Rapelekin lotzen ninduen gauza bakarra alopezia zela uste nuen baina, gaur gaueko gertakarien ostean zerbait gehiago lotzen nauela uste dut. D3M – Kondenatu egin dituzte post-ean esan nuen plataforma aurkeztu zutenetik, kondenatuak zeudela. Horrela izan da. Hala ere, zin degizuet ez nuela halako kondena azkarrik espero. AHT-a baino azkarragoa izan da eta!
Gaur gauean polizia nazionalak Garzon super-hiper-mega epailearen esanetara hainbat herritarren etxean sartu da. Zortzi atxilo eraman ditu eta beste zenbaiten etxeetan miatu. Dirudienez, Baltasarrek, berriz ere, komunikabideen arreta lortu nahian dabil. Ez dakigu Nobel sarira hautagaitza prestatzen ibiliko den (2002 saiatu zen moduan) edo Pilar Urbanoren liburuaren bigarren zatia laster argitaratuko den.
Bitartean, judizializazio bipolarra garatzen ari dira eta Vocento taldearen datuen arabera, 50 politikari, 50 hautagai, bahitu dituzte azken bi urteetan. 50, bai. Bake zantzuak ez ditut tamalez ikusten bai ordea sufrimendua eta sasi operazio polizialak; dena nahastu eta kakazten dutenak.
Elgoibarreko baserri batean piztu zuten su zentsudunak txinpartak mantenduko ditu? Espero hala izatea.
Idatzi artikulu bat