Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/28 13:38:40.579 GMT+2

Comenius proiektuko kideen bisitaldia




Comenius delako Europa mailako proiektuaren barruan gure institutuak azken urteotan beste hiru ikastetxerekin elkartrukaketak burutu izan ditu. Aipatu lekuak hauexek dira: Daugavpils (Letonia), Friedrichshafen (Alemania) eta Istanbul (Turkia).

Proiektuak Small Communities building a Big Europe du izena; horretaz gehiago jakin nahi duenak saka dezake esteka, bide batez egitasmoak helburutzat duen ingelesaren lanketa egin dezakezue.
Behean duzuen argazki-bliilduman gure artean egon diren bitartean elkarrekin burutu dituzten ekintza eta bisitaldi batzuk kontsulta ditzakezue: Bilbo, Zuhatza uhartea, Laudio Irratia, Portugalete-Areetako Bizkaiko Zubia...

Europan famatuak garela frogatzeko, hona hemen web orri batzuk proiektu honetaz, prentsan agertuak edo alemanieraz Friedrichshafen-go ikastetxearena ere bai.


From Comenius 09

Nork: Laudioko Institutuko Comenius Proiektua.2009/05/28 13:38:40.579 GMT+2
Etiketak: ingelesa comenius | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru