Hori Bai gaztetxea

Larrabetzutik

Maiatzak 25 · 20:00etan Hori baien BIDE ERTZEAN musika taldeko Imanol eta Joni Ubeda anaiekkontzertu akustikoa eskainiko deure gaztetxean. Arrekikili euskara taldeagaz batera antolatutako saioa da hau. Literaturaren goxotasuna, zuzeneko baten, probatzeko aukera ezin hobea, duda barik.


Ekainak 3 · 22:00etan Hori Baien Bidean da, dagoeneko AEK egune (Ekainak 10ean) eta bere inguruen Arrekikili Euskara Elkarteak, Larrabetzuarron laguntzaz, aste bete ekitaldi antolatu deuz. Hasiera potentea Ruper Ordorikaren eskutik dator: kontzertu akustikoa.Sarrera: 5 € / Langabetuek 3 €


 Maiatzak 7 · Atzo eta gaurko gudarien omenez 13:00etan hasite, txalapartariak, ekitaldi politikoa, preso ohiei omenaldie eta bertsolariek ibiliko dire bizkargiko punten atzo eta gaurko gudarien omenez, hurbiltzen dan jendeari harrera egiten. Ostean, Larrabetzun 19:30etan manifestazinoa eta ekitaldi politikoagaz eta 20:00etan LAIOTZ taldearen eskutik, erromeri bategaz amaituko da egune.


PAUSOZ PAUSO AUTOGESTIOARI ATEAK ZABALTZEN Larrabetzutik, apirilak 30,domeka, 13:00etan paseko da Gaztetxe Martxa Euskal Herri osotik pasako den martxa bat da, gaztetxeen izaera, lana eta asmoak kaleratuko dituena. Maulen hasiko da apirilaren 21ean eta Iruñan amaituko da maiatzaren 7an, Euskal Herriko gaztetxe eta eskualde gehienetatik pasako delarik. Larrabetzurik, 13:00ak inguruen paseko da, eta ordureko, antzezlan txiki bet eta bideo emanaldi bet dekogu prepareta. animatu eta agertu zaitezie danok!!! Ibilbidea egun honetarako: GERNIKA - LARRABETZU - URDULIZ - SOPELA (bazkaria) - B...


Martxoak 31 · 22:00etan LUR ZABAL taldearen antzezlana LUR ZABAL taldea aktore bik eta musikari batek osatzen deure eta Hemendik aurrera biok bakarrik gaude antzezlanean, torturaren inguruko beraien ikuspuntua osatzeko denbora hartzen deure. Bi pertsonaia;  torturatzailea eta torturak jasaten deuena. Larritasun klaustrofobiko baten nashasmenduan, istorioa, epaiketa eta konponbiderik ez duen errealismo krudelean garatzen da, galtzailearen itxaropen hutsa eta ihes egiteko nahia agertaraziz modurik eta zintzoenean.  Antzezlana, behinik behin, Nazioarteko A...


Apirilak 8 · Larrabetzun Aurten, bizkaiko bertsolari gazteak Larrabetzun batuko dire eta ekitaldi guzti honekaz herrie ederto baten girotuko doskue!!! 12:00etan Poteo musikala14:30etan Bazkaria (txartelak herriko tabernatan dauz)Bazkalostean, bertso-jarriak, bertso-antzerkia, kanta zaharrak (kanpantxuko errepertorioa), show sorpresa…  19,00 EMETIK ( Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea) 22,00 Erromeria Drindots taldeagaz


Martxoak 24 · Kantautorea 22:00etan Hori Baien Musika oso goxoa, erromantikoa eta apur bat melankolikoa sortzen dauela dino berak. ATZOKO GABAZ lagun artean, ordenagailu baten laguntzaz, grabaturiko bere lehen maketa da eta kuadrilakoen artean diseinatutakoa ganera. Prest egon,orduen, giro lasaiean, musika estilo jagon eta txukunaz gozatzeko!!!


Martxoak 17 · 22:00etan Kontzertue Hori baien Hori baiko argiegaz gora-beherak. Ilunetan geratu gintzezan holako baten eta azkenean, lortu gendun konpondutea. Ordureko, jente asko eskape zan, baie bi taldeak jo zeuren eta berton izen zirenak, jakingo deure kontzertue zer modukoa urten zeuen. AREAN taldea, Iñaki Garrido baxujolea, Galdakao-koa; Koldo de Miguel bateria, Basaurikoa ta Borja Estankona ahotsa eta gitarra, Arteakoak osatzen deure. 2005ko otsailetik kalean da euren lehengo emaitza diskografikoa eta ordutik rockaren inguruen, abesti sendoak eta biziak sortz...


Hori Bai Iñauterietan Iñauteriek ospatuko doguz herrien. Lehenengo, lehengo PASARELA eingo da Andra Mari kaletik mozorro guztiek ondo ikus daitezan. Afarie 21:00etan hasiko da Hori baien eta horretarako, sarrerak tabernatan egongo dire salgai. Afariek sahieskie, intxurrek, gazta eta sagardoagaz batera sagardotegiko itxure hartuko deu, eta afaldu ostean Kontzertue MAL DE OJO taldeagaz!!! Hainbat arinen sarrerak erosi eta gozatu!!!  


Mentxakabarriko gaztetxearen desalojoa 2006.eko martxoak 7, martitzena. Eguerdiko ordu batetan inguru hartzen dau abokatuak, bere bulegoan, Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiaren autoa: Getxoko Ertzaintzak, San Martin kaleko 21.an dauen etxea desalojatzeko agindue. Aurreratu eiten dire polizia agenteak, eta abokatuari errekurtsoa iminteko aukerarik ie ez dako gelditzen, ze ordurako gaztetxea hustuten hasi dire. Autoaren arabera, jabeak dire etxea desalojatzea, Getxoko Udaltzaingoaren aurrean, Ertzaintzaren aurrean, Udalaren aurrean eta Epaitegiaren a...


horibaigaztetxea 1456147705870

Hori baiek blog-a zabaltzen dau, lehengoz. Aurrerantzean, berton eukiko dogu Hori Baien ekintzen, ideien, ametsen, borroken, iritzien berri. Larrabetzu, Euskal Herria eta mundua bera ere, geure aldera ekarririk, denboraren gozoan, bizitzaren ingurutxo honetan, gaztetxeen hurbiltasunetik honantzago, eta harantzago be, berba ein gura geunke. Bide honetan, kontu asko dekoguz elkarri kontatzeko, animatu eta parte hartu!!!