NI NEU

iktak 1456147809511 Teknologia irakaskuntzan | 2008-06-17 14:21

Ni Leire Agirre naiz, 1973. urtean jaiotako donostiarra.

Ikasbide Ikastolan  eta Barandiaran Lizeoan aritu eta gero Iruñara joan nintzen Nekazal Ingenieritza Teknikoa ikastera.

Hura bukatuta Venezuelara joan nintzen 2 urtez lanera, Barinas aldeko nekazal eskola batetara. Oso gustora aritu nintzen baina bueltatzeko garaia ere heldu zitzaidan.

Handik etorrita Arantzazuko Artzai Eskolan artzantzaren inguruko ikastaro trinkoa egin nuen.Asko ikusi eta ikasi nuen bertan eta horren ondorioz Gipuzkoako Latxa Elkartean hasi nintzen esne kontrol lanean, hobekuntza genetikoan, kanpaina sanitarioan, kudeaketa tekniko ekonomikoan, etab.

Lan gogorra zen hura, polita baina gogorra. Ahal izan nuenean hura utzi eta Fraisoroko nekazal eskolan hasi nintzen lanean, gaur egun ere bertan nabilerarik.

Gizona bizkaitarra dut, urte t'erdiko umea eta azarorako espero dut bigarrena. Gorbeako Saldropon artalde txiki bat dugu eta Markina ondoko Bolibaren baserria erosi dugu orain. Obra egin beharra dugu baina hori egiterakoan hara joango gara bizitzera. Han ere lana egin beharko dudala eta horregatik hasi nintuen irakasle izateko ikasketak.


Utzi iruzkina: