Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/23 12:21:13.649 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan III

Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero eta ikasgai gutxiago ditut hautatutako hizkuntzan eta gero eta gehiago gazteleraz. Egun euskaraz bi ikasgai dauzkat, bat tronkala (arte) eta beste guztiak, bost, gazteleraz. Ingelesez ere bat daukat.  

 

Nola aldatuko da kazetaritza? Nora? Uste dut interesak direla gizartea eta kazetaritzaren oinarri. Interesetarako denbora murriztu egingo da klasean ikusitakoa ikasteko denbora juxtua egongo delako. Prozesu honek interes argiak ditu bultzatzaile; enpresa irabazle. Identitatea non? 

 

ECTS, talde lanak, kalkulu Maquiavelikoak, hizkuntza inperialak eta dedikazio osoa. Post-modernitate honen adjektiboak ote? Evaristok zerbait aurreikusi zuen.

 

 

“El mercado laboral pronto va a necesitar 
gente con preparación más competitividad 
no pensar ni criticar, sumisión, adaptación”

 

Evaristo -LPR- Tan sometido

 

Nork: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:21:13.649 GMT+2
Etiketak: euskara dedikazioa denbora bologna kredituak unibertsitatea identitatea enpresa bologna_prozesua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru