Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/24 14:23:52.048 GMT+2

Zer galdetuko zenioke Patxi Lopezi?? Parte hartu!!

Dakizuenez Deustuko Unibertsitatean nabil ikasten. Urtero, unibertsitateak foro bat antolatzen du; Giza Zientzien Gipuzkoa XXI foroa. Politika eta gizartea dira hizpide. Hizlariak: J. Azkarraga (besteak beste, Justizia sailburua), J. Egibar (GBBko presidentea), Patxi Lopez (PSE-ko idazkari nagusia) eta A. Basagoiti (PP-ko presidentea).

 

Duela bi aste J.Azkarraga etorri zen. Bere hitzak mitin moduan definituko nituzke. Zein ondo egiten dituzten gauzak azaldu eta agenda arazoak zirela lehenbailehen alde egin zuen.

 

Egibar  izan zen asteazkenean hizlari. Denok dakigu zer nolako hitz-jario ederra duen honek. Dotorezia eta urte asko politikan beharrezkoa den jakintza eman diote. Ikasleok egin genizkion galderak nahiko ondo toreatu zituen birritan hitzak ondo neurtu behar izan zituen arren.

 

Aste honetan Patxi Lopezen bisita izango dugu. Hori dela eta, zuen parte-hartzea eskatu nahi dut. Ez dut Lopezen inolako konfiantzarik PSE-ko buruzagietan inolako konfiantzarik ez dudan bezala. Bake-prozesuan erakutsi zuten seriotasun eza, haien hitz jario gezuri bezain mingarria, Euskadi errealaren arazoen ziriak. Ez dugu ba konfliktoa pairatzen eta ez ditugu ba konflikto politikoaren eragin latzak sentitzen?

 

Patxi eta Patxitarren gezurrak gorroto ditut.

 

Ikasleok, hitzaldiaren bukaeran galderak egiteko eskubideak daukagu. Horregatik, galdera batzuk pentsatzea eta galderak blogean idaztea nahi nuke, gero aukeraketa egiteko eta berari galdetzeko. Merezi duen lekuan jartzeko.

 

Beraz, zer galdetuko zenioke Lopezi??

 


Nork: Iñaki Landa.2008/10/24 14:23:52.048 GMT+2
Etiketak: konfiantza_eza giza_zientziak gezurrak patxi_lopez falaziak seriotasun_eza konflikto_politikoa deustuko_unibertsitatea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aupa Iñaki, hona nik egingo niokeen galdera bat:

Nola eusten da duela 29 urte onartutako Gernikako Estatutuaren alde egotea, eta berau bete barik egotea ez zalatzea?

Eta beste bat:
Zertarako sinatzen duzu Politikari Blogarien Manifestua, gero ez baldin baduzu betetzen? (Iraingarriak diren mezuak baino ez ditu erantzuten...).

Eskerrik asko eta zorte on, eman kaña apur bat gizon honi, azken aldian Lehendakari dela sinistuta dabil-eta.

Nork: Josu.2008/10/24 23:00:15.703 GMT+2
http://eibar.org/blogak/josu

Aupi Josu, Galdetzen saiatuko naiz, ea ondo ateratzen den. Hala ere, galderen audioa hemen jartzen saiatuko naiz. Mila esker parte hartzeagatik!

Nork: Iñaki.2008/10/29 12:15:43.402 GMT+1

Errenferentziak:

...134737030767/_cast/%231120033452498%231134737030767/c0/UniversidadDeusto/Page/PaginaCollTemplate">Gipuzkoa XXI  Foroa eta, Zer galdetuko zenioke Patxi Lopezi? postean esa...

Erreferentzia: Patxi Lopezen hitzaldia Deustun (galdera asko... erantzun gutxi) - hijosdelangelgorria 2008/11/01 01:22:12.896 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru