Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/28 00:56:00.780 GMT+1

Porra (denontzat)

 

Egun bakar bat, ordu gutxi batzuk hauteskundeak izateko. Demokraziaren jaia (kar-kar).  Gehienok urduri egongo gara emaitzei so; zerbait aldatuko balu bezala. Eta ez da ezer aldatuko. Hobe esanda, herri honek pairatzen duen egoera antidemokratikoa Vascongadetako Parlamentilloan islatuko da.

EAJkoei berdin zaie, are gehiago poz-pozik daude ezkerti eta abertzale askoren bozka jasoko dutelako. Boto inutila guztiz; ezertarako balio ez duelako. Erregionalismoa, txistua eta tanborila. Orain arte, Azkarragak txistua eraman du; Madrazok tanborila eta Ibarretxek erregionalismo kutsua jarri du, Urkullu eta Imaz dantzan ari ziren bitartean. Bikote aldaketa dator; Zenarruzabeitiak ez omen du ondo dantzatzen. 

 

Ibarretxe urrutiegi joan da Azkuna, Imaz, Urkullu, Bilbao eta enparauentzat. Orain arte eskutik joan dira baina bikote aldaketarako plazan nor dagoen jakin behar!  Fatxi Lopez, dago bertan. Coscojones kaleko bera. Gezurtia. Ikastea gustuko ez duena. Hala ere, ezkongai ugari ditu. Basagoiti jauntxo bilbotarra; denek dakite izugarrizko bullynga pairatzen zuela eskolan; zenbat “petaka” jaso ote ditu? Mañeirok dantza bat eskatu zion baina oraindik ez daki Madriletik datorren trena plazara garaiz helduko den.

Fatxi...Fatxi...- deitzen dio Urkulluk

Baino Fatxik Ibarretxe begitan hartu du eta ez du Urkullurekin dantzatuko honek bestea bidali arte.

Ziarreta, Madrazo eta Ezenarro: megafono, bandera eta poxpolina. Txistularia dute faltan sumatzen. 

Zorionezko plaza hau euskotar zaindari txapelgorriek (txapelokerren laguntza estimatuarekin) begiztatzen dute; no vaya a entrar alguna alimaña de esas que tan poco gustan en Sabinetxea.

 

Euskal Edena, zuhaitz debekatua duen Edena.

 

Gertatzen dena gertatzen dela nire porra egiteko ordua heldu da:

 

1- Ibarretxek hauteskundeak  irabaziko ditu

2- Lopez, Basagoiti eta UPyDk gehiengoa izango dute azken hauek UAren (Unidad Alavesa) leku naturala berreskuratuko dutelako. PSEk ezker abertzalearen 5 bat eserleku harrapatuko ditu banaketa berri honekin baino azken urteetako dinamika ikusita, ez da inongo “iraultzarik” egongo.

3- Lehendakaritza EAJren esku geratuko da; Ibarretxek gobernua gidatuko duen ala ez ikusiko da; ez nago hain ziur. Urkullu, Josuyon eta  azken batez, erregionalista sutsuen esku dago. Hauteskundeak irabazi ostean joatea abagune polita izan daiteke politikari batentzat. Ordezkoa? Izaskun Bilbao. Emakume eta erregionalista. Lopez gobernuan ziztu bizian sartuko litzake. Atxutxismoa bueltan da!

4- Aralarrekoek ezker abertzaleko bozka asko jango dituzte. Españolismoaren beldurra zainetan sartzen denean horrelako gauzak gerta daitezke.

5- EAkoak... 4 – 5. Punto.

 

Eta nire mandamenduak azaldu ostean Atutxismoa bueltan datorrela azpimarratu nahi dizuet. Porra (beltz bezain gogorra) denontzat izango dela.

 

Kolpeak jasateko jaioak?

Zein da zuen porra?

Nork: Iñaki.2009/02/28 00:56:00.780 GMT+1
Etiketak: azkarraga txapelokerrek hauteskundeak eza basagoiti abertzalea txapelgorriek lopez porra mañeiro ezker eaj ezenarro alimañas pse madrazo erregionalismoa imaz demokrazia ibarretxe demokraziooa atutxismoa aralar parlamentilloa josuyon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.