hijosdelangelgorria

Banator bueltan!
Kaixo lagunok! Duela bi-hiru aste eta inongo abisurik gabe cybertxoko honetatik desagertu egin nintzen. Ez nuen abisatu eta horregatik barkamena eskatzen dizuet. Gauza da azterketa garaian gaudela. Askok imajinatuko zenuten zergatia baina azalpentxo bat ematea ez dago gaizki.<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Azterketak, ez dut ukatuko, ondo atera zaizkit. Hala uste dut behitzat. Aste honetan beste bi geratzen zaizkit oraindik baina zinez diot jadanik, erlaxatuago nagoela. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>
Berriz prest! Zuen ekarpenak irakurtzeko, berriak komentatzeko, zuen blogak irakurtzeko, blogen itsasoan murgiltzeko. Baditut zenbait gai jorratzeko beraz, egongo gara!

Sekta Azpeitian?
Mario, Zesar, Xa2er, Gotzon,<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Isusko, Sonia, Alaitz, Urko<o:p></o:p>

eta komunikazio eraginkorreko <o:p></o:p>

ikastaroetan ezagutu ditudan guztiei

Sekta Azpeitian?<o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Berandu enteratu naiz Azpeitia eta sekten asuntoaz. Ez zait gaur arte berririk iritzi. Noticias de Gipuzkoak argitaratu zuen berria irakurri dut eta ez dut ekintza deliktiborik ikusi. Coaching ikastaroak antolatu dituzte Gipuzkoako komarka honetan eta bertakoen artean (batzuen artean) urduritasuna dagoela dirudi. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Baina urduritasuna zerbait berria, ezezaguna dagoelako edo urduritasuna sekta bat dagoelako? Gauza oso ezberdinak direla uste dut. Coaching ikastaroak egin ditut, hiru hain zuzen (komunikazio eraginkorrerako teknikak dira!). Hiru modulu. Coachinga gauza askotan lagundu dit, eguneroko bizitzan bereziki. Gure abilitateak identifikatzen lehenengo, gure abilitateak garatzen bigarren. Pertsona garatzeko lanabesa da. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Sormena garatzen da, komunikazio teknika eraginkorrak erakusten dizkizute, ligatzeko balio du (rapport famatua), pertsona ezezagunen aurrean hitz egiteko, arazoei irtenbidea emateko, aurkezpenak prestatzeko etab. Komunikazioa ikasten duten ikasle guztiei gomendatuko nieke halako kurtsoak egitea. Halabeharrezkoa izan beharko litzake. Asko aberasten zaitu eta jende oso interesgarria ezagutzeko aukera dago.

<o:p></o:p>

Azpeitiakoa sekta den ez dakit baina prezioa aitzaki moduan erabiltzea kontuari buruz ezer ez dutela irakurri adierazten du. Zenbat balio du adibidez gestalt tailer bat?

Ezin da coaching sekta binomioa osatu gezurra delako.

Coaching-a: Mundu inkomunikatu batean komunikazioa sustatzeko lanabesa . Zure burua ezagutzeko tresna ezin hobea.

Ikasitakoa klasean erabiltzen saiatu nintzen, aurkezpen bat egiteko(metafora eta guzti! Kriston katarroarekin ordea). Aurkezpena bideo kameraz grabatuta dago baina ez naiz momentuz jartzera ausartzen...

Eta gogoratu: Itsas hondoak altxor ugari ezkutatzen ditu. Baina beldurra izan ezkero, gera zaitez hondartzan!

Federico Jimenez eta Cesar Vidalek kontratuak berritu dituzte
Gotzainen irrati katea lubaki bat da. Lubaki ideologikoa. Gaueko ordu txikietan La mañana deituriko programa hasten denetik lelo bakarra dago: kaña, kaña eta kaña. Para mayor gracia de Dios.

La Tarde con Cristina, La Palestra... denek leloari heldu eta behin eta berriz errepikatzen dute. Baina programen gainetik bi izar  daude:  Federico eta Cesar Vidal. Oso diskutituak izan arren (haien diskurtsoa dela eta) kontratuak berritu dituzte. 15 urte daramatza Losantosek eta 5 Vidalek. EGM ikerketak 1.505.000 entzule esleitu zizkion Jimenezi, Vidalek  679.000 entzule ditu gauero. Zer pentsatuko du Raxoik? Gotzainen posizio-hartze moduan ulertu behar da hau? Hausnarketak zuen esku.

Portzierto! Badakizue interneten albistegia egiten duela?

Al loro!

Sakatu hemen munduko alkatesa bozkatuenari eginiko elkarrizketa ikusteko.

Hanka-sartze handienarentzat...SARIA
Burua behin eta berriz paretaren aurka kolpatuz ikasten dugu. Ikasteko halabeharrezkoa da akatsak egitea, hanka-sartzea, erratzea. Bertutea beraz, esperientzia txar hori zerbait positibo bilakatzean dago. Huts egitean txof geratzen gara baina esperientzia hortatik zerbait ona atera dezakegu beti. <?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Team academy-ren aurkezpen batera joan nintzen aurreko astean unibertsitatean. Zer den? Ba proiektu berritzaile bat da, berritzailea guztiz. Honen bidez jendearen pasibotasuna eta “funtzionarizatzearen” (funtzionari izan nahi dutenen) joera aldatzea da. Finlandiatik dator proiektu berritzaile hau eta bertan unibertsitate moduko bat daukate. Hogeita piku urteko historia eta team asko sortuta jadanik. Orain gure “gobiernilloak” esperientzia honi bultzada eman dio eta Zamudioko parke teknologikora hedatu da.   <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Norberak bere proiektua garatu dezakeela da premisa.Guztiok daukagu iniziatiba (lo bada ere) baina falta dena bultzada da. Gehienetan ez gara ausartzen hanka sartuko dugulakoan. Team academykoek badakite hori gertatuko dela baina honen aurrean ez dira larritzen. Hori dela eta, kolpe horri beldurra kentzeko hanka sartze handiena saritzen dute. Azaldu zigutenaren arabera festa eta guzti ospatzen dute gertaera.<o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Eta askok pentsatuko dute: zer arraio ari da kontatzen? Ba gaur ikaragarrizko hanka-sartzea egin dudala! Gaur euskal edizio digitalak izenburuko artikulua argitaratu dut Berrikin eta hauen artean ez dut Sareko Argia sartu! Akats ikaragarri handia. Artikulua gustatzen zitzaidan. Bertan euskal edizio digitalei buruz hitz egiten nuen, gabeziak eta hobekuntzak aipatuz. Hara non oinarrizkoena ez dut aipatu. Laster eman didate beharrezko belarrondokoa Sareko Argitik. Hasieran, akatsa handia zela ikusi eta barkamena eskatu dut komentario batean. Arratsaldean buruari buelta asko eman ondoren, artikulua kentzea erabaki dut baita erantzunak ere. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Ez dakit ondo edo gaizki egin dudan baina aukeran nituen bideen artean egokiena hartu dudala uste dut. Beste post bat jartzea ez zitzaidan aproposa iruditzen, beste artikulu idaztea ezta... <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Dena dela, Team academy  teoriara itzultzea gustatuko litzaidake. Hanka-sartze handia izan da eta horregatik hanka sartze handienari saria merezi dudala uste dut. Alta, ikasi egin dut.

Eta Gotzon Carcarrek askotan esan didan bezala: ezagutzen al duzue norbait, noizbait, liburuen bitartez igerian ikasi duena? Igerilekura beraz! Uretara! Blogen itsasora!

KAMELEOI IZAERA
(Eskuineko zutabean erreportajea maketatua agertzen da)

2008 urtea berezia da Gasteizen. Orain 25 urte ireki zituen ateak Hala Bedi Irratiak. Testuinguruaren beharrizana izan zen. Trantsizio momentua zen.  Langile mugimenduek indar handia zuten eta 1976ko gertaeren ondoren minduta zeuden, gazteek eskubideak aldarrikatzen zituzten. Horren adierazgarri izan zen punk mugimenduaren indarra. Gasteiz hiri tradizionala izan zen mugimendu honen zutoi garrantzitsua. 60ko hamarraldian apaiz eta militarren hiria izatetik 70ko hamarraldian industria eta etorkinen hiri bihurtu zen. Belaunaldi berrietako gazteek ez zuten tradizio eta “normaltasunarekin” bat egin nahi. Hertzainak taldeko Josu Zabalak esan zuen bezala, “lehen aldiz hautsi zen zikloa. Gazteek ez zuten haien gurasoek bezala bizi nahi” Ez ziren gehiengoa izan, bai, ordea, hegemonikoak.<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

<o:p></o:p>

[Harri Fernandez; Iñaki Landa; Aintzane Sagardia]<o:p></o:p>

Kameleoiak bere ingurura egokitzeko gaitasuna dauka. Hori da, hain zuzen, Hala Bedi Irratiak egin duena. 1983ko abuztuan jaio zen. Garai hartan irrati libre ugari jaio ziren, baina Hala Bedi izan da bidea aurrera jarraitu duena erreferentzia bihurtu arte. 25 urtez aritu dira irrati honetako kideak komunikatzen. Sekretua: bere kameleoi izaera. Urteetan zehar gizarteko egoeretara egokitzen jakin izan du Hala Bedi Irratiak. <o:p></o:p>

Hiru hilabete lehenago, maiatzean, hiriko zenbait mugimendutako gazteek irrati bat sortu behar zela pentsatu zuten. Herri mugimenduan askotan gertatzen den bezala, baliabide gutxi zituzten, dirurik ez zuten, baina proiektua aurrera ateratzeko gogo handia zuten; ezina ekinez lortu zuten. Helburua zen oihartzuna izango zuen instrumentua eraikitzea, hitz egiteko aukerarik ez zutenei ahotsa emateko aukera bat zen Hala Bedi Irratia.  <o:p></o:p>

Gazte horien artean Juan Ibarrondo idazlea aritu zen lanean. Maiatzean egindako bilera lehena izan zen, baina ordutik aurrera gehiago ere egin zituzten. Hainbeste ordutan eztabaidatutako proiektua 1983ko abuztuaren 4an gauzatu zen, Gasteizko festen hasiera zen, txupinazoaren eguna. Giro herrikoiena erakutsi nahi zuten “erdigune burges”-etik urrun. Garai hartan ez zegoen mugikorrik, beraz, Hala Bedi Irratiko bi kide, walky talkie-ak eskuan hartuta, kalera irten ziren jai giroaren berri ematera. Ez zen uste bezain ondo atera, atxilotu egin baitzituzten. Dena dela, berehala aske utzi zituzten. Juan Ibarrondok dioenez, “irratia egiteko modu guztiz berritzailea zen, ezberdina. Freskotasuna eta dinamikotasuna ziren ezaugarri nagusiak. Arabarrak ez zeuden irrati modu hori entzutera ohituta”. <o:p></o:p>

Mugimendu kontra kultural honen arrakasta musika zen. Punk musika entzuteko irratsaiorik ez zegoen 80ko hamarkadan, ezta aretorik ere. Kalean, ordea, La Polla Records, Cicatriz en la Matriz… entzuten ziren eta Hala Bedi Irratiak horren berri ematen zuen. Gazte asko hasi ziren irrati hau entzuten. Pixkanaka Gasteizko irrati aske hau ezaguna egin zen. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Arazoak hasieran<o:p></o:p>

Irratia ezagunago bilakatu zen heinean, orduan eta debeku gehiago zituen. Hori dela eta, askotan aldatu ziren lekuz. Postas kalean, Barrenkalen eta Zaramagako langabetuen egoitzan egon ziren, besteak beste. Are gehiago, garai latzenetan furgoneta batean aritu ziren lanean Gasteizko inguruetan bueltaka. <o:p></o:p>

1984. urtean Santo Domingo kaleko pisu batean jarri zuten egoitza. Hilabete batzuen ostean Polizia Nazionala agertu zen. “Bagenekien gure atzetik zebiltzala, baina punka musika baino gehiago jarrera bat zen”, dio Ibarrondok irribarre txiki batekin. Igarotako hilabeteetan entzule ugari lortu zituzten eta poliziek Gobernadore Zibilaren sinadura zeraman aginduarekin katea itxi zutenean entzuleek erantzun egin zuten.  <o:p></o:p>

Manifestaldiek eta borrokek egunak iraun zuten. Adierazpen askatasuna eskatzen zuten eta hori lortzeko RNE, Gasteiz Irratia eta  SER okupatu zituzten. “Komunikatu bat irakurri ezean ez ginela joango esan genien. Ez ziguten utzi eta gutxira ertzaintza jaioberria heldu eta gaseatu egin gintuen. Kazetariak, irrati kideak, denok atera ginen jipoituak”. Gertaera honen ondorioz, irratian lan egiten zutenen ideologien artean batasun gehiago zegoen eta aurrera jarraitzeko gogo gehiago zuten Hala Bedikoek. Paper garrantzitsua bete zuen afera honetan Patxi Bisquert aktoreak. Alicia Izagirre Gobernadore Zibilak irratia itxi zuen, baina bere etxea eskaini zien Hala Bedin lan egiten zutenei. Orduan, Zapateria kalera mugitu ziren; Gasteizko muinotik hasi ziren igortzen. 1984-1986 urteen artean beste hiru alditan itxi zuten, baina mendebala ezin izan zuten zapuztu. <o:p></o:p>

1987 urtean  Hala Bedik Ganado plazan kontzertu batzuk antolatu zituen, tartean Kortatu, La Polla Records, Vomito eta Kemando Ruedas taldeek jo zuten. Grabatu zuten maketak gazteen artean arrakasta handia izan zuen. Irratiarentzako dirua lortzeko aukera bikaina izan zen eta urteetan jasotako isunak ordaintzeko aukera izan zuten. Rock Erradikalak garrantzi handia lortu zuen. Are gehiago, mota horretako kontzertu asko antolatu zituzten. Gainontzeko komunikabideetan entzuten ez zen musika zen. <o:p></o:p>

Urte berean Aiztogile kalera joan ziren. Aurreko urteetako gertaerak ikusita, inork ez zuen pentsatuko 17 urtez iraungo zutenik leku horretan. Tas Tas informazio agentziarekin batera aritu ziren lanean zenbait urtetan. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Gaztetxearen sorrera <o:p></o:p>

Dinamismo handiko urteak ziren, batzarren urteak. Gazteek uhinetan lekua behar zuten bezala, espazio fisiko bat ere behar zuten. Hori dela eta, 1988ko apirilaren 27an, San Prudentzio egunean, Gasteizko gaztetxea sortu zuten. <o:p></o:p>

Jose Angel Cuerda zen orduan Gasteizko alkatea. “Guk tramite asko egin ondoren, Montehermoso jauregi osoa erosi genion gotzaingoari eta gizarte zerbitzu bat egin nahi genuen bertan. Etxe horretarako ez geneukan plan zehatzik, besterik gabe, bertan zegoen. Udaletxean bi iritzi zeuden: batzuk, garaiak ikusita, eskuzabaltasunez jokatzearen alde zeuden, trantsizio garaiak ziren eta ez geneukan plan berezirik etxe horretarako. Beste batzuek, ordea, poliziari deitu eta etxe horretatik atera behar nituela esaten zidaten. Haientzat koldar bat izan nintzen. Nire ustez, etxe horretarako plan berezirik ez zegoenez, eta auzokideekin, drogekin edo poliziarekin arazorik sortzen ez bazuten, zergatik ez nien bertan jarraitzen utzi behar?”<o:p></o:p>

Cuerda alkateak gazte “zoro” haiekin hitz egin zuen eta akordio batera iritsi zen. “Gazte hauek ez zuten ez urik eta ezta argindarrik ere. Aurrera jarraitzea baimendu baino lehen argi esan genien ez genuela plataforma politiko baten sukurtsala nahi. Higiene aldetik kondizio minimo batzuk eskatu nizkien eta horren truke udaletxeak ura eta argindarra jarriko zizkiela adostu genuen”. Orain alkate ohi moduan hitz egiten badu ere igartzen zaio ez dela bere erabakiaz damutzen. <o:p></o:p>

1987. urtetik aurrera beraz, elkarrekin baina bide ezberdinetatik ibilitako gizarte eragile dira Hala Bedi Irratia eta Gasteizko Gaztetxea. Horrelako proiektu ugari egon ziren Euskal Herri osoan hamarraldi horretan, baina asko eta asko ezerezean geratu edo bere kabuz desagertu ziren, barne eztabaidak izan zirela eta. Izaera kameleoikoa da Hala Bedi Irratiaren sekretua. Proiektuetara gazte jendea erakarri dute; honekin hasi zirenak egun, gurasoak dira!-, dio Ibarrondok. Errelebo generazionala lortu dute garaietara egokituz. Haien planteamenduen egunerokotasuna gau eta egun defendatu dute. <o:p></o:p>

Horrela entzule asko bereganatu dute: CESren arabera, 1994. urtean 7.000 inguru. Hasierako punk izaera urteekin isildu egin bada ere (ez guztiz), irrati libreen artean ospetsuena da orain.  <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Aldaketak <o:p></o:p>

Inflexio puntua 2000. urtean izan zen. Katea sortzen ari ziren gizarte eragileek ideiak elkartu zituzten Barrian proiektua eraberritzeko, irratiaren izaera zehazteko. Helburua zen komunikabide berri bat eratzea, eredu tradizionalaren gabeziak izango ez zituena. Barrian egin zen bileran adostu zen programazioaren ehuneko bat euskaraz egingo zela, Arabako egoera soziolinguistikoa baina altuagoa izango zena. Ibarrondoren hitzetan, “abagune garrantzitsua izan zen proiektua indartzeko”. <o:p></o:p>

Eraberritze honekin gizartearen kontzientzia pizteko lehen ekintza egin zuten. Orson Wellsek CBS irratian egin zuen moduan, Hala Bedik saio berezi bat prestatu zuen. Garoñako zentral nuklearrean isuri bat egon zela asmatu zuten. Ibarrondok dioenez, bi helburu zituzten: batetik, instituzioak ebidentzian jarri nahi izan zituzten: 68 kilometrotara dagoen zentrala da eta zerbait gertatuko balitz, zer egin behar genuke? Bestetik, entzuleen artean azterketa kritikoa sustatu nahi zuten.<o:p></o:p>

Jose Angel Cuerdak bost legealdi egin zituen jarraian Gasteizko alkate eta urte hauetan gaztetxeak ospe handia lortu zuela ezin uka daiteke. “Gure estrategia espazio publikoak berreskuratzea zen gero ekipamendu publikotan bilakatzeko”. Gaztetxea sortzea ez zen arazo izan, ez baikenuen eraikin horretarako planik. Ez zen gauza bera gertatu Toki-Eder ikastolakoekin, adibidez. Eraikin berria eskatzen zuten guk gizarte etxe bat inguratu behar genuenean eta protestatzeko ume guztiekin sartu ziren barrura klaseak ematera. Imajina! Zer egin zezaketen poliziek horren aurrean? Nola bidali zitzakeen barruan zeudenak? Dena dela, zorte ona izan genuen protesta ekainean egin zutelako eta ia zortzi egun pasa zituztelako barruan. Gazteak elkartzeko leku bat izatea, berriz diot, ez zen arazo bat izan”. <o:p></o:p>

Gaztetxeak hiru oinarri ditu: autogestioa (instituzioen laguntzarik gabe gaztetxeko proiektu eta hainbat ekimen aurrera eramateko bideak ditugu: taberna, ekimen kulturalak…), erabaki guztiak batzar irekietan hartzen dira eta okupazioa (gaztetxea nahi zutenentzat Gasteizko Udalak ez zuen gazteek elkartzeko gunerik proposatzen, horregatik okupazioa pentsatu zuten alternatiba bakar gisa). <o:p></o:p>

Cuerdaren ostean, Alfonso Alonsoren legealdia hasi zen. “Oso gogorra izan zen eta gustatzen ez zitzaiolako gaztetxea bota egingo zuela esan zuen arren, ez zen ausartu. 20 urte hauetan gizartearen sostengu izan da eta babes handia lortu du”. Ibarrondok Alonsoren lehen legealdian, desalojo arriskua zegoenean Gasteizko hirian 8000 pertsona kalera atera zireneko eguna gogoratzen du eta baita, bigarren legealdian, gaztetxeak antolatu zuen eguna ere. Gasteizko Alde Zaharrean, Kilometroak balitz bezala, hainbat gune antolatu ziren festa giroan. 20.000 pertsona baino gehiago azaldu ziren. “Ez zen botatzera ausartu desgaste politiko handiegia izan zelako”, dio Ibarrondok. Cuerdak uste du lekuarentzat ezer hoberik ez dagoen bitartean bertan jarraituko duela gaztetxeak“. Alkate zarenean jendearengan pentsatzea da garrantzitsuena. “Nik ez nituen elkarbizitzarako etsai moduan ikusten”, dio alderraientzat zentro bat ireki berri duen alkatea ohiak. <o:p></o:p>

25 urte komunikatzen eta 20 urte okupatzen daramate hurrenez urren Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak. “Orain arte kameleoi izaera izan da haien bertutea eta garai berrietara egokitzen jarraitu beharko du” dio Ibarrondok, “Hala Bedik lege berriarekin nahiko zaila izango du etorkizuna baina urte askoan aritu da eta badaki nola sartu sistemaren pitzaduretan. Sistemaren inkoherentziak eztanda egiteko erreminta behar du izan”. <o:p></o:p>

Ibarrondoren aburuz, “Hala Bedi Irratia eta Gaztetxea emakume eta gizon askeentzat eskola izan dira. Bertan gure kabuz pentsatzen ikasi dugu, hazi egin gara eta erantzukizunak hartu ditugu. Baloreak zer diren ikasi dugu. Hemen dabiltzan gazteak balorez beteta daude, beraien buruaren jabe dira”.   <o:p></o:p>

Cuerdarentzat giltza dago Giza Eskubideen kartako lehen artikuluan: “Gizaki guztiak aske jaiotzen dira, eskubide berdinak dituzte, arrazoia eta kontzientzia dute eta elkarren artean anaitasunez jokatu behar dute”.<o:p></o:p>

Eguneroko ogia
Tristeak dira gaur bezalako egunak. Tristeak gure errealitatearen tristura erakusten digutelako. Tristeak eskubideen aurkako ekintzak gertatzen direlako. Nire lehen postean esan nuen galdera batek gobernatzen zuela nire bizitza: zergatik? <?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Zergatik ez dugu hitz egiten? Zergatik ez dugu marko berri bat adosten? Zergatik ez ditugu konfliktoaren bortizkeriak alde batera uzten? Beste post batean esan nuen arazo bat gainditzeko era bakarra arazoa onartzea dela. Horretaz jabetzean zerbait eraikitzeko aukera izango dugu. Bitartean guda. Bitartean futbol partida. <o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Gaur ETAk sartu dio gola estatuari. Bihar estatuak MLNV osoaren aurka joko du, ziur naiz. Egia esanda aste honetan horrelako zerbait gertatuko zela igartzen nuen. ETAren agerpen gogor hau bilera garrantzitsu bat baino lehen eman da. Ez da kasualitatea Ino Galparsoren atxiloketa kasualitatea izan ez zen bezala. Xake partida honetan ez dago kasualitaterik. Makiabelo berak eginiko kalkuluak dirudite gure eguneroko ogia diren gertaerek. Estimuluaren ondoren erantzuna. Pavlov, Zapatero, ETA. Konfliktoaren biktima berri bat. <o:p></o:p>

Inkongruentzien Bulebarra. Eztabaidarako plaza
Zer da Euskal Herria? Nondik nora doa? Politikoki? Sentimenduek ez dituzte mugak topatzen, zerbait maite duenari nola esan existitzen ez den zerbait maite duela. Eta maitasuna nola egin behar duen?

Inkongruentziaz betetako herri batean bizi gara. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen da eta bitartean, unibertsitate pribatuen kopurua ikaragarria da. Gainera, ezker erradikala (sic. J. J. Imaz) gobernatzen dituen herriak kalitatezko bizi maila daukate. Burges txikiak gara, orduan? Hau guztia kale hizkerarekin azaltzen du, irakurleetatik hurbil.

Testuinguru  honetan ulertu behar da Silveiraren liburu sonatua. Gaurkotasuneko gaia da eta horregatik asko sentitu gara identifikatuta, istorioaren pasarteetatik hurbil. Istorioak irakurlea harrapatu egiten du, erraz irakurtzen da eta, horretaz gain, laburra da. Oso hurbileko pertsonaiak dira fikziozko nobela honetan agertzen direnak, oso gertu sentitzen ditugu: gure auzokidea, pisu-kidea, semea edo neska izan daitezkeelako “pontxazo” jaurtiketetan dabiltzanak. Gaur egunarekin erabateko lotura dauka; horregatik da interesgarria. Fikziozko errealitate bat da. Horregatik, irakurle askori begiak irekiko dizkio gasolina usaina duen errealitate batera hurbilduz. Hau dela eta, lan garrantzitsua iruditzen zait. Zenbait herritarren dinamika, apustu, bizitza erakusten du; militantzia erantzunarekin nahasten denean, bizitza eta gorrotoaren saltsa. Ekintza guztiek erantzuna izango dute. Eztabaidagarria izateko beste arrazoi bat. Idazlearen ibilbidean espero zen aurrerapausoa. Errealitate bakar bat erakusten du; bere munduaren irudi partziala kale hizkerarekin.

Dena dela, arlo eta lan esparru askotan eztabaidatuko dute, gizartearen inkoherentziak erakusteaz gain, ezker abertzalearen inkongruentzien aurka egiten duelako. Arrats, protagonista,  BMW ikaragarri bat gidatzen duen neska batekin dabil; klase borroka beste egun baterako utzita? Ez, besterik gabe, egunero gertatzen den egoera ikuskatzen du. Kritika gogorrena drogaren aferarekin egiten du. Asko hitz egin da (eta asko hitz egingo da) horren aurka aurrera eraman beharreko kanpainen inguruan. Eztabaida luzaroan egon da mahai gainean, baina Silveirak droga kontsumitzaile moduan aurkezten ditu protagonista gehienak. Borroka eta droga elkarbizitzara kondenatuta daudenaren mezua helarazten du eta honek disputa dakar. Inkongruentzia berri bat sortzen da kontsumo honekin protagonistek, kokaina dutelako gustuko. Ez ziren ba anfetaminak? Irudi partziala, berriz. Kokainazaleak, beraz, polizia eta trapitxeroen aurkako afixak jartzen? Besteek militante mota gehiago daudela aldarrikatuko dute. Eztabaida irekia uzten du baina ez zaigu hain arrotza egin. Bitxia da droga kontsumoa erakusteko kokaina hautatu izana, iturri “ofizialek” beti anfetaminez hitz egin baitute. Tendentzia berriak diren edo Silveiraren karikaturizazioa den irakurleak baloratu beharko du. <?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Sexu arloan ika-mika sortu du zenbait pasartetan hiperboleetarako joera duelako. Ezin esan daiteke emakumea objektu moduan aurkezten duenik. Hala ere, erlazio pertsonalak ugariak dira eta protagonistak (gizona) hainbat emakumeekin ditu harreman sexualak. XXI. mendeko Don Juan Tenorio? Emakumeak jostailuak balira erabiltzen ditu aldi berean baitago batekin eta bestearekin. Horretaz gain, emakume horiek guztiek egiten dioten lehen gauza, gehienetan, zakila xurgatzea da. Zer nolako baloreak sustatzen diren liburuan zehar, hauen balorazioa, irakurleak pentsatu behar du, baina horrek ahoberokeriaren antza du.

Liburua gaztelaniaz idatzi izana da gehien leporatu zaiona. Dakizuenez, Silveirak nobela errealitatera are gehiago hurbiltzeko gaztelaniaz idatzi behar zuela esan zuen. Iritzi honekin bat ez natorrela esan behar dut, baina nire aburuz, fikziozko errealitate erreal bat da eta honen egunerokotasuna islatzeko beharrezkoa izan zitekeen. Istorioa Donostian, Gipuzkoako bi herritan eta Bizkaiko beste herri batean kokatzen da. Borroka gogor eta fikziozko bizitza baten narrazioa da. Horregatik ulertzen dut pertsonaien artean gaztelaniaz hitz egitea. Ritxi Aizpuruk idatzi zuen Iruñean “No hay tregua”, Gasteizen “Son las 8 y qué follón”, Irunen “En la línea del frente” eta Bilbon “A la mierda el País Vasco” abesten zirela. Lesakan “A las 8 en el bule”. Gure herriaren inkongruentziak direlako. Eta Azpeitian ulertu bada, ez zen hain erdara izango.

Aipatu behar da liburuak oso amaiera irekia uzten duela. Bigarren atal bat izango dugu laster salgai? Gazi-gozoa, etorkizuna borrokan igartzen duena. Silveirari ez zaio txapela kabitzen kresta erraldoia duelako.

Silveira Etxeberria, Xabier<o:p></o:p>

A las 8 en el Bule <o:p></o:p>

139 orrialde <o:p></o:p>

Txalaparta argitaletxea - Tafalla 2007<o:p></o:p>

Udako menua...zabalik!
Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi  ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da Zubiaga makroprozesu honetan epaitua izan dela beraz, are interesgarriagoa izan daiteke. Guztiok dakigu zirko bat izan zela baina zirko horrek laga dizkigun ondorioak larriegiak dira. Bigarren ikastaroa Iruñean izango da. Gotzon Carcar irakaslearen eskutik: komunikazio trebetasunak lantzeko. Aurreko urtean ikastaro horretan izena eman nuen eta ordutik, Gotzonadikto batean bihurtu naiz. Oso irakasle ona da eta dudarik gabe, ikaragarrizko aurrerapenak nabarituko dituzue.

On egin!<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Txorionak!
Hainbat egun pasa ditut blogean idatzi gabe. Lanez gainezka nabil eta ez dut denborarik ezertarako izan. Hala ere, aurreratuko dizuet Hala Bedi irratia eta Gasteizko Gaztetxearen gainean erreportaje luzea egiten ibili naizela. Aste honetan eskegiko dut. Luzeegia da blog baterako, maybe, baina nahi duenak inprimatu dezake hobeto irakurtzeko. <?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

25 urte bete ditu Hala Bedi irratiak eta 20 Gaztetxeak. 25 urte komunikatzen, 20 okupatzen. Txorionak! Asteburu honetan bazkari herrikoia egin zuten baina ezin izan nintzen egon. Pena bat. Azken urteetako media apurtu dut lanean egoteagatik! Horixe, pena merezi izan duen, zuek esango didazue.

Flandeseko independentzia faltsua
“Ikusi ezean sinistu ez”. Gure gizartean oso hedatua dagoen pentsaera da. Guk ikusten duguna ordea, errealitatea da, guk ikusita nola izango da ba gezurra! Fikzioa? Nire begiekin ikusi dut!

<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Hedabideek gizartea mugiarazten dute, filtro papera egiten dute; berriak aukeratzen dituzte, bogan jartzen dituzte eta abar.  Begira Harluxeten aurkitu ditudan definizioak:

Hedabide: iz. Berriak eta argibideak hedatzeko bidea; komunikabidea.

Komunikabide: iz. 1. Munduan gertatutakoaren berri emateko erabiltzen den zernahi bide; hedabidea. Aldizkariak, irratia, telebista eta gainerako gizarte-komunikabideak. 2. Garraiabidea.

<o:p></o:p>

Zergatik ari naizen honetaz hitz egiten? Ba beste gauza batzuetarako ere balio dutelako adibidez, etorkizunean eman daitezkeen egoerak irudikatzeko edo gure buru nagiak martxan jartzeko, pizteko.

<o:p></o:p>

Horregatik gaur bideo hau berreskuratzea erabaki dut. Ziur naizelako jende askok ez duela oraindik ikusi, ea gustukoa duzuen!

<EMBED src=http://www.youtube.com/v/U74W6knNi0k&hl=en width=425 height=355 type=application/x-shockwave-flash wmode="transparent"></EMBED>