Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/25 08:41:25.029 GMT+2

Biolentziaren espirala

Negoziazio prozesu bat, borroka baten ostean dator. Bi bando, bata bestearen aurka ibili ondoren inork irabazi ez duela onartu eta negoziatzen hasten dira arazoarekin amaitu nahi dutelako. Adostasunik lortzen ez bada, biolentziaren espiralean murgiltzen gara berriro. Asteazkenean, ETAk PSEko egoitza baten aurka ekintza armatua burutu zuen. Estatuak 10 gazte atxilotu zituen ostiralean. ETAk beste egoitza baten aurkako atentatua burutu zuen larunbat goizean. Balzak ere normalizazio politikoan sakontzeko bere ramboak  bidali zituen Oreretara, armak agerian. Bi tiro, bi atxilotu eta abar. Konpetentzia onena egoera politikoari ekarpena egiteko.

 

Eta normalizazio politikoaz dihardute baina, normalizazio hori ez al dator konfliktoa ebatzi ostean?  Zertaz ari dira orduan? Futbol partida bat balitza, astelehenetik aurrera berdinketa eta garaipena bilatuko ditu estatuak. 27 lagun epaituko dituzte Madrilen. Estatuaren erantzuna. Biolentziaren espirala.

Nork: Iñaki.2008/04/25 08:41:25.029 GMT+2
Etiketak: 33 01 18 98 askatasuna biolentzia orereta auzitegi_nazionala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.