ikimilikiliKLIK

P.D= gutuna bialtzekotan berri onekin izan dadila!
Arabako txapelketa gerturatzen dago. Nahi baino gehiago. Nahi baino arinago. Horregatik, bat edo beste hasiko ziren jadanik buruari hautsa kentzen. Errimak astintzen. Forman jartzen. Esaten da urtarrilean aldapagora egoten dela. Ba bertsolaritzan ere. Horregatik, pilak kargatzeko txoritxo baten kanta iritsi zaigu hona.

GAIA: Aspaldiak espero zenuen gutuna jaso duzu

OINUA: Haizea dator iparraldetik

1.- Argitxok hala zioen eta

ikasgelan hitz eta pitz

ibiltzearren egun hau nozbait e

gin behar zenez irits

Andereñoak nahiz isiltzeko

bota hainbat oihu bortiz

notak buzoian sartzear daude,

nire zigor guztien giltz.

Negarrez nago, kojina helduz z

apiari zintz eta zintz

Ama haserre jarri behar zait

eta ez dit egingo hitz.

Nire akatsak sutan erre ta

ahaztea posible balitz,

nahiago nuke Panoramixen

marmitan erori banintz.

2.- Lehioa ireki eta motor bat

entzun dut gertu lehenik,

ate alboan pauso zaratak

ta txirrina bigarrenik.

-Kaixo laztana, zer moduz zaude?

berririk bai eskolatik?

Etxekolanak bukatu arte

ezin duzu egin planik!

Hau arraroa; postarik ez ta

buzoia zabal-zabalik!

Ni bitartean tiobibo bat

bezala zorabiaturik...

"Ama barkatu, eta apaindu

ditut bi marrazki polit"

muturreko bat espero nuen

baina musu bat eman dit.

3.-Pentsatzen nago, madarikatzen...

notak amak izatean

gelan euiko nau zigortuta,

eta lagunak parkean

lepoko zain a puztuko zaio,

jarriko nau enkantean

-Ama ezin al dut behera jaitsi

eta zigorra bete han?

Amets gaizto hau bukatu arte

enau utziko bakean

nire mamuak usatu dira

ohiu batzuen artean

8.30tan amak esnatu

eta halako batean;

txirrinak jo du eta gutun bat

utzi digute atean.

Hau egin izan banu...eta hau, eta hau!
Azterketa garaia iritsi zaigu -zoritxarrez- bizitzetara berriro.

Ikasi beharraren presioa, orain arte egin ez dugunaren tentsioa....guztiaren nahastea. Eta hori gutxi bada, gehiago nahasten dugula guk gehituta...ze panorama!

Komunikazio ereduko praktikak,  Gorka Palazioren hirugarren ataza...ama, lagundu!

Eta txarrenan da, laguntza eskatu arren apunte triste batzuk lortzeak soilik bota diezagukela esku bat.Baina ez gaitezen aztoratu. Bizitzak aurrera jarraitzen du, eta gaur ez bada ba bihar egingo dugu hau. Edo beste hau...ez da esaten hobe dela berandu ez egitea baino?

Norbere lanaren emaitza jaso behar denean baina, damuak ez du balio.Dena dago zure esku. Gure esku.

15 egunetan 2 hildako, Renfe nora zoaz?
Tren batek pertsona bat harrapatu du Arrankudiagan, bi astetako bigarrena

Urte zaharra San Migelen gazte baten faltarekin bukatu zuten, eta Arrankuadiagan urte berria ez dute zapore berdinez hasiko.

Orduñatik Bilbora doan Renferen linean ugariak dira geltokiak. Baita bagoietara igotzen garen bidaiariak ere. Zerbitzua berez ona da, tren asko daude nahiz eta prezioak garestiak izan. Noizbehinka baina, tren bereziak igarotzen dira. Bartzelonatik, merkantzia trenak...azken honek abenduaren 29an 16 urteko gazte bat eraman zuen aurretik.

Gaur, Arrankudiagan beste pertsona bat zapaldu du tren batek. Nor izango da hurrena? Ez dugu nahi itzulerarik gabeko txartelik ordaindu.

Renfe, nora zoaz!?

Errege pajeroak? 1500€ baino gehiago balio dugu!
MELTXOR, GASTAR eta  BAS A ARTAR

Kioskotik pasa eta udaltzaingoa ikusi dut. Kalea moztuta eta 20 erromatar bi turuterorekin. Asterix eta Obelixen pelikula bat zela pentsatzen nuen erromatarrak ikusita baina ez, han ez zegoen ez ave ez Zesarrik, pajeak omen dira.

Urtarrilak 5ean etortzen omen dira. Etortzen omen direla diot, nire etxetik ez direlako pasatzen. Ondo portatzen naiz baina ez ditut inoiz ikusi. Telebistan bai, makina bat iragarkitan. El Corte Inglesen baita ere, Gran Vian.

Kanpamendu itzela daukate erromatarrek Euskal Herrian ere eta. Konkistatu ez dakit nik zer konkistatu duten, kontsumismoaren zurrunbiloa. Erosi, erosi eta erosi. Ez baitakigu beste ezer egiten gugandik ezer ateratzerik ez denean.

Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara...diogu. Baina urte osoan zehar kritikatu arren goizean baietz erregeen roskoia gosaldu. Azken finean, hori baikara gu, erregeen roskoi barruko panpinak.

La kanpanada del ahorro? Eznoski!
Ze iragarki txarra. Bi neska eta kanpai bat! kanpaia ere, baina adarra jo nahi badute, doazela beste baten etxera! Poztu egin beharko gara gaineira erregeen roskoia 8,50€tan saltzen dutelako!

URTE BERRIA=PREZIO BERRIA

Prezio guztiak igo dira eta gainera, gabon zaharretatik etxera nindoala ezin izan dut okindegian tripa betetzeko napolitanarik erosi. Itxita zegoen. Itxita nire poltsikoa bezala: gabon gauak, inozenteen eguna, gabon zaharrak, errege gaua...Ez dago eskubiderik. Edariak ere igo egin dira.

Oinarrizkoa dena ere garestitzen digute: jatea eta edatea. Ta bitartean, telebistan pelikula zaharren bat  ikusteko asmotan iragarki txarrak baino txarragoak bakarrik aguantatu behar.

Hala ere poztu egin beharko naiz eta eskerrak eman: AURTEN EZ DUTE "BENHUR" PELIKULA BOTA.

Error, no se ha podido ka(r)gar la pagina
Interruktorea piztu, ordengailuko botoia sakatu eta XPa martxan jarri da. Kargatu, antibirusa aktualizatu eta internetari eman diot. Euskaltela eztakit baina EUSKALNETa esta fuera de servicio nire etxean behintzat.

Eta amorratuta sentitu behar gainera. Internetik gabe antza ez gara ezer. Blogean artikuluak idatzi behar eta taberna batera jaitsi behar. Gainera, ordenagailua libre topatu behar.

Umeek zelan margotzen zuten ikusi dut. Baita Londreserako bidaia zelan planifikatzen zuen begira egon. Total, inglesez zegoela eta kaka. Tabernariari kafea eta kolakaua eskatu eta itxoin. Hori da geratzen zaiguna, itxoin. Ordu bat pasa eta itxoin. Bi pasa eta itxoin. Eta gainera jakin, ariketa egin arte ezin zarela joan etxera bi asteko lan atzerapena daramazulako. Badakizue zer esan nahiko nioke ordenagailuak "Error, no se ha podido cargar la pagina" dioen bitartean irakasleari?

Error, no se ha podido kagar la pagina.

...ETA URTE BERRI ON!
2008a iritsi da eta besterik ez da entzuten kaleetan. Urte berri on! zer, ajearekin oraindik?
Nahi duzu turroi pixka bat? eta zergatik ez duzu jaten amamaren makailo pixka bat?! atzo zer, juerga handia? 2008 galdera.

Gaur, urtarrilaren 2a da. Urte berriaren 2a. Zaharra joan zaigun honetan lasaitasuna da nagusi kaleetan. Tabernetan jende gutxi baina kafea hartzeko konpainia nahikoa. Umeak Olentzeroren jostailuekin plazan. Nagusienak musean jolasten puroa pizten duten bitartean. Okindegiak topera. Pertsianak itxita goizetan lo egiteko.Kanpoa hotz eta barrua bero. Ez dut esnatu nahi, esnatu agian, baina altxatu...

Horregatik, batzuen jai besteen lan egun diren egun hauetan nik ere berdina proposatu diot nire buruari: PERTSIANA ITXIKO DUT ETA EGUERDIAK BOTA NAZALA

Hedabideak gure jakinminaren bidea!
Larunbatean gauen, Barakaldoko auzokideak kezkatuta geratu ziren goizeko bostetan entzundako zarata handi baten ondorioz.

Ez ziren Barakaldoko su artifizialak, ezta Sestaokoak. Goizeko bostetan nire herriko auzokideek entzundako soinu bortitz horren zergatia ez zekiten. Denak kezkaturik, zer pasatu den jakiteko gogoekin, irrikitan.
Inork ez zekien ezer ez. Goizean altxatu telebista zein irratia piztu, interneten egunkariak irakurri eta... "ETA atenta contra una sede judicial en Sestao".

Ondorioz gauza bakar bat datorkit burura...zer gertatuko leike gure gizartean hedabide barik? Hedabideak guztiz garrantzitsuak dira gure gizarte aurreratu honetan. Dena dakite eta ondorioz, dakiten guzti horren berri ematen digute. Nola jakin zer gertatu den munduaren beste aldean, alboko herrian zer gertatzen dena ohartzen ez bazara ere ez?!¿
Hedabideek etorkizun honen giltza daukate.. hedabideak gure jakinminaren bidea!!

Ikastube: ordenagailuak irakatsiko al digu ikasi ez duguna?
Papel eta boligrafotik pantailara

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Gorka Jakobe Palazio irakasle txip gorenak, Ikastube izeneko kanala jaurti du sarera. Bertan, bideoak, ariketak, azalpenak...eskegi ahal izango dira. Artxiboak konpartitu, bidali, baloratu...

Youtube, euskaltube eta orain ikastube

Lehenik youtube izan zen sarera jauzia eman zuena. Ondoren euskaltube kanala sortu zen, funtzio berdinak dituena baina neurri txikiago batean. Eta orain, ikastube kanala, hezkuntzarekin zerikusia duen lanekin osatutakoa.

Ikasleria orokorrean, pantailak agintzen duten mende honetan papela eta boligrafotik pendrive eta ordenagailutara pasa gara...
Eta egunen batean ordenagailua izorratuko balitzait zer, agur ikasketak?

Kaleak argiz jantzi dira, badatoz gabonak!
Kaleak bihurtu dira gabonen eskaparate

Abenduarekin batera ez dakit zer gertatu den baina herrietan kaleak argiz jantzi dira. Izarrak, zuhaitzak, gabon kantak...herriak zoratu egin direla dirudi. Jendea presaka, eskularruak jantzita, boltsaz beteta...olentzerok menditik guztia jaisteko aurten laguntza beharko du.

Tabernan lanean nengoela umeak etorri dira. Pozik. Olentzero datorrela eta, eskutitza idatzi behar zioten. "Prexing katx", Athleticeko kamiseta, baloia, panpina...dena prest dago.

"Badator olentzero, euskara dakar" kartela ikusi dut halako batean taberna kanpoko pareta batean. Olentzero badatorrela bai, sinisten dut baina euskara dakarrela...zaku batean hemen dagoen behar guztia etzaio kabitzen. Ezta pipa batean erre litekeen erdara beste erez. Hala ere, gabonetako zuhaitzean bada izar distiratsu bat, zeinetan Laudio argitzeko esperantza badudan.

Gabonak datoz eta dena prest  dago baina hala ere, nik, opariak azken egunerarte eztitut erosiko.