Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/22

AEK egune bidean...eta Ruper Ordorika Larrabetzure dator!

Ekainak 3 · 22:00etan Hori Baien
Bidean da, dagoeneko AEK egune (Ekainak 10ean) eta bere inguruen Arrekikili Euskara Elkarteak, Larrabetzuarron laguntzaz, aste bete ekitaldi antolatu deuz. Hasiera potentea Ruper Ordorikaren eskutik dator: kontzertu akustikoa.Sarrera: 5 € / Langabetuek 3 €

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/05/22
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/05/22

"Manuel Goenagak kontatutakoa" kontzertu akustikoa

Maiatzak 25 · 20:00etan Hori baien
BIDE ERTZEAN musika taldeko Imanol eta Joni Ubeda anaiek
kontzertu akustikoa eskainiko deure gaztetxean. Arrekikili euskara taldeagaz batera antolatutako saioa da hau. Literaturaren goxotasuna, zuzeneko baten, probatzeko aukera ezin hobea, duda barik.

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/05/22
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/01

Bizkargi Egune

 Maiatzak 7 · Atzo eta gaurko gudarien omenez
13:00etan hasite, txalapartariak, ekitaldi politikoa, preso ohiei omenaldie eta bertsolariek ibiliko dire bizkargiko punten atzo eta gaurko gudarien omenez, hurbiltzen dan jendeari harrera egiten. Ostean, Larrabetzun 19:30etan manifestazinoa eta ekitaldi politikoagaz eta 20:00etan LAIOTZ taldearen eskutik, erromeri bategaz amaituko da egune.

Bizkargi

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/05/01
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/26

Badator, badator GAZTETXE MARTXA!!!

PAUSOZ PAUSO AUTOGESTIOARI ATEAK ZABALTZEN Larrabetzutik, apirilak 30,domeka, 13:00etan paseko da


Gaztetxe Martxa Euskal Herri osotik pasako den martxa bat da, gaztetxeen izaera, lana eta asmoak kaleratuko dituena. Maulen hasiko da apirilaren 21ean eta Iruñan amaituko da maiatzaren 7an, Euskal Herriko gaztetxe eta eskualde gehienetatik pasako delarik.

Larrabetzurik, 13:00ak inguruen paseko da, eta ordureko, antzezlan txiki bet eta bideo emanaldi bet dekogu prepareta. animatu eta agertu zaitezie danok!!!

Ibilbidea egun honetarako:

GERNIKA - LARRABETZU - URDULIZ - SOPELA (bazkaria) - BERANGO
ALGORTA - ERROMO -  LEIOA (afaria) gero jaia - BILBO (lo egin).

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/04/26
Etiketak: martxa gaztetxe | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/28

HEMENDIK AURRERA BIOK BAKARRIK GAUDE LUR ZABAL HONETAN bakarrizketa Hori baien

Martxoak 31 · 22:00etan LUR ZABAL taldearen antzezlana
LUR ZABAL taldea aktore bik eta musikari batek osatzen deure eta Hemendik aurrera biok bakarrik gaude antzezlanean, torturaren inguruko beraien ikuspuntua osatzeko denbora hartzen deure. Bi pertsonaia;  torturatzailea eta torturak jasaten deuena. Larritasun klaustrofobiko baten nashasmenduan, istorioa, epaiketa eta konponbiderik ez duen errealismo krudelean garatzen da, galtzailearen itxaropen hutsa eta ihes egiteko nahia agertaraziz modurik eta zintzoenean. 

Antzezlana, behinik behin, Nazioarteko Amnistiak Enzo Cormanek, munduan gehien interpretatzen den frantziar antzerkigilea, egindako eskaerari emandako erantzuna da.

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/28
Etiketak: bakarrizketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/28

BIZKAIKO BERTSOLARI GAZTEEN EGUNA

Apirilak 8 · Larrabetzun
Aurten, bizkaiko bertsolari gazteak Larrabetzun batuko dire eta ekitaldi guzti honekaz herrie ederto baten girotuko doskue!!!

Image

  • 12:00etan Poteo musikala
    14:30etan Bazkaria (txartelak herriko tabernatan dauz)
    Bazkalostean, bertso-jarriak, bertso-antzerkia, kanta zaharrak (kanpantxuko errepertorioa), show sorpresa… 
  • 19,00 EMETIK ( Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea)
  • 22,00 Erromeria Drindots taldeagaz

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/28
Etiketak: gazteen bertsolari bizkaiko eguna | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/03/20

KEMEN LERTXUNDI "Atzoko gabaz"

Martxoak 24 · Kantautorea 22:00etan Hori Baien
Musika oso goxoa, erromantikoa eta apur bat melankolikoa sortzen dauela dino berak. ATZOKO GABAZ lagun artean, ordenagailu baten laguntzaz, grabaturiko bere lehen maketa da eta kuadrilakoen artean diseinatutakoa ganera. Prest egon,orduen, giro lasaiean, musika estilo jagon eta txukunaz gozatzeko!!!

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/20
Etiketak: kantautorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/19

AREAN eta AMODIO bizi-bizi

Martxoak 17 · 22:00etan Kontzertue Hori baien
Hori baiko argiegaz gora-beherak. Ilunetan geratu gintzezan holako baten eta azkenean, lortu gendun konpondutea. Ordureko, jente asko eskape zan, baie bi taldeak jo zeuren eta berton izen zirenak, jakingo deure kontzertue zer modukoa urten zeuen.

AREAN taldea, Iñaki Garrido baxujolea, Galdakao-koa; Koldo de Miguel bateria, Basaurikoa ta Borja Estankona ahotsa eta gitarra, Arteakoak osatzen deure. 2005ko otsailetik kalean da euren lehengo emaitza diskografikoa eta ordutik rockaren inguruen, abesti sendoak eta biziak sortzen jarraitzen deure.

AMODIO taldeak, Bruselan hiru hilabetetan grabatutako abestiak batu deurez euren lehengo disko honetan. Hau ere rock tanta batzuk batuten deuz, baie pop doinu batzuk tartean nahastute.

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/19
Etiketak: hori kontzertue baien | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/12 12:55:07.017 GMT+1

Iñauteriek Larrabetzun 06`

Hori Bai Iñauterietan
Iñauteriek ospatuko doguz herrien.

Lehenengo, lehengo PASARELA eingo da Andra Mari kaletik mozorro guztiek ondo ikus daitezan. Afarie 21:00etan hasiko da Hori baien eta horretarako, sarrerak tabernatan egongo dire salgai. Afariek sahieskie, intxurrek, gazta eta sagardoagaz batera sagardotegiko itxure hartuko deu, eta afaldu ostean Kontzertue MAL DE OJO taldeagaz!!!

Hainbat arinen sarrerak erosi eta gozatu!!!  

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/12 12:55:07.017 GMT+1
Etiketak: iñauteriek hori baien | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/07 17:21:05.162 GMT+1

Desalojoa Algortan

Mentxakabarriko gaztetxearen desalojoa
2006.eko martxoak 7, martitzena. Eguerdiko ordu batetan inguru hartzen dau abokatuak, bere bulegoan, Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiaren autoa: Getxoko Ertzaintzak, San Martin kaleko 21.an dauen etxea desalojatzeko agindue. Aurreratu eiten dire polizia agenteak, eta abokatuari errekurtsoa iminteko aukerarik ie ez dako gelditzen, ze ordurako gaztetxea hustuten hasi dire.

Autoaren arabera, jabeak dire etxea desalojatzea, Getxoko Udaltzaingoaren aurrean, Ertzaintzaren aurrean, Udalaren aurrean eta Epaitegiaren aurrean, eskatu deurenak. Agindu honen arrazoie "kaltetuaren eskubideak bermatuta eta zainduta egongo direlakoan" emoten deure jabeak. Judiziamendu Kriminaleko Legearen 13. artikuluan oinarrituz, eta artikulu horretan aurreikusita dauen "jenerozko biolentziaren" biktimei aldeko babesean hain justu oinarrituz, artikuluaren oso interpretazio behartua bultzatu deure.

Goizeko 8:30ak aldera agertzen dire, antza, martitzen horretan txapelgorriek Mentxakabarriko gaztetxean, ostean, hiru furgoneta, guardia zibila eta suhiltzaileak gaineratzen dire.

Berrogei bat gazte, zazpi txapelgorri aurrean, eta gaztetxearen desalojoagaz hasteko direnean, porrazoka urrundu deurez gazteak, pasetan danagaz entereu ez daitezan Azkenean, Mentxakabarritik 25 metrora jartzen itxiten deurez gazteak,eta ertzainen aurkako beste irainen bat egotekotan, kargatu egingo deuren mehatxue botaten dotzie. Ertzainak, suhiltzaileei abisue emoten dotzie, eurek desalojoagaz arduratuteko, baie ezezkoa emon deure eta joan egiten dire bertorik.

Gaztetxearen barrutik 65 gazte inguru ataraten dituez, eta okupazioaren ikurregaz aidean, teilatuen dauen gaztea be, harrapetan deure azkenean.

Teilatura igo den gaztea atxilotuta eraman deure txapelgorriek. Iturria: Gara

Algortako Gazte Asanbladak (AGA), iluntzerako deialdie egin dau egindako Mentxakabarriren hustea salatu eta "gazteentzako lokal autogestionatuen beharra" aldarrikatzeko, hartara, 250 neska-mutil urten dire deialdi honeri babesa emoten. Manifestazinoa eta gero, testue irakurri deure; Berriro ere, Algortako gazteok ikusi dugu zer den gure proiektuak aurrera eramateko bitartekoa den gaztetxearen suntsitzea. Hiru hilabete baino ez dira pasa Algortako Gazte Asanbladatik Mentxakabarri gaztetxea okupatzea erabaki genuenetik. Hasieratik lanean jarri ginen; etxea apainduz, asanbladak antolatuz, tailer ezberdinak eskainiz, hitzaldi zein eztabaida ugari antolatuz... dena gazteok egina eta gazteontzat egina, dena autogestioa eta antolakuntzari esker lortu ahal izan genuen. Era berean, lehenengo momentutik ere, eragile ezberdinen jarrera errepresiboa ezagutu izan dugu. Hemendik aurrera, argi itxi gure izen deure gaztetxe barria lortzeko bidean antolatzen jarraituko direla.

Desalojoaren aurrean, gazteok antolakuntza eta autogestioa!

* Informazino gehiau: http://www.gaztesarea.net / http://www.ukberri.net

 

Nork: Hori bai gaztetxea.2006/03/07 17:21:05.162 GMT+1
Etiketak: desalojoa mentxakabarri algortako gaztetxearen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)