2012 URTEA OTE DA MUNDUAN ZEHAR?

1

GURE EGUTEGIA EZAGUTUZ
Artikulu hau argitaratua izan denean edonori zein urte den galdetuz gero, zalantzarik gabe 2012 urtea dela erantzungo dizu.
Baina, betidanik berdin zenbatu ote ditugu urteak? Are eta gehiago, munduan zehar leku guztietan ote da 2012. urtea?
Zure jakinmina asetzeko irakurtzen jarraitzea baina ez duzu. Ea ba!

   

     Jose Luis Etxezarreta Garin


GURE EGUTEGIA
Gegoriar egutegia Europan sortu bazen ere, egun munduan zehar ofiziala bihurtu da. 1582. urtetik aurrera erabiltzen da Gregorio XIII Aitasantuak hala bultzatu zuelako Erromatar Inperiotik zetorren egutegi juliarra (Julio Zesarren garaikoa, k.a. 46) ordezkatuz.

ILARGI EGUTEGI MUSULMANA (informazioa wikipedian oinarrituta dago zenbait ataletan)
Egutegi honen sorrera Hegira hasi zen egunari dagokio, hau da, gure egutegian 622. urteko uztailaren 16a. Hegira (arabiarrez  هِجْرَة hyira) Mahoma eta musulmanak La Mecatik Medinara egindako emigrazioa adierazten du.
2012 urtea 1433-1434 musulman urteari dagokio.
Hona hemen azken urte berri egunak:
 
TXINATAR URTEA

Urte berri txinatarra, Udaberriko festa edo Ilargiaren araberako urte berria txinatar egutegiko egun garrantzitsuena da.

Ilargi-eguzki egutegian oinarrituta lehenengo ilargi hilabetearen lehenengo egunean hasten da eta hamabostean bukatzen da Farolen Jaialdiarekin. Egun hauetan milioika txinatar joaten dira bere jaioterrira familiarekin jaiak ospatzera. Gure Urtezaharraren baliokideari "Chuxi" deitzen diote. 2012ri txinatar egutegian 4710 urtea dagokio eta 2013ri 4711.

Noiz ospatu dira azken urteotan eta hurrengoetan?


Animalia Adarra Data
Txakurra 戌 Xū 1994ko otsailak 6a 2006ko urtarrilak 29a 2018ko otsailak 16a
Txerria 亥 Hai 1995eko urtarrilak 114a 2007ko otsailak 18a 2019ko otsailak 5a
Arratoia 子 Zǐ 1996ko otsailak 19a 2008ko otsailak 7a 2020ko urtarrilak 25a
Idia 丑 Chǒu 1997ko otsailak 7a 2009ko urtarrilak 26a
Tigrea 寅 Yín 1998ko urtarrilak 28a 2010eko otsailak 14a
Untxia 卯 Mǎo 1999ko otsailak 16a 2011ko otsailak 3a
Dragoia 辰 Chén 2000ko otsailak 5a 2012ko urtarrilak 23a
Sugea 巳 Sì 2001eko urtarrilak 24a 2013ko otsailak 10a
Zaldia 午 Wǔ 2002ko otsailak 14a 2014ko urtarrilak 31a
Ardia 未 Wèi 2003ko otsailak 1a 2015eko otsailak 19a
Tximua 申 Shēn 2004ko urtarrilak 22a 2016ko otsailak 8a
Oilarra 酉 Yǒu 2005eko otsailak 9a 2017ko urtarrilak 28a


BESTE EGUTEGIAK
2012 beste egutegietan
Egutegi gregorianoa
2012
MMXII
Ab urbe condita 2765
Armeniar egutegia
4504
Hebrear egutegia
5772–5773
Hindu egutegiak
~ Vikram Samvat
~ Shaka Samvat
~ Kali Yuga

2067–2068
1934–1935
5113–5114
Persiar egutegia
1390–1391
Egutegi musulmana
1433–1434
Egutegi runikoa
2262

Jarrian duzun loturatik Calendar converter delako programa jeitsi dezakezu. Honen bidez beste edozein egutegian egun bati dagokion baliokidea lortu dezakezu. Deskargatu eta gero winrar programa beharko duzu.

CALENDAR CONVERTER ZIP


Uxue Etxeberria

Uxue Etxeberria 2012-04-24 20:28 #1

Kaixo Jose Luis:
Asko gustatu zait!!!!
Eskerrik asko!!!


Utzi iruzkina: