MATERIA: TXOSTEN ZIENTIFIKOAK Talde bakoitzak dagokion eskema, aurkezpena eta esperimentua egin ditu. Orain, txosten zientifikoak egin dituzue eta hona zuen lanaren emaitza. Eta eskemekin bezala, aurkeztu dituzuen moduan daude, izan ere, okerretatik ere ikasten da zuzenduz. Ea ba zer deritzozuen!
BESTELAKORIK ESATEN BADIZUE ERE, ZUK LORTU DEZAKEZU Beste guztiak gutxiesten zaituzte? Ez dute pentsatzen gai izango zarenik? Ez da axola. Benetan nahi baduzu eta benetan ahalegintzen bazara, zuk dezakezu eta lortu egingo duzu. Ez dakit eta ezin dut debekatuta daude. Zuk sinistu behar duzu. Eta lortuko duzu. Ikusi jarraiko bideoa eta hausnartu!
Time aldizkaria Estatu Batuetako ospetsuenetakoa da eta, han ohikoa denez, badute haurrentzako bertsioa. Hona hemen, aipatutako aldizkaria sarean irakurtzeko aukera.
Esperimentuak prestatu eta egiterakoan metodo zientifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Txosten zientifiko honek lan hori erreztuko dizue (www.txanela.net orrialdean oinarritua).
Gai hain gogorreko pelikula ospetsu hau gelan ikusi eta tertulia dialogikoa egiteko erabiliko dugu. Prestatu arreta, koadernoa eta boligrafoa eta hasi zurea prestatzen.
EUSKAL ABESTI KLASIKOAK: LH4. MAILA Euskaraz Bizi proiektuan Euskal Abesti Klasikoak ikastea bultzatzen bada, hona hemen Lehen Hezkuntzako 4. mailarako proposatu direnak. Ikasi eta abestuz gozatu!
2012ko ekainaren 2an Bizkaiko ikastolen jaia, Ibilaldia, Trapagaranen ospatuko da. Festarako girotzeko material bat bidali digute eta egokia iruditzen zait meategien ingurukoak ez garenak, langintza hori hobe ezagutzeko, izan ere, Trapagaran inguruan aurkitzen bait ziren Biazkaiko meategi gehienak.
MATERIA ERREPASORAKO ARIKETA (3) Zure atala sakon landu duzu, baina osotasunaren irudia jaso beharrean
zaude. Ariketa hauen bidez, zatika errepasatu ahal izango duzu. Haseran
ez duzu errez lortuko, baina saiatuz gero... Ea ba, aurrera!
EUSKAL ABESTI KLASIKOAK: LH3. MAILA Euskaraz Bizi proiektuan Euskal Abesti Klasikoak ikastea bultzatzen bada, hona hemen Lehen Hezkuntzako 3. mailarako proposatu direnak. Ikasi eta abestuz gozatu!