Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/29 10:25:02.136 GMT+2

Udazkenaren ondorioak

Iker, Iñaki, Ixone eta Maite auziperatuentzat, maite zaituztegu! 

 

Zazpi urte igaro dira 2001 urteko urriaren 31tik. Gau hartan 200 poliziak baino gehiagok 13 lagun atxilotu zituzten Euskal Herriko hegoaldean, Garzon epailearen aginduetan. Udazkena operazioa izan zen. 27 dira Auzitegi Nazionalak epaitzen hasi dituenak eta ehundaka Garzonen teoriaren kaltetuak. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kideak ETArekin zerikusia dutelako epaitzen dituzte. Epailearen teoria gogorra bezain larria da: ETA ez dute bakarrik borroka armatuan diharduten emakume eta gizonek osatzen. Bere helburuak lortzeko legalitatea eta borroka armatua bat egiten ditu beraz, erakundearekin amaitzeko legalitatetik borrokatzen duten pertsonen aurka joan behar da baita ere.

 

Pentsamenduek hausten dute legea, edo ekintzak dira legea hausten dutenak? Horra hor disidentziak betidanik buru gainean izan duen Damoklesen espata. Herri honetan, ordea, disidentziak espata hori buru gainean dauka aspaldi, 18/98 prozesuarekin, besteak beste.

 

Mugimendu independentista da epaitu nahi dutena. 30 urtetan jarraitutako estrategiak marko politiko honen balio eza erakutsi du eta gaur egun, indar politiko guztiek onartzen dute marko berri bat beharrezkoa dela. Estatuaren erantzuna Jose Maria Aznarrek Turkian plazaratutako galdera batek islatzen du: ¿Creían que no nos íbamos a atrever? Ausartu egin ziren. Arazoarekin amaitzea ez dute lortu baina konfliktoaren izaera politikoa erakusten ari dira epaiketa politikoak aurrera eramaten dituztenean. Audientzia nazionalean esertzen hasi direnak herri honen borondatearen prezioa ordaintzen ari dira. Jarrai/Haika/Segitik abiatuta Egunkaria barne.

 

Madrileko Casa de Campon eginiko lehen bistan prozesatuek argi utzi zuten berme judizialik gabeko epaiketa politiko bat dela eta azpimarratu nahi izan zuten EKIN, XAKI eta Joxemi Zumalabe fundazioko epaiketatik lekzioa ikasi dutela. Sententzia aurrez idatzita dago beraz, zertarako defentsa? 200 testigu baina gehiago zeuzkaten deklaratzeko prest baina ez dira Madrilera gerturatuko. Erreinuko metropolian periferietako independentistak kondenatu bai, baina ezin izango dituzte epaitu. Bere herriak epaitu eta aske utzi dituelako.

 

(Editoriala: Harri Fernandez, Iñaki Landa eta Aintzane Sagadiak egina)

Nork: Iñaki.2008/04/29 10:25:02.136 GMT+2
Etiketak: 01 33 udazkena casa_del_campo amnistiaren_aldeko_batzordeak disidentzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...GMT+2 Itzulera tristea Banator bueltan. Oraingoan bai. Egun alaia izan beharko litzake baina 21 lagun bahitu ditu Auzitegi Nazionalak. Udazkenaren ondorioak editorialean esan nuen esan beharrekoa horregatik, haien hi...

Erreferentzia: Itzulera tristea - hijosdelangelgorria 2010/02/04 16:21:30.272 GMT+1

...ra garrantzitsu bat baino lehen eman da. Ez da kasualitatea Ino Galparsoren atxiloketa kasualitatea izan ez zen bezala. Xake partida honetan ez dago kasualitaterik. Makiabelo berak eginiko kalkuluak dirudite gure eguneroko...

Erreferentzia: Eguneroko ogia - hijosdelangelgorria 2010/02/04 16:23:20.480 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru