Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/05 12:24:16.339 GMT+2

Dibortzio tasen gorakada

Dibortzio tasek gora egin dute martxoan. Eskola aukeratzeko garaia da eta dibortziatua dagoenak eskola (publikoa) aukeratzeko orduan, puntu gehiago lortzen ditu umea hurbilago izateko, oposizioetan gertatzen den moduan. Dena dela, neurri aurrerakoien aurka daudenek bost hanka aurkitu dizkiote katuari. Horrela, azken “tendentzia” komentatzen ari dira, etengabe, haien Brunete  mediatikoan.

 

    J. Goebbelsen teknikak egunerokotasuna du eta horregatik,  Fray Josepho, Cesar Vidal eta enparauak “Dibortzioa eskola aukeratzeko” eskatzen dela zabaltzen ari dira. Martxoan dibortzio tasa igo da; arrazoia, umeak eskoletan matrikulatzeko epeak zabaldu direla. Beste hitzetan, gurasoak eskola aukeratzeko orduan aukera gehiago lortzeko dibortziatu egiten dira. Hori diote homosexualitatea gaitz moduan ikusten dutenek. Martxoko tasen igoaldia argudiatzeko modua aurkitu dute, baina zer esango dute irailean, oporren bueltan?

 

Nork: Iñaki.2008/05/05 12:24:16.339 GMT+2
Etiketak: dibortzioen_gorakada homosexualitatea cesar_vidal fray_josepho eskolen_aukeraketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.