Denok dakigu bizi garen garaian,eta argi dago, era digitalean
bizi garela, internet da gaur egun indar gehiena duena hainbat aspektu
ezberdinetan. Eta nola ez, geroz eta indar gehiago ari da hartzen komunikazioen
arloan. Modu honetan, hedabide tradizionalei lekua kenduz, eta
poliki-poliki baztertuz.
Gaur egun kalean aurkitu ditzakegun egunkarien
gehiengoak, beraien produktuak prentsa idatzian salduz gain, interneten web
gunea ireki eta bertan ere publikatzen dute beraien egunkariak. Modu horretan,
jendea erosoago irakur dezake egunkaria klik bat eginez, kalera irten beharrean
hau erostera. Webgunea duten egunkariak esan berri dudan moduan hazten doaz,
adibidez, Berria, El Correo, Deia, El País, Gara…
Internetek hain beste garrantzi hartzeak, ere
baditu bere alde txarrak, esan beharra baitago, mundu digital honekin batera,
egunkari txiki asko itxi behar izan direla. Modu honetan langile asko lan gabe
gelditu dira.
Aitortu beharra daukat, niri zaila egiten
zaidala ordenagailu batetik egunkaria irakurtzea. Agian ohitura falta izango
da, baina ez dut hain gustura irakurtzen, paperean irakurtzen dudan bezala.
Baina argi dago, horrela jarraitzen baldi badu dena, ohitu beharko naizela.
Hemen
usten dizuet bideo interesgarri bat, idatzitakoaren inguruan:
Blogen
mundu honetan murgildu baino lehen, ikusi nuen lehen bloga da hau. Urte bat
pasata darama blog hau zabalik, eta Web 2.0 ikasgaian sortua izan arren, bere
sortzaileak kudeatzen jarraitzen du. Bertan gai guztietako bai bideoak,
argazkiak etbar aurkitu ditzakegu, artikuluekin batera noski. Izenak
dioen bezala, hankaz gora dagoen blog bat da, eta horrela jarraitzen izatea
espero dut. Beraz, animo blogarekin!
Eibartar
peto-peto baten blog batekin ere topo egin dut, internet munduan nabigatzen,
Mendikute jaunaren blogarekin. Blog honetan edozer gauza aurkitu dezakegu,
poema batetik hasita... azkeneko inauterien argazkiekin topa arte. Beraz,
animatu egiten zaituztet blog honetatik pasiatxo bat ematera.
Gaztelaniaz
dagoen blog bat izan arren, musikari buruzko informazio pilo bat aurkitu
dezakegu bertan. Musikaren inguruan dauden berriak argitaratzen dituzte bertan.
Baita ere musika mota ezberdinen inguruan hainbat artikulu eta entzuteko aukera
daukagu hemendik. Musikazale guztiontzat, bisitatu beharreko bloga.
Blog
honek lantzen duen gaia zinema da. Bertan film ugarien kritikak, laburpenak,
bideoak…aurkitu ditzakegu. Noizbait ze pelikula ikusi ez dakizuenean, ez zalantzatu
blog hau bisitatzen! Benetan interesgarria baita!
Barre
egiteko gogoa badaukazu, sar zaitez blog honetan! Hemen txiste mota ugari
agertzen dira klasifikaturik, zoroen txisteetatik, mozkorren txisteetaraino.
Baita ere bideoak aurkitu ditzakegu bertan. Horregatik, ez zalantzan egon, eta
minutu atseginak igaro nahi baduzu ordenagailuaren aurrean, bisitatxo bat egin
blog honi!
HUHEZIraino gerturatu ziren
Martxoaren 14an, Iban Aranzabal, Goiena telebistako
partaidea, eta Patxi Trapero, blogen inguruan hitzalditxo bat ematera, izan ere
biak ditugu blogari amorratuak.
Iban Aranzabal-ek hautsi zuen izotza Goeienan nola lan egiten duten azalduz,
beti ere aholku baliotsuak emanez. Izan ere, berak esan bezala, gu gara
multimedian arloan adituak bilakatu behar garenak, beraz, euskararen erabilera
egokia bilatu behar genuela azpimarratu zigun. Blogines inguruan ere hitz egin
zigun Ibanek, honen garrantzia aipatuz. Azkenik, irudiak eta bideoak blog-etan
txertatzea aholkatu zigun, modu honetan, gure blog partikularra erakargarriagoa
bilakatzeko.
Ondoren, oso era espontaneoan eta erakargarrian, Patxi Traperok ekin zion.
Patxik, marihuanarekin gertatu zitzaion istoriotxo bat kontatu zigun, barreak
sortaraziz gure artean. Baina anekdota hori bukatzerakoan, barreak alde batera
utzi zituen, blogen garrantzia aipatzeko eta bere blog partikularrez hitz
egiteko. Aitortu zigunez, berarentzat bloga, adiktiboa bilakatu da, orduak
igaroz ordenagailuaren aurrean, etengabe idatziz.
Aitortu beharra daukat, oso hitzaldi interesgarria eta era berean dibertigarria
eskaini zigutela bi blogariak. Niretzat oraindik adiktiboa ez izan arren blogen
mundu hau, geroz eta xarma gehiago aurkitzen diet, beraz, agian egunen baten,
Patxi Traperoren antzeko istorioak idaztera animatzen naiz, nork daki!
EHZ festibala, musika festibal huts bat
baino gehiago da. Auzolanaren eta militantismoaren bidez, hainbat baloreren
inguruan garatu den herri ekimena da. Hauek dira EHZ festibalaren nortasuna eta
izaera biltzen dituzten ezaugarriak : Euskal Herrian kokatzen den festibala da.
Herri garapenaren aldeko iniziatiba da. Horrela, sortzetik hara, Arrosan (Baxe
Nafarroa) iragan zen EHZ. Azken 5 urteetan, Xiberoako Idauze Mendin egin da 3
eguneko besta.
EHZ
festibalaren 13.edizioa, ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. 5. eta
azken urtez Idauze Mendin iraganen da (Xiberuan, Mauletik hurbil), datorren urtetik aurrera toki aldaketa
gauzatzekoa baita.
Hauek dira, egun horietan gozatu ahalko ditugun
kontzertuak:
Otsailak 21ean, Daniel Innerarity-k, hitzaldi bat eman zuen Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Frantzian bizi den filosofo bilbotarra dugu Daniel, eta hainbat aholku eman zigun hitzaldia aurrera zihoan heinean.
Hitzaldian aipatu zuen bezala, gehiegizko informazioa jasotzen dugu gaur egun, horrek ondorio batzuk dakartza. Informazio zaparrada horren aurka, filtratu egiten dugu, informazioaren zati batekin geldituz. Izan ere, informazio ugariak, desinformaziora bereganatzen gaitu. “Informazioaren gizarteak tontotu egiten gaitu.” Esan zuen hitzaldian Danielek. Hori esan ondoren, adibide batekin argitu zigun esaten hari zena, azalduz nola gure aiton amonen garaian, informatzeko medio urriagoekin, jakin behar zutena zekitela. Beraz, horrek pentsarazi zigun, gaur egun bizi garen egoeran, eta medio guztiekin (telebista, irratia,egunkariak, internet…) azken finean, ez dakigula esaten diguten ezta erdia ere ez. Bigarren eskuko informazioa heltzen zaigula, alegia.
Esan beharra daukat, eskertzekoa dela, filosofoak eskaini zizkigun aholkuak, bost pausu nagusietan banaturik:
- Arreta kudeatzea:Arreta gauza bakar batean zentratzea, eta ez bi gauza ezberdinetan. Beraz gure ustez garrantzitsuenean zentratu.
-Jasotzen dugun informazioa ahaztea:Informazio gehiegi jasotzen dugunez, hauetatik baliogabeenak ahaztea komeni zaigu.
-Bakoitza bera izatea:Gure formazio pertsonala edukitzean datza. Gu geu pentsatzea eta hortik gure ondorio propioak ateratzea.
-Konparaketa:Denbora aurreztea da bilatu behar dugun sistema, beraz horretara heltzeko metodologia ezberdinak konparatu eta sinplifikatu beharko genituzke.
- Laburrak eta xeheak izatea: Sintesi bat beharrezkoa da, sinpletasuna beharrezkoa da.
El pecado del Adulterio es tan serio
que Dios, en su lista de los 10 principales pecados que el hombre podría
cometer, lo incluye. "No cometerás adulterio". Este pecado ha sido cometido a lo largo de toda la
historia. Hoy, sin embargo, el adulterio parece más descontrolado que nunca.
Durante siglos, en diferentes
culturas, el adulterio ha sido moralmente censurado y hasta penado, considerándolo undelito aun así esto no ha impedido que muchas personas lo
practiquen.
La
infidelidad destruye matrimonios y familias, y a menudo conduce al divorcio. Como
podemos verificar en el caso de Diana de Gales y Dodi Al Fayed.
La
princesa, tras separarse del príncipe Carlos de Inglaterra, comenzó un noviazgo
con Dodi. Esto, dio mucho de que hablar, incluso se dice que este revuelo, le
llevo ala muerte.
Hori
da sustatu.com web orrialdean planteatzen den galdera. Egokia edo desegokia da
ikasleak beraien klaseetan interneterako konexioa hain erraz edukitzea?
Segun
eta nondik begiratzen den, wifi bitartez konektaturik egotea, bere onurak zein desabantailak
ditu. Adibidez, gure kasuan, HUHEZI-n, bakarrik erabiltzen ditugu ordenagailuak
Web 2.0 ikasgaiarentzat, beraz, internet sarean murgiltzeko aukera bakarra
bertan daukagu. Egia da, klik batekin
mundu oso bat daukagula gure eskuetan horregatik askotan deskonektatu egiten
dugu, ikaslearekiko. Baina nire ustez, gaitasun edo heldutasun hori,
bakoitzaren esku dago. Hau da, bakoitzaren esku dago, irakasleari kasu egin eta
klasea segitzea, edota era bat bakoitza internet munduan murgiltzea eta inongo
interesa jartzea klasean, ordenagailu bat aurrean izanda.
Esan
beharra daukat, nire iritzi pertsonala, guzti ados datorrela wifia klaseetan
edukitzearekin, beti ere kontrolatuz eta jakinez noiz erabili eta noiz ez. Izan
ere, bere abantailen artean, zer edo zer ez ulertzerakoan, badakigu gaur egun,
edozein galderen erantzuna sarean dagoela, beraz, klase askotan ere praktikoa
izango zela iruditzen zait.
La obra “Todas las almas” de Javier
Marías es un libro en el que un joven protagonista español narra su paso por la
Universidad de Oxford. La novela, en la cual el personaje principal hace
ciertas reflexiones filosóficas, relata lo que le sucede y lo que vive durante
su estancia en Oxford, junto con dos amigos, Cromer-Blake y Toby Rylands, y con
Clare Bayes, con la que mantiene una relación sentimental.
Javier Marías, nacido en Madrid el 20 de septiembre de
1951, es hoy en día uno de los novelistas más importantes de la literatura
española contemporánea. Es licenciado en Filosofía y Letras en la Universidad
Complutense de Madrid, y aparte de ser escritor también es traductor y editor,
siendo miembro de la Real Academia Española. Es hijo del filósofo Julián Marías,
y ya que a este le prohibieron impartir clases en la Universidad española, vivió
gran parte de su infancia en Estados Unidos. Durante toda su carrera a recibido
diecisiete importantes galardones, con los que a ganado popularidad.
Eguzki izpi batek esnatu nau,
gelan ixuritako argitasun ttipiarekin
betazalak, pisutxu zaizkit
eta neure pentsamenduetan galtzen naiz
noraezean noraezean
nahikoa da bada...