Valderejo

Alberto Ibiltarixanak | 2013-07-01 00:00

Ibilbide lasaia eta ez oso zaila gaurkoa. Basoan zehar egin dugu lehen zatia. San Millanen hasi eta pistaz igotzeari ekin diogu. Poliki-poliki basoan sartu gara. Gero eta berdeagoa eta itxiagoa dago bidea eta Puron errekara iritsi baino lehen galduta ibili gara erreka nondik pasa ez dakigula. Halako batean aurkitu dugu pasabidea eta gero errekara gerturatu gara haitzarte ikusgarria zeharkatuz.

Handik itzultzean nahastu egin gara eta San Lorentzo ermitara joan gabe gelditu gara. Ibilbidea laburragoa egin dugu baina honek ez du atzera bueltarik.

San Millanera iritsi orduko bertako jatetxe bakarrera joan gara bazkaltzera. Gaurkoa ez da izan oso gogorra baina goseak ez du barkatzen.

Etaparen tracka: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1676276


Utzi iruzkina: