Elizaren kontraerasoa

No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-16 12:25


"Psikologo eta psikiatra askok frogatu dute ez dagoela erlaziorik zelibatu eta pedofilia artean, beste askok, azkenaldian entzun dudanez, homosexualitate eta pedofiliaren artekoa frogatu dute".

Hauek izan dira Tarcisio Bertone Eliza Katolikoaren apaizpiku eta kardinal kamarlengoaren hitzak. Azkenaldian Eliza aldera bideratutako erasoen aurrean kontraeraso hau egin du Vatikanoko bigarrenak. Ezjakintasun, beldur eta gorrotoz bustitako hitzak. Jesusen hitzaren babesleetako batek. Ez dakit Jesus norbaitek gogoratuko duen, pertsonen arteko maitasuna goraipatzen omen zuen hura...

Bestalde, batzuei ahaztu bazaie ere, izaki bizidunak gara; animaliak, zehaztasun handiagorako. Izaki bizidun orok ditu behar fisiologikoak, Arabako patatatik hasi eta Australiako Koalarekin amaituz. Gure behar fisiologiko horiek edozein animaliak dituen berdinak dira, eta behar horiek bete ezean kolapso egoera batera iristen gara, gorputz zein garuna kaltetuz.

Pedofilia garun kaltetu baten gaixotasuna iruditzen zait.


Utzi iruzkina: