Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/24 01:02:49.946 GMT+1

lagun bat dago alboan beti...

Inspirazioa ihesi joaten den egunetan pizten zait idazteko griña. Kasualitatea ote den galdetu ohi diot sarritan neure buruari, 11 gauza esateko eta mutu. Burmuinak ez du bihotzaren agindua jasotzen, sentitu sentitzen du, plazaratzeko orduan dago koxka.

San Andresak ate joka eta Gabonak gerturatzen dabizela ikustean, minutuak, orduak, egunak eta asteak  laster batean pasatzen zaizkit. Egunak motzago bihurtu arren, Gautxorion klubak pil-pilean jarraitzen du gauero, eta egunen baten, klubean gaudela esnatuko zaigu eguna....udaberria garrasika neguari lekua kendu nahian, egunak luzatu nahian....

Baina nik ezagutzen dut norbait, urteko egunik motzenak inoiz baino luzeagoak egiten ari zaizkionak. Luzeak eta jasangaitzak. Gogorra da nahi eta ezinaren sentimendua. Gogorra da eguneroko rutinarik ez izatea, gogorra da oinazeari egunero kemenez aurre egitea, gogorra da zu horrela ikustea, gogorra da zuk gu horrela ikustea...

..San Andresak datoz, Gabonak datoz, eta mamuari aurre egingo diogu, danok batera lortuko dugulako, aurpegia erakutsiko diogu azkenaldian zaplastekoak eman eta eman ari den "horri"...

23 gara, baina bapatean hor gauden (edo hor egoten saiatzen garen) beste 23, eta 23, eta 23........batzen gara. ZUK Merezi duzulako, eta ilargiraino eta bueltan (jeje) maite zaitxugulako.

 Animo eta eutsi, lagun!!

 

                     ....ta bihar ere hemen izango nauzu.....

 

Nork: malen.2006/11/24 01:02:49.946 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Goizero bizitzari irribarre egitea daukagu botikarik onena. Berak badaki zenbat maite dugun, eta ez dezala ahaztu da gure betebeharra egunetik egunera. Bakartasunean ere, nabaritu dezala maite dugunon berotasuna. Ondo, Malen.Bloga tubo de escape ona da batzuetan. Neretzat ere izan da askotan.

Nork: Josu.2006/11/24 15:30:33.775 GMT+1
http://www.blogak.com

Josu, Oierrek behin esan zestan moduan, beti hemen, alboan...ixilik baina fidel!

ondo ibili asteburuan!

Nork: malen.2006/11/25 01:37:51.016 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.