Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Hauteskundeak gero eta hurbilago daude. Hasi gara, komunikabideen urduritasuna nabaritzen. “Inkisidore modernoan atzaparrei” poltrona amaituko zaiela dirudi, baina batzuk Todo por la patria egiten duten moduan, besteek Todo por la poltrona egingo dute. Horregatik, mugimendu gehienak ikusteko gaude. Gogoan dut, Arzallusek hauteskunde eta hauteskunde osteko momentu hauek “ritos de apareamiento” moduan nola definitu zituen. Basagoiti atzo bertan hasi zen. Lopezi hiru kontseilaritza eskatu zizkion: Herrizaingo saila, Kultura eta Hezkuntza. Zertarako gehiago, ezta?
Hala ere, Lehendakari izan nahi dutenen ikasketak ikertzen ibili naiz. Kuriosoa: Ibarretxerena aurkitu dut (lehenengoan), Basagoitirena aurkitu dut, Ziarretarena aurkitu dut, Ezenarrorena, Madrazorena baita ere, baina, hara non! Lopezena ez da inon ageri!! Zer ari ote da ezkutatzen?
Izaronews-en horri buruzko artikulu bat topatu dut eta dirudienez, Patxik ikasketa industrialak egin zituela esaten du. Ez zituen amaitu baina ze kurtsoan utzi ote zituen?
Bere blogean bere bizitzari errepaso sakon bat egiten dio. Harritzekoa, enpresa pribatuetan ez delako egon. PSOE-n bakarrik egin du “lan”. Politiko-Politikoa, beraz.
Krisi ekonomikotik at aterako gaituen mesiasaren aukeraketa hasi da. Momentu latza da ekonomian, gero eta jende gehiago kale gorrian, depresioa... Basagoiti ekonomilaria da, Ibarretxe ekonomilaria, ezker abertzaleak norbait aurkeztea lortzen badu, ziur lizentziatua izango dela (espetxea dela eta lizentziatu kopuru altuena izango duelakoan nago) eta GALosoek... Patxi batxiller! Eta bestela atera dezala CV-a!!
Comments
Zabaldutik sartu naiz hona, pixkat "mosketatua" (zentzu onean) bertan ezker abertzalea ez zenuelako aipatzen, :-)
Hemen ikusi dut aipatzen duzula, eta zurekin ados nago! Espetxean asko ikasten da!
Beste datu bat: Arnaldo Otegi filosofian lizentziatua da.
Posted by: iker.2009/01/13 12:23:17.721 GMT+1
Posted by: Iñaki.2009/01/13 12:30:34.930 GMT+1
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria
Are gutxiago PSEk irabaziko duela uste badu, ezker abertzalea egoteak parlamentariak kenduko bailizkioke.
Eta ezker abertzalea kanpoan, gainerako abertzalean batera ez doazela ikusita, boto hondar asko geratuko da zakarrontzian.
Aukerarik euskaldun, abertzale, errealista eta krisiari aurre egiteko zentzudunena, EAJ da.
Posted by: Kakis.2009/01/14 09:18:16.789 GMT+1
Ez dut uste titulu kontua denik. Horrekin ez dut esan nahi ikasketak sobera daudenik edo antzekorik baina ezagutzen ditut goi mailako ikasketak, masterrak, hizkuntzak eta orri anitzeko Cv dituztenak guztiz inkonpetenteak direnak eta zoritxarrez halako asko aurki ditzakegu. Hala ere, kezkatzekoa da bai PSOE izatea bere "lantoki" bakarra.
Posted by: abildua.2009/01/14 09:45:27.401 GMT+1
Posted by: eñaut.2009/01/14 10:31:26.818 GMT+1
Posted by: Iñaki.2009/01/14 10:34:34.725 GMT+1
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria
Posted by: iker.2009/01/14 10:53:21.878 GMT+1
Ez dizut ukatzen Aralar EAJ-ren apendizea denik, azken aldiko jarrera batzuk kontuan izanda, baina memoria zeinen motza den zenbaitetan!
Gogora dezagun Ibarretxe lehendakaria dela EHAK-ren bozkei esker.
Posted by: Polpol.2009/01/14 12:56:30.205 GMT+1
Posted by: Iñaki.2009/01/14 15:40:25.093 GMT+1
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria
Posted by: itsaso.2009/01/14 16:28:36.649 GMT+1
Posted by: Gorbeialdean.2009/01/14 17:23:38.588 GMT+1
Posted by: Ugaitz.2009/01/14 17:43:47.513 GMT+1
Aupi Ugaitz: Uste dut erratu egin zarela eta, Iñaki jarri duzula "Kakis" jarri behar zenuen tokian. Bat nator zure iritziekin. Euskararena oso larria da. Hala ere, post honetan ikasketei men egin nahi nion.
Itsaso: Aralarri buruz zerbait jartzea ahaztu zitzaidan. Lasai, gaur gauean post-ean beharrezko aldakta egingo dut.
Eta zerrendak galarazten badituzte: abstentzioa berriz? Ez litzake hobeago boikota eskatzea? Eta lehen aipatutako "errespontsabilitatea" kontuan harturik, zer litzake onena?
Posted by: Iñaki.2009/01/14 18:57:20.470 GMT+1
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria
Boikota. EAJk galdu behar du. EAkoekin ez goaz inora.
Posted by: arraun.2009/01/14 23:00:20.877 GMT+1