2010/06/10 21:44:28.389 GMT+2
Iñaki Arregi Iartza
Gaur izan dut Iñaki Arregi Iartzaren heriotzaren berri. Hedabideen bitartez baino ez nuen ezagutzen baina, beti ikusi izan dut Euskal Herrian gauzatu diren asmo ederretako baten arima gisa: Udal Euskaldunen Mankomunitatearena (UEMA), alegia. Aspaldion erakunde horrekin loturiko albisteetatik desagertua zen eta izango zen horretarako motiborik. Aurretik esan dudan moduan, hedabideetatik baizik ez nuen bere jarduna ezagutzen baina -iritzietan eta beste- beti hartu izan nion pertsona eraginkor eta langilearen eitea. Lerroon bitartez bihoakio HABAILARRIAren omen xumea. Bego atsedenean.

Sustatu.com-etik hartutako irudia
Nork: habailaria.2010/06/10 21:44:28.389 GMT+2
Etiketak:
kronikak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat