Bi egun eta bi post, ikaragarria! Dakizuenez, denbora gehiago kostatu ohi zait zerbait idaztea. Hala ere, gaur idazteko beharra sentitu dut.
Goizean nahiko haserre jaiki naiz baina irratia piztean, berri batek poztu egin nau. Hizzbulak Israelen sarraskiaren aurrean zerbait egin du, Hamasekoekin dituen ika-mika erlijiotsuak alde batera utzita. Ez dakit luzerako estrategia izango den, erantzun puntuala edo sionisten indarrak banantzeko modua. Baina ekintzak sionista boteretsuak zur eta lur utzi ditu; espero ez zutela dirudi.
Bitartean, herrialde "demokratikoek" ez dute ezer esan, eta herrialderen batek zerbait esan badu, ez dute ezer ez egin. Venezuela izan da ildo horretan aurrerapauso bakarra eman duena. Zoriontzekoa da. Enbaxadoreak bere lurretatik at bidali ditu, eta egia esanda... bazen garaia.
AEBtan inork ez du ezer esan. New Yorken manifestaldiak antolatu dituzte, Chicagon... baina Obama, the change man, “isil-isilik dago, Washington barrenian”. Zergatik isilik? Zergatik ilargira begira? Ondoko artikulu hauetan, zergatien azalpen batzuk ditugu. Irakurri itzazue, bikainak dira eta. Aldaketa ikusten zenutenek, non ikusten dituzue lehen zantzuak?
Comments
Posted by: Jokin.2009/01/08 14:01:26.624 GMT+1
jokinisnotdead.wordpress.com
Posted by: Jokin.2009/01/08 14:03:14.344 GMT+1
http://jokinisnotdead.wordpress.com
Kaixo! Lehenik eta behin, eskerrik asko nire blogean idaztagatik. Zurea begiratzen egon naiz eta interesgarria iruditu zait, izan ere, hemendik aurrera jarraitasunez irakurtzen saiatuko naiz .
Isunarena...nire ustez isuna ipintzea ongi dago. Kamiseta kentzen duten jokalari guztiei ipintzn diete isuna, kontua da ez dutela honek bezain besteko oihartzunik. Eta berdin du azpian Hernani edo Zorionak Ama duten.
Eta politika eta futbola nahastearena...ez nuen ongi adierazi. Esan nahi nuena honako hau da: ez direla nahastu behar horrelako egoera batetan. Niri ondo iruditzen zait kirolariek euren kezka politikoak adieraztea, baina ez dut uste momentu egokia gola ospatzerakoan denik. Adibidez, Errealeko jokalari batek gola sartu eta alderdi politiko baten kamiseta erakusten badu, hori ez da politika, publizitate politikoa baizik, manipulatzeko beste modu bat. Dena den, aipatu nuen bezala, Palestina eta Israelen artekoak aspaldi galdu zuen kutsu politikoa. Oraintxe aldatuko dut testua.
Besterk gabe, eskerrik asko berriz ere!
Posted by: Imanol.2009/01/10 11:32:10.695 GMT+1
www.blogak.com/nirebazterra
Besterik gabe, agur bero bat!
Posted by: Imanol.2009/01/10 11:41:14.360 GMT+1
www.blogak.com/nirebazterra