Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/05/24

Santa Klara uharteko labarrak

Oso gogoko ditut labarrak, Zumaiakoak, Jaizkibelgoak... Baina hurbilen ditudanak Donostiako irlakoak dira. Jakina da uda partean Donostian jende ugari ibiltzen dela, baina Santa Klaran gehienetan oso lasai egoten da. Mokaduren hartu, bainujantzia, liburua eta nahi izanez gero laguna(k) eta egun pasa egiteko toki aproposa da.
Behean hondartzatxoa eta arrokak ditugu, eguzkia hartu nahi duenarentzat. Udan kafetegia ere jartzen dute.
Erdi parean behatoki batzuetatik ipar aldera begira ikus daitezke labarrak,  kaioak, arrokak, itsasoa, eta usainak, kresalarena, belarrarena, patata tortillarena... Irakurtzeko, amesteko, hitz egiteko, kuluska bat egiteko... edozertarako.
Labarren gainean geratu izan naiz gehienetan goiko itsas-argira igo gabe. Egunen batean gaua bertan igarotzeko asmoa daukat.






Posted by: .2009/05/24
Tags: | Permalink | Comments (2) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco