2009/12/26 19:16:19.822 GMT+1
Egunkaria libre!
Zazpi urtera doa,
Nolako iraina,
Akordu hutsaz lodi
Dut lepoko zaina.
Handia izan arren
Diguten destaina,
Hartu behar diegu
Berriz ere gaina.
Desertuan bidea
Eginez urraska:
Euskararen oasi,
Bideko ur aska,
Luberrian goldeak
Zabaldu lurraska,
Egunkariak beti
Bere alde gauzka.
Bost gizaseme zintzok
Pairatu laidoa,
Gure Historiaren
Sintonian doa.
Madril eta Parisen
Ohiko lan-ildoa:
Indarrez euskararen
Suntsitze geldoa.

Nork: habailaria.2009/12/26 19:16:19.822 GMT+1
Etiketak:
bideanelkarhartuta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat