2008/05/08 11:14:14.914 GMT+2
HUHEZINEMA lehen edizioko fikziozko film eta dokumental laburren jaialdiak baditu bere lehendabiziko irabazleak.
IRABAZLEAK:
HUHEZIko ikasleen lanetan:
- HUHEZIko fikziozko lanik onena: TEMPUS FUGIT (Zuzendaria: Nerea Ruiz de Azua)
- HUHEZIko dokumental onena: PEOPLE ARE STRANGE (Zuzendaria: Iagoba Domingo)
Lehiaketan:
- Fikziozko lan onena: MONTENEGRO (Zuzendaria: Lander Camarero)
- Dokumental onena: LA DISCAPACIDAD INVISIBLE (Zuzendaria: Ane Larrañaga)
- Goiena saria (Euskarazko film labur onena): ITZALAK (Zuzendaria: Iñigo Quintana)
Hona hemen HUHEZINEMAko sarituak eta aurkezleak (Kepa Errasti eta Arkaitz Gartziandia).

Horiexek, beraz, HUHEZINEMA jaialdi honetako irabazleak. Dena den, mila esker jaialdian parte hartu duten gainerako lan guztiei, eta jaialdian sinestu duten pertsona guztiei.
Saritutako filmak ikusteko interesa izanez gero, hilaren 9an, ostirala, izango dituzue ikusgai Kultur-Aten (Arrasate), arratsaldeko 20:00tan. Animatu, merezi du eta!
Nork: huhezinema.2008/05/08 11:14:14.914 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/08 11:11:23.108 GMT+2
Maiatzaren 7an, asteazkena, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak izan genituen HUHEZIn entzungai. Aitor Arregi eta Jon Garaño zine zuzendariek fikziozko zineari eta dokumentalei buruzko lantegia antolatu zuten. Ikasteko aukera bikaina izan da guretzat.
Eskerrik asko Aitor eta Jon!
Hona hemen lantegiko argazkiak:

Jon Garaño eta Aitor Arregi, zine zuzendariak.

Jon Garaño eta Aitor Arregi lantegiaren beste une batean.
Nork: huhezinema.2008/05/08 11:11:23.108 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/08 09:27:22.493 GMT+2
Maiatzaren 5ean ireki zituen bere ateak HUHEZINEMA fikziozko film eta dokumental laburren jaialdiak. Astelehenean egin zen aurkezpen ekitaldia HUHEZIko Areto Nagusian.
Jaialdiari hasiera emateko, hilaren 6an, Aizpea Goenaga aktore eta zuzendaria izan genuen HUHEZIn. Aktoreen zuzendaritzari buruzko tailerra antolatu zuen eta ikasleak izan zituen horretarako bide lagun. Plazer handia izan da guretzat Aizpea Goenaga bezalako profesional bat geurean izatea.
Mila esker Aizpea!
Hona hemen Aizpea Goenagaren tailerreko argazki batzuk:

Aizpea Goenaga, aktore eta zuzendaria.

Aizpea Goenaga eta Miren Iriondo, ikaslea.

Aizpea Goenaga, eta Miren Iriondo eta Ane Aranburu, ikasleak.

Aizpea Goenaga, eta Lierni Alkorta eta Nerea Barrutia, ikasleak.
Nork: huhezinema.2008/05/08 09:27:22.493 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/29 15:54:44.522 GMT+2
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Jakinarazi nahi dizuegu jaso genituen 41 lanetatik epaimahaiak 15 aukeratu dituela. Datorren maiatzaren 7an 18.00tik 21.00ra Arrasateko Kulturaten egingo da film laburren proiekzioa, eta ondoren, filmen sari banaketa izango da. Hona hemen lehiaketarako aukeratuak izan diren film labur eta dokumentalak:
FILM-LABURRAK:
Montenegro (Lander Camarero)
Le Protecteur (Patxi Basabe de Viñaspre)
Desolación infernal (Jorge Paniagua Luis)
Infierno (Oscar Andrés)
Musika (Asier Urbieta)
Primo (Mikel Gurrea)
1+1 (Abio Olazar)
Agur (Ibai Vigil, Aitor Artola, Irune Gurtubai)
Itzalak (Iñigo Kintana)
Loteria (Pendejo)
Der Generalschlüssel (Jürgen Sauerkraut)
DOKUMENTALAK:
La discapacidad invisible (Ane Larrañaga)
(En)cantes (Itziar Larisagoitia, Ana Martin, Ariadna Canals, Verónica Díaz, Gemma López, Marina Valor, Verónica Otero eta Amaia Pavón.)
La ventana rota (Eñaut Tolosa, Hammudi Al-Rahmoun)
Lehiaketaz kanpo, maiatzaren 6an HUHEZIko ikasleek egindako lanen proiekzioa egingo da Kulturaten 19.00tik 22.00ra. Hona hemen bertan proiektatuko diren lanak:
HUHEZIKO FILM-LABURRAK:
Azken trena (Mikel Alvarez)
Hemen denok gaude gaizki (Joseba Orella)
Tempus Fugit (Nerea Ruiz de Azua)
Tximeletak (Edurne Balzategi)
HUHEZIKO DOKUMENTALAK:
Ordu hilak (Gotzon Bareño)
People are strange (Iagoba Domingo)
Ukitu (Nerea Andres)
Xabiertxo (Mikel Alvarez)
EZ EZAZU GALDU FILM LABUR ETA DOKUMENTALEZ GOZATZEKO AUKERA PAREGABE HAU. MAIATZAREN 6 ETA 7AN ZURE ZAIN IZANGO GARA ARRASATEKO KULTURATEN.
Nork: huhezinema.2008/04/29 15:54:44.522 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 11:54:10.855 GMT+2
41 film labur!!
Eskerrik asko guztioi. Ikaragarria izan da!!! 41 lan jaso ditugu lehiaketarako!!!
Apirilaren 9an amaitu da Huhezinema Film Laburren I. lehiaketako lanak aurkezteko epea, eta, egia esan, oso pozik geratu gara izan dugun oihartzunarekin. Lehiaketaren eta Jaialdiaren lehen urtea dugu honakoa eta hurrengo urteetan indartuz joango den itxaropena badugu ere, aurtengoa erabat berria izango zela bagenekien. Lanak aurkezteko epea bera nahiko laburra izan dela ere badakigu. Beti ikasten da zerbait.
41 film labur jaso ditugu, bai. Fikziozko 35 film labur eta 6 dokumental. Hainbat tokitatik iritsi zaizkigu, Hego Euskal Herriko 4 herrialdeetatik. Aniztasuna izango dela espero dugu, beraz. Egileen adina ere heterogeneo samarra izan da: 25 urte ingurukoak, 30 urteren bueltan daudenak, 30ak atzean utzita dituztenak… Hala ere, mutilak izan dira nagusi. Ea hurrengoan neska gehiago animatzen den!
Orain lan horiek guztiak ikusten eta epaitzen ari da epaimahaia. Epaimahaia 7 lagunek osatuko dute, 2 zuzendarik (Jon Andueza eta Jose Mari Goenaga), HUHEZIko 3 irakaslek (Andres Gostin, Idoia Astigarraga eta Iban del Campo) eta Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren 2 ikaslek (Mikel Alvarez eta Nerea Ruiz de Azua).
Lehiaketarako aukeratzen dituzten film laburrak zein diren lehenbailehen jakinaraziko dizuegu. Epaimahaiak hilaren 24rako, osteguna, hartuko du erabakia.
Zorte on guztiei!
Nork: huhezinema.2008/04/16 11:54:10.855 GMT+2
Etiketak:
huhezinema
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 11:43:39.900 GMT+2
Kaixo lagunak!
Dakizuenez Huhezinema jaialdia maiatzaren 6, 7 eta 9an ospatuko da. Lehiaketan parte hartu duten fikziozko laburmetrai eta dokumentalen proiekzioez gain, mintegiak ere izango dituzue entzungai. Ondorengoa da gertatu dugun programazio. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
MAIATZAREN 6a, ASTEARTEA
14.00-16.00. Aktoreen zuzendaritzari buruzko LANTEGIA, Aitzpea Goenagaren eskutik, HUHEZIn (Eskoriatza).
19.00-22.00. HUHEZIko ikasleen film laburren proiekzioa, Kulturaten (Arrasate).
MAIATZAREN 7a, ASTEAZKENA
14.00-16.00. Fikziozko zineari eta dokumentalei buruzko LANTEGIA, Moriarti Produkzioak-en eskutik, HUHEZIn (Eskoriatza).
18.00-21.00. Lehiaketarako aukeratutako film laburren PROIEKZIOA, Kulturaten (Arrasate). SARI banaketa,
MAIATZAREN 9a, OSTIRALA
20.00-22.00. SARITUTAKO FILMEN PROIEKZIOA, Kulturaten (Arrasate).
Programazioaren berri izan dezazuen kartel bat ere diseinatu da. Ikusi nahi izanez gero, ondorengo hauxe da:

Nork: huhezinema.2008/04/16 11:43:39.900 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/05 17:56:58.864 GMT+2
Kaixo lagunok:
Gogoratu fikziozko film labur eta dokumentalak jasotzeko epea datorren asteazkenean amaituko dela, apirilaren 9an. Oraindik garaiz zabiltza; beraz, animatu zaitezte!
Hola amigos:
Recordad que el plazo para entregar el material de cortos y documentales finaliza el día 9 de abril, el miércoles que viene. Todavía estáis a tiempo. ¡Animaros!
Nork: huhezinema.2008/04/05 17:56:58.864 GMT+2
Etiketak:
huhezinema
laburmetrai
epe
fikzio
dokumental
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/04 17:25:27.220 GMT+1
Dagoeneko zure lanak aurkezteko epea zabalik dago. Gaurtik apirilaren 9ra arte izango duzu fikzio eta dokumental laburmetraiak bidaltzeko aukera.
Animatu eta parte hartu!
Ya está abierto el plazo para presentar tus trabajos .Tienes la oportunidad de enviar tu cortometraje de ficción o documental desde hoy hasta el 9 de abril.
¡Anímate y participa!
Nork: huhezinema.2008/03/04 17:25:27.220 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/04 17:22:52.707 GMT+1
HUHEZINEMA, festival de cortometrajes de ficción y documentales
BASES:
Se abre la convocatoria del primer festival de cortometrajes de ficción y documental Huhezinema. Huhezinema se celebrará los días 6, 7 y 9 de mayo de 2008 en la facultad de Huhezi (Eskoriatza) y en Kulturate (Mondragón).
1.- Edad del autor : Se aceptarán obras de directores de hasta 35 años.
2.- Procedencia del autor : Nacidos en Euskal Herria (CAV, Navarra e Iparralde) o residentes en Euskal Herria los últimos 5 años.
3.- Idioma: La versión original deberá estar en euskara, castellano o francés.
4.- Características del trabajo: Los trabajos deberán ser posteriores al 1 de enero de 2006 y el tema y el género son libres.
5.- Fecha límite de recepción de las obras: 9 de abril de 2008
- La elección definitiva de los trabajos se
realizará el día 25 de abril.
- El comité de selección escogerá los cortometrajes que se proyectarán en el festival.
6.- Jurado: Estará compuesto por dos estudiantes del cuarto curso de Comunicación Audiovisual de Huhezi, dos profesores de este mismo departamento y dos expertos en el ámbito.
7.- Duración máxima de las obras:
-Ficción: 20 minutos.
-Documental: 30 minutos.
8.- Es necesario enviar:
1.- Ficha de inscripción.
2.- Fotocopia del DNI del director.
3.- El trabajo en formato DVD (dos copias).
El formato original puede ser video o
película.
4.- El cartel del film o dos fotogramas en
formato JPG.
Los trabajos deberán entregarse por correo en la siguiente dirección:
HUHEZINEMA Film Laburren I. Jaialdia
HUHEZI- Dorleta auzoa, z/g
20540 Eskoriatza
Correo electrónico: huhezinema@huhezi.edu
9.- Premios:
1.- Mejor cortometraje de ficción: 500 euros
2.- Mejor cortometraje documental: 500 euros
3.- Mejor cortometraje en Euskara: 500 euros
Los premios podrán declararse desiertos si el jurado así lo decide. Una misma obra podrá ganar dos premios. Los autores premiados tendrán que recoger personalmente el premio o en su defecto algún miembro del equipo técnico o artístico. La entrega de premios se celebrará el miércoles 7 de mayo en Mondragón.
10.- Los participantes deben cerciorarse de que no dañan los derechos de terceras personas. La organización del festival declina toda responsabilidad legal de las películas y su contenido.
11.- Todos los trabajos recibidos quedaran en manos de Huhezinema. Los trabajos no se devolverán. Con todas las obras enviadas a concurso Huhezinema podrá organizar proyecciones y promociones on line y off line, sin animo de lucro.
12.- La inscripción a este festival supone la aceptación total de estas bases.
Contacto: huhezinema@huhezi.edu
www.huhezinema.tk
Nork: huhezinema.2008/03/04 17:22:52.707 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/04 17:22:05.525 GMT+1
HUHEZINEMA, fikziozko eta dokumental film laburren jaialdia
OINARRIAK:
Huhezinema fikziozko eta dokumental film laburren lehen lehiaketarako deialdia duzu hau. Huhezimena jaialdia 2008ko maiatzaren 6tik 9ra ospatuko da Huheziko fakultatean (Eskoriatza) eta Kulturaten (Arrasate).
1.- Egileen adina: 35 urte gehienez.
2.- Egilearen Jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldean) jaioak edota Euskal Herrian bizi izan direnak azken 5 urteotan.
3.- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania edo Frantsesa (jatorrizko bertsioan).
4.- Lanaren ezaugarriak: Gaia eta generoa libreak izango dira, eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
5.- Filmak jasotzeko epea: apirilaren 9a
- Apirilaren 25erako egingo da behin betiko aukeraketa. Egileei orduan jakinaraziko zaie.
- Aurkeztutako lanak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusi eta aukeratuko ditu.
6.- Epai mahaia: Huhezin Ikus-entzunezko ikasketak egiten ari diren 4. mailako ikasle bi, Huheziko sail honetako irakasle bi eta ikus-entzunezko alor profesionaleko bi aditu.
7.- Iraupena gehienez:
- Fikziozkoak: 20 minutu
- Dokumentalak: 30 minutu
8.- Bidali beharrekoa:
1.- Izen-emate orria beteta.
2.- Zuzendariaren NANaren kopia
3.- Lana DVD formatuan (2 kopia). Jatorrizko
formatua bideoa edo pelikula izan daiteke.
4.- Filmaren kartela edo argazki/fotograma
bi, JPG formatuan.
Filmak eta gainerakoak bidaltzeko posta-helbidea:
HUHEZINEMA film laburren I.jaialdia
HUHEZI- Dorleta auzoa, z/g
20540 Eskoriatza
Posta elektronikoa: huhezinema@huhezi.edu
9.- Sariak:
1.- Fikziozko lan onena: 500 euro
2.- Dokumental onena: 500 euro
3.- Euskarazko lan onena: 500 euro
Epai mahaiak erabaki dezake sariren bat hutsik geratzea. Film batek bi sari irabaz ditzake. Saritutako egileek eurek jaso beharko dute saria, edo talde tekniko edo artistikoko kideren batek Kulturaten, Arrasaten, maiatzaren 7an egingo den Sari Banaketa ekitaldian.
10.- Parte hartzaileek ziurtatuko dute jaialdian parte hartzeak ez dituela beste inoren eskubideak urratuko. Horrez gain, antolatzaileek ez dute inolako lege erantzukizunik izango.
11.- Jasotako lanak Huhezinemaren esku geratuko dira. Lanak ez dira itzuliko. Aurkezturiko lan guztiekin erakusketa publiko eta sustapen-muntaiak egin ahal izango dira, on line eta off line helburu komertzialik gabe.
12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Harremanetarako: huhezinema@huhezi.edu
www.huhezinema.tk
Nork: huhezinema.2008/03/04 17:22:05.525 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak