Tristeak dira gaur bezalako egunak. Tristeak gure errealitatearen tristura erakusten digutelako. Tristeak eskubideen aurkako ekintzak gertatzen direlako. Nire lehen postean esan nuen galdera batek gobernatzen zuela nire bizitza: zergatik?
Zergatik ez dugu hitz egiten? Zergatik ez dugu marko berri bat adosten? Zergatik ez ditugu konfliktoaren bortizkeriak alde batera uzten? Beste post batean esan nuen arazo bat gainditzeko era bakarra arazoa onartzea dela. Horretaz jabetzean zerbait eraikitzeko aukera izango dugu. Bitartean guda. Bitartean futbol partida.
Gaur ETAk sartu dio gola estatuari. Bihar estatuak MLNV osoaren aurka joko du, ziur naiz. Egia esanda aste honetan horrelako zerbait gertatuko zela igartzen nuen. ETAren agerpen gogor hau bilera garrantzitsu bat baino lehen eman da. Ez da kasualitatea Ino Galparsoren atxiloketa kasualitatea izan ez zen bezala. Xake partida honetan ez dago kasualitaterik. Makiabelo berak eginiko kalkuluak dirudite gure eguneroko ogia diren gertaerek. Estimuluaren ondoren erantzuna. Pavlov, Zapatero, ETA. Konfliktoaren biktima berri bat.
Idatzi artikulu bat