Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/11/01 01:09:14.186 GMT+1

Patxi Lopezen hitzaldia Deustun (galdera asko... erantzun gutxi)

Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan.

 

Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu?

 

Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zein da bide eraginkorrena? Hauteskundeei boikota egitea? Ez al diegu orduan, galosoei Ajuria-Eneko alfonbra jarriko? Zer egin dezakegu?

 

Bere proiektua asimilizazioaren bidetik doa, ezer ezkutatu gabe. Kaleko gizona dirudi, Euskadi “errealaren” arazoekin “kezkatuta” dabil, ez du apurketarik nahi. Hitz jario nazkagarria, prefabrikatua, hitz asko egi gutxi. Zer esan nahi du bakea bere hiztegian? Herria? Identitatea? Euskadi erreala? País?

 

Dena dela, hitzaldia aberasgarria izan zela deritzot. Deustuko Giza Zientzien fakultatetik antolatzen da Gipuzkoa XXI  Foroa eta, Zer galdetuko zenioke Patxi Lopezi? postean esan nuen moduan, lehen mailako politikariak ekartzen ditu. Hauekin, “Brunete mediko”-ko kazetariak datoz horregatik, osteguneko egunkarietan zenbait perla argitaratu zituzten.   

 

Bertsolariak zioen moduan, txorizoak astoekin egiten dira txerriak agintean daudelako. Bertako txerriak eta kanpoko txakurrak.

 

Asteazkenean Antonio Basagoiti. Kontatuko dizuet...

 

P.D: Hitzaldiaren kortea deskargatzeko sakatu hemen. Lopezen hitzak amaitzean dator interesgarriena.

Posted by: Iñaki.2008/11/01 01:09:14.186 GMT+1
Tags: psoe giza_zientzien_fakultatea antonio_basagoiti_deusto komunikazioa hitzaldia_deskargatu patxi_lopez marketing gipuzkoa_xxi_foroa pse prefabrikatuta asimilazioa galosoak identitatea brunete_mediatikoa txorizoak_agintean deustuko_unibertsitatea hitzaldia | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco