Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/26

Ostiralerako bi plan eta Txipristin

Ostiral honetareko bi hitzordu daude:

Bat, Elgetako Espaloian: Los Reyes del K.O. Rock and Rolla eta Bluesa. Zuzeneko oso majoa ei dute.

Bestea, Bilboko Kafe Antzokian: Juan Carlos Perez.

Nik Itxasorekin Bilbora jutiaz berba egin neban baina orain pereza apur bat ematen dit eta seguruenik Elgetara jungo naiz. Inor animatzen da? Bixenek baietz moduan esan zaban. Ira? Txainises?

J.C. Perez ikustera doazenak Ledesman geratu dia 8etan kontzertua aurretik bokata bat jan eta pote batzuk hartzeko.

Eta amaitzeko, The Boss  Bilbora dator. Nik juteko asmoa dakat baina ez dakit oso ondo sarreren asuntoa zelan doian beraz ez dot horren ardura hartuko. Dena den, eta ahoak gozatzen hasteko hona hemen "Magic" bere azken diskoa  online entzuteko moduan.

Bera bai dala magikoa!

Nork: etiam.2007/09/26
Etiketak: planak kontzertuak asteburua | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Brucen disko berria bere Web-ean eskegita, Doahinik??

Ummmm… como todo, esto tambien tiene un porque….

Lehengo egunean honi buruz zeozer iraukurri nuen… ez zen artikulu hau, baina pistatxoren bat ematen digu….

http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Nuevos/horizontes/discograficos/elpepuesppvs/20070902elpvas_7/Tes

Nork: Agruatxi.2007/09/26 16:28:42.118 GMT+2

zapatu honetan txinok TRIATLOIA dauka.... asin k ostiralean goiz lotara jungo gara...

zelan eskegitzen dira argazkiak??

Nork: txiki(tina).2007/09/26 20:47:16.539 GMT+2

Gabon! Badakit zuek goizean ibiltzen zaretela, edo behintzat lan orduetan, eta ni gaueko ordu mozoloetan...

Urriak 7, igandea, plana: Orreaga Zubiri maratoi erdia. Karlosek korrika egingo du, baina oinez egiteko aukera ere badago. Nik egingo dut. 23km.Nor apuntatzen da?lotarako lekua Lizoain izan daiteke, baina oso oso goiz ibili beharko genuke.Badaude beste aukera batzuk ere, baina interesgarria litzateke zenbat izango garen jakitea. Badakit zuetako asko sasoian zaudetela eta ibiltzeko kriston monoa duzuela...

Nork: kuliano.2007/09/26 22:47:54.595 GMT+2

Egunon,

Tira, Etiamek ondo dioen bezela nik Elgetara joateko asmoa daukat....los reyes del K.O...los reyes del mambo....jajajaj....baina farra handirik egin gabe zeren larunbatean bazkaria daukat Elgoibarren.

John W.

Nork: John Whitechapel.2007/09/27 07:58:16.571 GMT+2
johnwhitechapel@yahoo.es

Los Reyes del KOk eman bihar daban kontziertuak benetan mereziko dabala uste dot. Oin dala pare bat urte egon zian Elgoibarren Debajazz ekitaldixan eta oso pozik urten ginan kontziertotik... Inoiz beraiei buruz ezer entzun bae jun ginan eta benetan gustora laga gintuzten... Anaietariko bat pixkat elektrikua da, baina kriston martxa jartzen dau... Juten zaretenok, disfrutau!

Nork: txata.2007/09/27 11:37:24.056 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru