez gaude oso lotuta. Artikulu bat idaztea bidali digute sare sozialei buruz eta ni “messenger”-arekin bukatu nuen aspaldi.

 

Aurten, aspaldiko partez, sare sozial bateko kide egin naiz Tuenti deritzona. Klase osoa ikusten nuen bere kontuan sartuta eta egun batean zirrara piztu zitzaidan. Egia esan, ez zait beste munduko gauza bat iruditu baina lagunekin erlazioa mantentzeko modu egokia iruditzen zait.

 

 

Tuenti-aren gauz printzipalena argazkiak dira. Bertara nahi dituzun argazki guztiak igo ditzazkezu, nahi dituzun lagunak etiketatuaz. Hala ere, zure edozein lagunek ikus ditzazkete zure argazkiak eta komentarioak egin bertan. Mezuak ere idatz ditzazkezu, publikoak nahiz pribatuak. Beraz, nere ustetan, ondo dago bakoitzak interneten bere txokoa edukitzea bere bizipenak lagunekin konpartitzeko. Erlazioa mantentzeko modu paregabea, gainera.

Nork: olabe.2009/06/05 18:54:16.820 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:06:42.852 GMT+1

Delicious web-orria ezagutzen

Delicious informazioa txukun gordetzeko web-orrialde aproposa da. Bertan, interneten zehar aurkitutako artikuluak gordetzeko eta besteekin konpartitzeko aukera duzu. Artikulua irakurri ondoren, gaiaren hitz nagusiak "tag" moduan ipintzeko aukera ematen dizu. Horrela, gai bati buruz delicious-en gordeta dagoena ikusi nahi baduzu, hitz gakoa sartu eta hitz horrekin zerikusia duten artikuluak aterako zaizkizu. Zenbat jendek gorde duen artikulu hori ere ageri da. Honekin, jendeak zein artikuluei hematen dion garrantzia ikus dezakezu. Zure lagunak kontaktuan edukitzea ere posible da, beraiek gordetako artikuluak ikusi ahal izateko.

Nire ustez, orrialde aproposa da zure gustuko berriak aurkitu eta gordetzeko. Animatzen zaituztet orrialde honetan parte hartzera, interesgarria irudituko zaizue eta.

Nork: olabe.2009/03/25 18:06:42.852 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/24 12:45:53.024 GMT+1

Heinekenen iragarkia

Hemen ipintzen dizuet Heinekenen iragarki barregarri bat. Zuen gustokoa izatea espero det!!

Nork: olabe.2009/03/24 12:45:53.024 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/18 02:53:09.615 GMT+1

non geratzen da gure etika?

Nork esango luke norbaiti mobila galtzeagatik bizitza aldatuko zitzaionik? Gauza ez da mobila gabe bizi izana. Gauza arago doa. Orain dela denbora bat neska bati mobileko kamerarekin bera biluzik ateratzen zen bideo batzuk grabatzea okurritu zitzaion. Ideia bere mutilari bidaltzea zen. Arazoa, esan bezala, mobila galtzean dator. Mutiko baten eskuetara iritsi zen, eta honek bideoak lagunartean zabaldu zituen. Denbora gutxian sekulako oihartzuna izan zuen berriak eta bideoak nonahi zabaldu ziren.

Pentsa ezazue neska honek entzun behar izandakoak. Atzerria joatea izan da irtenbidea.

Nola epaitu kasu hau etikoki eta moralki? Zeinek du herrua hemen?

Neskak bideo horiek ez zituela mobilean eraman behar pentsa dezakegu. Hala ere, benetako arazoa mutikoak bideoak zabaltzen dituenean eta jendearen irainekin dator. Besteen azalean ipintzen jakin beharko genuke. Seguru nago horrelako arazorik ez zela izango, eta elkarren arteko erlazioa hobea izango zen. Jendeak, ordea, bere buruari begiratzen dio soilik.

Oso penagarria iruditzen zait gertatutakoa. Neska honek atzerrian zoriontasuna topa dezan espero dut.

Nork: olabe.2009/03/18 02:53:09.615 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 12:48:08.195 GMT+1

firefox

Hainbat iritzi artikulu irakurri ondoren, zenbait aditu erabiltzaile honen aldekoak direla ohartu naiz. Nik, egia esan, ez ditut gehiegi menperatzen ordenagailuen inguruko gaiak eta firefox internet explorerren antzekoa iruditzen zait. Ezberdintasun handienetakoa “pestaña” delakoei dagokie. Web orrialde berriak irekitzeko aukera ematen dizunez orri berean, erosoago egiten da honekin lan egitea. Honetaz gain, badirudi firefoxekin bapatean agertzen diren iragarkiak desagertzen direla. Beraz, seguruago ere bada. Kurtso honetan hasiko gara erabiltzaile honekin lanean eta ahal den etekin gehiena ateratzen ikastea da helburua.

Nork: olabe.2009/03/10 12:48:08.195 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 11:27:31.888 GMT+1

5 blog

blogak.com/goitibeherak/

blog hau goitibeheren ingurukoa da. Informazio pila ematen digu blog honek kirol honen inguruan, ikusten da aditu batengatik sortua dela. Noiz eta non burutuko diren ere azaltzen zaigu blog honetan.

 blogak.com/8probintzia

blog hau irrati-saio baten blog-a da. saioak 8 probintzia izena du, eta egun bakoitzean zerri buruz hitz egingo den argitzen dizu. Dirudienez, informatika arloko gaiak tratatzen dira.

blogak.com/ahtezgunea/

bertan, aht-aren inguruan egunkarietan atera diren berriak agertzen dira. Zenbait bideo eta argazkiz osaturik dago, proiektu honen aurka jende dexente dagoela islatzen dutenak.

blogak.com/nirebazterra/

blog honetan egilearen iritzi artikuluak aurkitzen ditugu. Errealzalea dela ikus dezakegu, hainbat artikulu gai honen inguruan jorratzen baitira. Irudi eta bideoekin osatzen du bloga.

blogak.com/gasteiz-bertsozale

azken blog hau, bertsotaz mintzatzen digu. Bertsoen inguruko berriak azaltzen zaizkigu eta txapelketen berri ematen digu. Arabako bloga da eta bertako bertsolariak askotan aipatzen ditu.

Nork: olabe.2009/03/10 11:27:31.888 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/03/04 18:25:52.778 GMT+1

erreala

ErrealaAupa Erreala!

Nork: olabe.2009/03/04 18:25:52.778 GMT+1
Etiketak: kirolak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/18 17:59:39.252 GMT+1

aurkezpena

Kaixooo!!!

Lehenengo aldiz sortu dut blog bat. Bertan, nire gustuko edo neretzat interesgarri diren zenbait artikulu idazten joango naiz. Blog hau ikasgai batetarako sortua da, Eskoriatzako unibertsitatean ikasten ari baitnaiz. Espero det zuentzat ere interesgarria izatea eta zuen erantzunak jasotzea.

Laster arte!!

Nork: olabe.2009/02/18 17:59:39.252 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)