Gotzainen irrati katea lubaki bat da. Lubaki ideologikoa. Gaueko ordu txikietan La mañana deituriko programa hasten denetik lelo bakarra dago: kaña, kaña eta kaña. Para mayor gracia de Dios.
La Tarde con Cristina, La Palestra... denek leloari heldu eta behin eta berriz errepikatzen dute. Baina programen gainetik bi izar daude: Federico eta Cesar Vidal. Oso diskutituak izan arren (haien diskurtsoa dela eta) kontratuak berritu dituzte. 15 urte daramatza Losantosek eta 5 Vidalek. EGM ikerketak 1.505.000 entzule esleitu zizkion Jimenezi, Vidalek 679.000 entzule ditu gauero. Zer pentsatuko du Raxoik? Gotzainen posizio-hartze moduan ulertu behar da hau? Hausnarketak zuen esku.
Portzierto! Badakizue interneten albistegia egiten duela?
Al loro!
Sakatu hemen munduko alkatesa bozkatuenari eginiko elkarrizketa ikusteko.
Idatzi artikulu bat