AISIA

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2008-11-13 20:01

PLAN PLIN PLAN ekimenean izena emateko epea martxoaren 31n amaitzen da (informazio gehiago)

TXATXILI-TXATXIN izena emateko epea ireki da (informazio gehiago)

Hitzaro Euskara Elkarteak haurren aisialdiarekin zerikusi zuzena duten hainbat ekimen jartzen ditu martxan urtean zehar:

UDALEKU IREKIAK

o       Txirristi Mirristi

    Txirristi Mirristi udaleku irekiak, dagoeneko 5 urte dira Hitzaro euskara elkarteak eta udaleko euskara zerbitzuak elkarlanean antolatzen ditugula, lehen hezkuntzako Ordiziako haurrentzat.

    Lau asteko iraupena duten udalekuak dira, goizez 10etatik 12:30etara egoten dira haurrak. Aurten 91 haur izan ditugu hiru talde ezberdinetan banatuak, 9 begirale eta koordinatzaile baten gidaripean.  

    Ekintzei dagokienez, astean behin igerilekura joaten gara, eguraldiak lagunduz gero eta bi ostiraletan egun guztiko irteerak antolatzen ditugu.  Ekintzak normalean, kalean burutzen ditugu, baina eguraldiak laguntzen ez duenean Milagrosako eskola zaharrean eta Barrenan egoten gara.


(Ikus argazkiak)

o       Plisti Plasta

    Plisti Plasta udaleku irekiak, dagoeneko 5 urte dira Ordiziako Urdaneta ikastetxeak eta Hitzaro euskara elkarteak elkarlanean antolatzen ditugula. Haur hezkuntzako haurrentzat zuzendutako udalekuak dira. Aurten 120 haur eta 14 begirale eta koordinatzaile bat ibili dira bertan. Lau asteko iraupena duten udaleku irekiak dira, goizeko 10etatik 12:30etara izaten da eta bi ostiraletan irteera burutzen dugu Amezketako San Juan auzoko parkera joaten gara egun batean eta bestean berriz Gabirira joaten gara. Egun horietan 13:00etan irteten dira.

   Honez gain, eguraldiak laguntzen badu igerilekura ere joaten  gara talde guztiekin astean behin.


(Ikus argazkiak)

HAUR PARKEA

    Udalak haurrentzat ezartzen dituen puzgarrietarako begiraleak ipintzen ditugu (Eguberrietan eta Euskal Jaietan).

PLAN-PLIN-PLAN (Aste Santua)

    Plan plin plan, egitasmoaren helburua, Aste Santuko opor garaian, haurrek euskaraz jolasteko aukera izatea da.

    Plan Plin Plan 2008 ekimenari martxoaren 17an eman genion hasiera eta martxoaren 28an amaiera. Hau da, 6 egunetan, aritu gara haurrekin jolas eta jolas, goizeko 10:30etatik 12:30era. Bertan parte hartu duten haurrak lehen hezkuntzako 1, 2, 3, 4 eta 5. mailakoak izan dira. Aurten 19 haurrek eman dute izena, baina hauetariko asko haur txokoan dabiltzan etorkinak dira, hau kontuan izanik 2 begirale izan ditugu bertako lanak gauzatzen, batek koordinatzaile lana ere burutu du.

    Esan behar da, bertan herriko bi ikastetxeetako haurrak egon direla. Hau da, azkenean elkar ezagutzea, integrazioa eta beste hainbat helburu ere bertan betetzen ditugu.


(Ikus argazkiak)

AISIAKO PRESTAKUNTZA SAIOAK

Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskararen sustapena udaleku irekietan antolatutako ikastaroan parte hartzeko aukera luzatu zaie Hitzaroko begiraleei, eta seik hartu zuten parte. Bestetik, Txirristi Mirristi eta Plisti Plasta udaleku irekietan aritu behar ziren begiraleei, aurretik formazio-saio bat eman zitzaien euskararen inguruan egiteko handia dutela jabetu zitezen.


IKUSI MAKUSI kultur eskaintza:

    Udaberriko egitasmoa da, EBPNren barrukoa. Astegun edo larunbat arratsaldeetan eskaintzen da. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei eta horien gurasoei zuzendutako kultur ikuskizunak edo emanaldiak izaten dira. Helburua 3-9 urte bitarteko haurrei euskarazko ikuskizunak eskaintzea da, eta kalitatezko eskaintza egitea. Emanaldiak Topagunearen Kultur Errotatik kontratatzen ditugu.

     Udaberriko egitasmo hau hamabi urtez beherako haurrei eta horien gurasoei zuzendutako kultur-emanaldietara mugatu dugu. Otsailetik maiatzera ondorengo saioak izan ditugu:

  • Apirilak 8, asteartea: Eriz magoa. 95 lagun inguru bildu ziren.
  • Apirilak 29, asteartea: Zirika Zirkus. 120 haur inguru elkartu ziren.
  • Maiatzak 10, larunbata: Euskal Karaokea. 50 lagun egon ziren.

BEGIRALEEN LAN POLTSA

Hitzaro Euskara Elkarteak, aisialdian ere lan egiten du eta horretarako begirale beharrean egoten da. Hau guztia kudeatzeko begiraleen lan poltsa bat daukagu. Beraz, interesa baduzu, idatzi hitzaro@gmail.com helbidera eta bete beharreko fitxa bidaliko dizugu.


Utzi iruzkina: