Daniel Innerarity filosofoa

No profile photo oihu egin nahi dut | 2008-06-04 17:52

Otsailak 21ean, Daniel Innerarity-k, hitzaldi bat eman zuen Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Frantzian bizi den filosofo bilbotarra dugu Daniel, eta hainbat aholku eman zigun hitzaldia aurrera zihoan heinean.

Hitzaldian aipatu zuen bezala, gehiegizko informazioa jasotzen dugu gaur egun, horrek ondorio batzuk dakartza. Informazio zaparrada horren aurka, filtratu egiten dugu, informazioaren zati batekin geldituz. Izan ere, informazio ugariak, desinformaziora bereganatzen gaitu. “Informazioaren gizarteak tontotu egiten gaitu.” Esan zuen hitzaldian Danielek. Hori esan ondoren, adibide batekin argitu zigun esaten hari zena, azalduz nola gure aiton amonen garaian, informatzeko medio urriagoekin, jakin behar zutena zekitela. Beraz, horrek pentsarazi zigun, gaur egun bizi garen egoeran, eta medio guztiekin (telebista, irratia, egunkariak, internet…) azken finean, ez dakigula esaten diguten ezta erdia ere ez. Bigarren eskuko informazioa heltzen zaigula, alegia.

 

                  daniel 

 

Esan beharra daukat, eskertzekoa dela, filosofoak eskaini zizkigun aholkuak, bost pausu nagusietan banaturik:

 

- Arreta kudeatzea: Arreta gauza bakar batean zentratzea, eta ez bi gauza ezberdinetan. Beraz gure ustez garrantzitsuenean zentratu.

-Jasotzen dugun informazioa ahaztea: Informazio gehiegi jasotzen dugunez, hauetatik baliogabeenak ahaztea komeni zaigu.

-Bakoitza bera izatea: Gure formazio pertsonala edukitzean datza. Gu geu pentsatzea eta hortik gure ondorio propioak ateratzea.

-Konparaketa: Denbora aurreztea da bilatu behar dugun sistema, beraz horretara heltzeko metodologia ezberdinak konparatu eta sinplifikatu beharko genituzke.

- Laburrak eta xeheak izatea: Sintesi bat beharrezkoa da, sinpletasuna beharrezkoa da.


Utzi iruzkina: