Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/12/04 12:16:51.581 GMT+1

Saminduta, atsekabetuta, nazkatuta

Mikel Laboari buruz idatzi nuen azken post-a. Asko gara Mikelekin hazi garenak eta horregatik, Mikelekiko lotura berezi bat genuen. Hazi egiten gara eta hazten garen heinean gauzak berriak deskubritzen ditugu. Laboa euskal musikaren baitan handienetarikoa zen. Txikia nintzenean musika asko entzuten nuen, baina nerabetasunean, irakurtzen hasi nintzen.

 

Denborarekin idazle berriak ezagutu nituen: Juan Luis Zabala, Mariasun Landa, Pako Aristi, Karmele Jaio... Ez dut gogoan nola heldu nintzen baina horrelako batean, Alfonso Sastreren liburu bat heldu zitzaidan. Gazteleraz idatzia bai, baina euskalduna.  ¡Han matado a Prokopius! izan zen liburua. Antzerki bat da, poliziakoa baina osagai politikoarekin (H.Bko diputatu baten hilketa tratatzen duelako).    

 

Ordutik, gertutik jarraitu dut Alfonsoren ibilbidea (Prokopiusen antzerkiaren estreinaldi bikainera joan nintzen), ASKEk antolatutako gogoeta eta eztabaidetan parte hartu dut, Eva Foresten izpiritua zein zen ezagutu ahal izan dut... Azken batez, Alfonsoren hitz eta ekintzetara hurbiltzen saiatu naiz. 

 

Alfonso euskal literaturaren handi bat da eta Durangotik at utzi dituzte bere liburuak. Azokan stand-a jartzeko betebeharreko ezaugarria: Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan jorratzea da. Ez ditu ba Hiru Argitaletxeak euskal gaiak jorratzen? Begiratu bere katalogoa!!

 

Pello Salaburuk Euskararen etxea liburuan Durangoko Azoka, ikastolen egunak eta horrelako jaiek hartu duten bideari buruz kezka adierazten du. Sinbologian bihurtu ditugu, bere zentzua galtzen ari dira eta mota honetako erabakiekin haustura handitu egiten da.

 

Hiru ez badoa, ni ez naiz Durangoko zirkora joango.

 

Castillo Suarezek idatzitako Ahotesenea artikuluari gauza bat gehituko nioke: Badira Durangoko azokara joan ezingo direnak. Tristea, oso tristea.

Espero dut futbol jokalariekin gertatu den moduan edo Junkerari emandako laguntzen harira egin duten moduan idazleek, Hiru-rekin bat egitea. Antolatzaileek erabakia berriz aztertu behar dute.

Zer nolako interesak daude erabaki honen atzean? Nora goaz horrela?

 

Posted by: Iñaki Landa.2008/12/04 12:16:51.581 GMT+1
Tags: euskal_liburuak sinblogia euskal_literatura mikel_laboa idazleak durangoko_azoka alfonso_sastre | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco