Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/04/17 19:11:13.821 GMT+2

AUSARTU MOZILLA FIREFOX-ekin!!!

b_mozilla_firefox

Nik duela pare bat urte daramatzat nabigatzaile honekin lanean, informatikaz nahikotxo dakien lehengusuak gomendatu zidanetik hain zuzen. Eta ordutik aurrera, aukera dudan guztietan behintzat, bera izan da nire interneteko giltza.

 Oso gustura ibili naiz orain artean, ez dit batere arazorik eman eta Joxe Aranzabalek bere blogean ipinitako testigantzak irakurri ostean oraindik garbiago daukat Mozilla Explorerra edo beste hainbat nabigatzaile baino hobea dela.

Abantaila asko eskaintzen ditu erabiltzaileentzat; besteak beste azkarra, erabilgarria eta arina da. Gainera fitxa bidezko nabigazioa eskaintzen du eta honek denbora pila aurrezteko aukera ematen du eta nabigatzeko erosoago suertatzen da. Honez gain,  pasahitzak, formularioetako datuak etab. gogoratzen ditu, eta hauek oso erraz kudea daitezke.

Gainera erabiltzaile honekin gure hizkuntzan nabigatzeko ez dago oztoporik eta Euskalbar moduko herramintak eskura jartzen ditu. Segurtasun aldetik, Phishing-erako arriskua minimoa da hasieratik, eta arazoren bat sortu ez gero, egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizu nabigatzaileak berak.

GORA MOZILLA FIREFOX!!!

Posted by: ekix.2008/04/17 19:11:13.821 GMT+2
Tags: mozilla firefox | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net