Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/19 12:41:03.611 GMT+2

Orain bai

Bazen garaia! Ekainean idatzi nuen blog honetako azken posta. Azterketak amaitzear nengoela proiektu honi heltzeko beharrezko indarrak nituela pentsatu nuen baina azterketekin bukatzean gauza aldatu zen. Etxe aldaketa, bidaiak, jaiak eta Gasteizko errutina maite horretara bueltatzean gauzak ikuspegia aldatu nuen.

 

Uda, kaleak berreskuratzeko une aproposena; neguan kalea maite arren. Eta eguzki izpiekin beste proiektu batzuei heldu nien. Iritsi da ordea, Hijosdelangelgorriari ekiteko unea beraz, orain bai, banator bueltan. Atzerrian gertatuko bizipenei zenbait post ematea pentsatu dut. Bidaiek haien txokoa izatea nahi dut.

 

Blog hau hausnartzeko sortu nuen, laguntzeko, ideiak emateko eta abar. Hori dela eta, hurrengo hilabeteetarako hainbat kolaborazio izatea espero dut. Honekin, gunea koloreztatu nahi dut, zapore berriak dastarazi nahi dizkizuet; frogatu nahi? Uda igarota berriz, lanean. Hausnartzeko, hitz egiteko, kritikatzeko eta barre egiteko prest.

 

Nork: Iñaki.2008/09/19 12:41:03.611 GMT+2
Etiketak: kolaborazioak ideiak buelta hijosdelangelgorria hausnartu hitz_egin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru