Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/29 10:03:19.013 GMT+1

Otsailaren 26an Batzar Nagusia egingo du Hitzarok

BATZARRREN ONDOREN SAGARDOTEGIA EGINGO DA ATAUNEN
Hitzarok urtero egin ohi duen Batzar Nagusia otsailaren 26an egingo da, arratsaldeko 18:30ean, Barrena Kultur Etxean. Elkarteak deia luzatu nahi die bazkide guztiei batzarrak duen garrantziagatik. Bilera honetan erabakiko dira urte osorako egitasmoen zerrenda eta Zuzendaritza berriaren osaketa.


Batzarraren ostean, eta urtero egiten den legez, bazkideak eta mintzalagunak Ataungo Urbitarte sagardotegira joango dira afaltzera.

SAGARDOTEGIRA JOATEKO IZEN EMATE-EPEA OTSAILAREN 19AN ITXIKO DA.

Nork: hitzaro.2010/01/29 10:03:19.013 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/29 09:45:27.215 GMT+1

Gurasoekin hasiko da mintzalaguna otsailean


Hitzarok, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k elkarlanean egiten duten mintzalagun programa irailean izena eman zuten gurasoekin indartuko da otsailetik aurrera. Ikasturte hasieran izena eman zuten gurasoek orain helduko diote mintzalagunen dinamikari.

Mintzalagun programaren barruan aurkeztu zen Gurasolagun irailean baina dataren egokiera aztertuta urte berriarekin batera hastea erabaki zen, gurasoek ikasturte hasieran ezin zutelako.

Nork: hitzaro.2010/01/29 09:45:27.215 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/29 09:41:44.866 GMT+1

ZuTaGu sare sozial berria sortu du Elurnetek

           
                 

Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da eta Elurnet enpresak sortu du. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/01/29 09:41:44.866 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/29 09:21:17.248 GMT+1

100 lagunek hartu zuten parte Euskara Elkarteen izaeraz solasteko Durangon


100 lagun baino gehiago elkartu ziren urtarrilaren 23an Durangon XXI. mendeko Euskara Elkarteen izaeraz solasteko. Ekarpen kopurua eta parte hartze maila oso handia izan zen lan-talde guztietan, eta oraindik egun batzuk beharko ditugu bertan esandako guztiakn ondo sintetizatu ahal izateko. Behin hori eginda, eztabaidatzen jarraitzea da asmoa, horretarako sortu berri den zutagu interneteko plataforma erabiliz.

Dena prest uzten dugun bitartean, eguneko argazki batzuk jarri dizkizuegu hemen. Mila esker guzti-guztioi zuen ekarpenengatik!

Nork: hitzaro.2010/01/29 09:21:17.248 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/29 09:17:43.463 GMT+1

Mintzapraktika egitasmoa neurtzeko ikerketaren zozketan Oion irabazle


Azaroan eta abenduan mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenei inkesta egin genien Topaguneak. 1.800 lagunek erantzun zioten galdeketari eta, ondorioz, kalitatezko informazioa lortu ahal izan da.

Inkesta bete zuten guztiek zozketa batean parte hartu zuten. Joan den urtarrilaren 13an, asteartearekin, eguerdiko 12:00etan bildu ziren Eusko Jaurlaritzan, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako teknikariak, AEK-ko ordezkariak, Topaguneko ordezkariak, eta Aztikerreko ikertzaileak. Saria Oioneko inkesta bati, eta ondorioz, bere taldeari egokitu zitzaion. Zorionak hortaz Oionen, ostegunetan, 20:30ean biltzen den taldeari eta bertako dinamizatzaileari.

Nork: hitzaro.2010/01/29 09:17:43.463 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/29 09:08:32.565 GMT+1

Hotmail eta Gmail euskaraz dira!


Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da), oso garrantzitsua da ahalik eta bezero gehien egotea euskarazko erabilera egiten duena. Hotmail eta Gmail zerbitzariak euskaraz dira baina euskaldunon artean ez dago hedatuta. (Irakurri osorik)

Nork: hitzaro.2010/01/29 09:08:32.565 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/27 11:06:44.504 GMT+1

Eusko Ikaskuntzaren "Gure ondarearekin nortasunerantz. Nor zara zu?" kanpainan izena emateko epea zabalik dago


Globalizazioa, nazioartekotasuna, herri kultura, identitatea…. Interesatzen bazaizkizu eta 18 eta 30 urte bitarte badituzu, anima zaitez eta parte hartu gure proiektuan.

Izen ematea: 2010-01-30

Informazio gehiago:
gazteria@esuko-ikaskuntza.org
www.eigazte.com
Tel. 943 31 08 55

Proiektu honek aukera askeko kredituen konbalidazioa izango du.

Nork: hitzaro.2010/01/27 11:06:44.504 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/18 22:27:38.166 GMT+1

Liburu Azokak harrera bikaina izan du ordiziarren artean


                     
 
Gaur (igandea) irekiko ditu azken aldiz ateak Ordiziako I. Liburu Azokak. Ostiral iluntzean hasiera ekitaldia egin zenetik ehunka herritar pasa da bertatik bi egunotan. (irakurri gehiago)

Nork: hitzaro.2009/12/18 22:27:38.166 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/15 15:24:21.809 GMT+1

Hitzaro Elkarte Kulturala Egunkariaren alde!



                         

Hitzaro Elkarte Kulturalak dei egin nahi die bere bazkideei abenduaren 19an Egunkariaren Alde Bilbon egingo den manifestazioara joateko.

 

Euskararen eta euskalgintzaren kontrako eraso gisa ulertzen du Hitzarok Egunkariako bost langileen aurka gaur (abenduak 15) Madrilen hasiko duten epaiketa.

 

Hitzarok elkartasuna adierazi nahi die Egunkari auzian auzipetu diren guztiei.

 

Autobusa:

 

Beasainen:  

 

15:00etan abiatuko da autobusa Barrendain plazatik. Itzuli, 20:00etan Bilbotik.

Tiketak salgai: Jon Aranbururen kioskoan (geltoki parean), Basakana tabernan, HITZAren bulegoan, Goierri Bodegoian eta Antzizar tabernan.


Nork: hitzaro.2009/12/15 15:24:21.809 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/15 10:12:39.953 GMT+1

Ordiziako Liburu Azokak abenduaren 18an irekiko ditu ateak

Nork: hitzaro.2009/12/15 10:12:39.953 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)