
2008/05/16 20:06:42.876 GMT+2
Zeanuriko San Isidro perian.

Nork: imkikt.2008/05/16 20:06:42.876 GMT+2
Etiketak:
zeanuri
gela
imk
itsasmendikoi
ibiltaria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/13 23:16:33.571 GMT+2
Mallabiako herri eskolan europa eguna



Puzgarriak, lehiaketak, jokuak, bideoak... goiz parte polita bota genuen Mallabiako herri eskolako ikasle eta irakasleekin.
Eskerrikakso denoi!!!!!!
Nork: imkikt.2008/05/13 23:16:33.571 GMT+2
Etiketak:
gela
imk
itsasmendikoi
ibiltaria
mallabia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/07 23:15:22.453 GMT+2
Gela ibiltariaren irudi korporatibo berria.
2002ko otsailean Zeanurin lehen ikastaroa eman zenetik, Euskal Herriko landa inguruneko makina bat leku eta kokapen anitz bisitatzeko aukera izan da garai hartan "Mendinet" izenarekin bataiaturiko Itsasmendikoiren gela ibiltaria.

Gure enpresak azken urte honetan izan duen izen aldaketarekin, autobusak ere "lifting" baten beharrean zegoela agerikoa zen.
Irudi berria prestatu diguten enpresatik autobusa atzoko egunean jaso dugularik, aldaketaren emaitza azpikaldeko irudietan ikusgai dezute:




Hobekuntza agerikoa da.
Argazkiak Mallabiako herri eskolaren atarian atera dira: Ostiralean 2008ko Europa Egunaren barnean hainbat ekitaldi antolatu dira Itsasmendikoi eta Mallabiako herri eskolaren artean eta egun horretarako bertako ikasleek Europar Batasuneko makina bat kontzeptu eta ideia joku birtual eta elegante baten bitartez jorratzeko aukera izango dute.
Bertan bizi eta ikusitakoak hemen plazaratuko ditugu.
Nork: imkikt.2008/05/07 23:15:22.453 GMT+2
Etiketak:
gela
imk
itsasmendikoi
ibiltaria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/28 09:56:53.560 GMT+1
Igeldoko ikastaroa hasi egin da
Urtarrilaren 21ean hasi da Igeldon Emalor ikastaroa. Eskolak arratsaldez dira KZgunean. Hona hemen Igeldo Kzguneko argazki pare bat:
Nork: imkikt.2008/01/28 09:56:53.560 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/19 19:03:26.138 GMT+1
Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen ( eta 3).
Nork: imkikt.2007/12/19 19:03:26.138 GMT+1
Etiketak:
tinduf
sahara
lana
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/18 22:24:10.171 GMT+1
Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen (2).
Aurreko egunetik jarritako Pre-Wimax antenaren barruko aldeari RJ-45 konektorea isatsi genion eta ordenadoreei eskua sartzen hasi ginen lehen aldiz.

UTP kablearen kable koloreak banatuz, beharrezko RJ-45 konektorea jarri genion Pre-Wimax antenaren beste muturrari.
Konektorea kableari grinpatu ondoren, kablea ongi zegoela ziurtatzeko, antenaren parametroak kudeatzeko duen web interfazera sartzera lortu genuen: Kablea ongi egina beraz :-)

Kableari RJ-45 konektorea ongi grinpatu genuela ziurtatzeko, Pre-Wimax antenari lotu eta 172.16.0.2 IPra konektatuz bere web interfazera sartzera zegoela baieztatu genuen.
Betebehar informatikoekin jarraituz, 160GBtako kanpoko SATA diska gogorra montatu eta formateatzeari ekin genion.

160GBtako kanpoko SATA diska gogorraren muntaketa lana.
Diska gogorra fisikoki montatu ondoren, FAT32 fitxategi sistemarekin formateatu eta ordenagailuen Windows eta Ubuntu sistema eragileek ongi ikusten zutela ziurtatzeari ekin genion.

Arabierazko Ubuntun "DISCO_EXTER" izeneko diska gogor unitatea arazorik gabe ikusten da. Hau ere ongi :-)
Azkenik, Windowsen sartuta, ordenagailuko elementuren partizio taula ikustea dezute. Goitik hasita, diska gogorra eta bere partizioak, E:\ deituriko txartel irakurgailua eta azkenik G:\ kanpoko diska gogorra.

Biharko egunez, elementu guztien montaketa nola izan zen eta ze itxurarekin geratu zen ikusiko dugu. Horrekin batera, egindako lanen bideo bat zintzilikatuko dugu.
Nork: imkikt.2007/12/18 22:24:10.171 GMT+1
Etiketak:
tinduf
sahara
lana
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/17 19:14:09.646 GMT+1
Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen (1).
Tindufen Fronte Polisarioak dituen kanpamenduetatik Euskal Herrian bueltan gara ta hurrengo lerro eta postetan bertan egindako eta ikusitakoaren egunez eguneko deskribapena egiten saiatzearekin batera, egindako lanen zergatia eta kontestua azaltzen saiatuko gara.
Aurreko postean aipatu genuen bezala, Rabunin ezarritako azpiegiturek, Secretaría General del Ministerio de Desarrollo Económico de la RASD-eko bulegoetan ezarri ditugu. Bertatik, ministeritzaren baratza eta baliabideak kudetzeaz gain, bere langileentzat oinarrizko alfabetizazio informatiko ikastaroak antolatuko dituzte.

Barajasko aireportuan eta "27 de febrero" kanpamendura iritxiera hurrengo egunean.
Euskal Herritik abenduaren 12an Madril aldean arratsaldeko 17.00etan hegazkina hartzeko atera baginen , atzerapenak medio, abenduaren 13an goizeko 03.00etan hartu genuen hegazkina. Gure taldean joan garenak, Bizkaiko Foru Aldundiko Mariano Gómez albaitaria, gure lankide eta Ataungo alkate den Bittor Oroz eta IMK-Fraisoroko Xabier Eskisabel izan gara. Marianok Mendebaldeko Saharako berezkoak diren gamelu, ahuntz eta ardien arrazak aztertzeko datuak biltzen jardun da, Bittor Ataungo alkate eta EUDELeko ordezkari bezala Frente Polisarioko XII. kongresuan Tifaritin izan da. Ni aldiz, baliabide informatikoez hornitutako gela eta Internet konexioa prestatzen jardun naiz.

Secretaría General del Ministerio de Desarrollo Económico-ko eraikina. Gela informatikoa hemen jarri genuen.
Trasteak Rabuniko kanpamendura eraman eta bertako arduradun eta langileak ezagutu ondoren, iritsi bezain pronto lanari ekin genion eta Internet irteeraren konexioarekin hasi ginen: Lehenengo lana Internet seinalea jasoko luken antenarentzako mastila jartzea.

Aitzurrarekin zuloa prestatzen eta Pre-Wimax antena.
Saharako zonalde honetako lurra oso gogorra eta arritsua da lana egiteko ta makina bat izardiren ondoren metro bateko sakonerako zuloan arriz eta porlanez inguraturik sartu genuen antenarentzako mastila.

Pre-Wimax antenarentzako mastila eta berau sostengatzeko zuloa porlanez beterik.

Antenaren kableari azken ikuituak ematen eta berau zutitu ondoren.
Internet konexioaren lehen atala osatu ondoren, bigarren atala osatzeko asmoz geundela arazotxo bat sortu zen: Internet irteera Ministerio del Interior-eko eraikinean zegoenez eta informatika/telekomunikazioetako adituak Fronte Polisarioko kongresuan Tifaritin zeudenez, arduradunek beharrezkoa den transmisioko gure bigarren antena beraien mastilean jarri eta beharrezko konfigurazioak egiteko ez zidaten baimenik eman. Putadón mayúsculo, sei ordenagailuak Internetera ezingo baigenituen atera.
Osteguna aurrera zijoan eran hurrengo egunean ere ezingo genuela lanik egin esan ziguten, ostirala atseden eguna baida mundu musulmanean. Abenduaren 14an goizez Marianori gamelu eta ardi arrazen ikerketa datuak jasotzeko aprobetxatuko bagenuen, arratsaldez gatzez jositako baratzak ikuskatzen izan ginen.
Bihar Saharako proiektuko kronikaren bigarren atala eskuratuko dizuegu.

Baratzak gatzez josita.
Nork: imkikt.2007/12/17 19:14:09.646 GMT+1
Etiketak:
rasd
itsasmendikoi
sahara
rabuni
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/11 20:21:32.540 GMT+1
Itsasmendikoi Saharara doa.

Ubuntu arabieraz.
Ezarriko diren baliabide informatiko guztiak zerrendatzea luze joko badu ere, oinarrian AHTEC etxeko sei ordenagailu eramangarri aukeratu dira, 120GB HD, 1GB RAM, nVidia txartel grafikoa, Intel Core2 Duo etabarrekin hardware bezala. Software aldetik aldiz, eta kanpamenduetan erabiltzaileek aukera anitzak izate aldera, diska gogorrak hiru partizioetan banatu ditut ta WindowsXP Home, Ubuntu GutsyGibbon eta datuetarako zati batean banatu ditut. XPak lizenziatuak direlarik, Ubunturen azken bertsioarekin software askearen mundua ezagutzeko aukera izango dute Rabuni aldean.
Baina ez gara mugatuko ordenagailuak jartzera. Ordenagailuak beraien artean konektatzeko AP Wi-Fi bat, inprimagailua, aire egokitua eta... haririk gabeko Pre-Wimax enlaze bat egingo dugu APtik Ministerioek izango duten Internet irteerara. Teoria hau da, errealitatean han zer aurkituko dugun nork daki? A la aventura.
Extremadurako bidaiaren ondoren denboraz larri, oso larri ibili gara traste guztiak tajuz prestatzeko, baina azkenik egin beharreko instalazio eta eguneraketak egiteko aukera izan dugu. Testigu azpiko argazkiak.

Windows XP Home partizioan Itsasmendikoiko weborria. Bakoitza bere lizentziarekin, ojo.

Zein polita ikusten den Ubuntu Gutsy Gibbon berria eta eguneratua sei eramangarrietan!
XP sistema eragileak gazteleraz instalatu baditugu, Ubuntun lau baino ez, hizkuntza paketeak aukeratzeko duen tresna ahaltsua medio, bi eramangarri arabieraz instalatu ditut. Tope arraroa!
Bihar abenduaren 12an Madriletik ateratzen gara ta 18an bueltatuko gara Euskal Herrira. Ea zer moduz dijoan dena. Interneta izatea lortzen badut blog honi Saharatik egingo diot kasu.
Nork: imkikt.2007/12/11 20:21:32.540 GMT+1
Etiketak:
rasd
itsasmendikoi
sahara
rabuni
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/09 21:23:44.843 GMT+1
Extremaduran gnuLinEx eta Vivernet esperientziak ezagutzen.
Zaharberritzen proiektuan parte hartu eta amaitu duten partehartzaileei, partehartzean izandako lanengatik Itsasmendikoitik bidaia bat egiteko aukera eskaini zitzaien.
Aukeraturiko irteera Extremadura izan zen eta "harriak" ikustearekin batera, bertako gastronomia ezagutzeko aukera izan dugu. Irteerari kutsu "instituzionala" emate aldera, gai teknologikoak ere uztartu ditugu eta Junta de Extremadurako Vivernet eta gnuLinEx proiektu zinez interesgarriak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Post honetan bidaiaren alde "instituzionala" uztartuko dugu, xelebrekeri eta turismo gaiak beste baterako utziko dugularik ;-)
En deferencia a los amigos de Extremadura seguiré con el post en castellano.
Iniciamos la visita del día 7 de diciembre en Badajoz capital hacia las 10.00 de la mañana en la sede de la iniciativa Vivernet. En la misma nos atendieron amablemente Mila y Jose Luís y nos dieron una idea global sobre la función y objetivos de Vivernet, básicamente y resumiendo mucho, una agencia de desarrollo y vivero de empresas a nivel de la región de Extremadura, pero enfocado a la creación de empleo con fuerte base tecnológica. Indudablemente tienen preferencia y apuestan por gnuLinEx. En el video inferior se puede ver la filosofía que impulsa Linex.
Junto a ello, nos mostraron someramente los proyectos en los que andan metidos en Vivernet, uno de ellos y muy interesante, es el un TPV con pantalla táctil con toda su interfaz y software rulando en LinexPyme, una variante de Linex enfocada a la PYME. Abajo se puede ver a Mila mostrandonos su funciones y objetivo.


A su vez, Jose Luís y Mila nos explicaron cuales son las experiencias que suelen tener las PYMEs y micropymes extremeñas a la hora de utilizar LinexPyme con los casos de éxito descritos en su web.
Junto a ello nos mostraron las instalaciones de las que disponen y pudimos charlar con algunos de los responsables de las empresas que albergan, como fué el caso de la gente de CódiceGestión.

Jose Luís y Mila mostrandonos las instalaciones de Vivernet.
Tras la entrega de unos presentes de parte de Itsasmendikoi en deferencia por la atención recibida desde la gente de Vivernet, Mila nos acompañó hasta nuestra siguiente visita: Los "headquarters" de gnuLinEx y NCCExtremadura. Ahí es nada!

Exterior de la sede de gnuLinEx y NCCExtremadura.
En ésta segunda visita nos atendieron Blas y Carmen, los cuales nos mostraron las instalaciones con las que cuenta el centro y a su vez nos explicaron los proyectos a los cuales dan soporte: centralización del desarrollo de gnuLinEx, formación de los miembros de NCCExtremadura, servidores de correo linex.net, ExtremaduraVista(beta)...

Ciertamente, el tener el jeto de Richard Stallman como elemento decorativo le dá al aula de formación de 60 PCs un toque bizarro insuperable ;-)
Al igual que hicimos en la sede de Vivernet, con Blas y Carmen intercambiamos experiencias mutuas a la hora de afrontar la alfabetización informática y las diferencias al respecto entre Extremadura y la CAV. Las diferencias saltaban a la vista. A su vez, nos explicaron los origenes y razones del proyecto Linex y su posterior despegue. Junto a ello, les explicamos la función de Itsasmendikoi y concretamente la filosofía del proyecto Zaharberritzen.
Entre el largo elenco de funciones y proyectos que nos detallaron, el de ExtremaduraVista promete: 200-300 cámaras AXIS tomando imagenes en tiempo real de otras tantas localizaciones, integrando la API de GoogleMaps para su geolocalización. El servicio está en pruebas y todavía no es público.

Las cámaras todavía solo se ven desde la intranet.

Hasta el tejado nos subimos. Según nos comentaron al anuncio de neón le quedan dos telediarios. ¿Razón?: Impacto visual.
Básicamente ésto fué todo lo que hicimos/vimos/descubrimos en las dos visitas que teníamos concertadas en Badajoz. Aunque es posible que se me haya colado algo ya que no tomé apuntes, grrrr...
Finalmente quisieramos desde Itsasmendikoi agradecer a todas las personas/entes que hicieron posible nuestra visita a éstos dos proyectos: Mila y Jose Luís en Vivernet, Blas y Carmen en gnuLinEx, Fernanda, Inés y Margarita en REDEX. Ha sido un auténtico placer poder conoceros y/o estar en contacto con vosotros. Para cualquier cosa que necesiteis ya sabeis donde estamos.
Mil gracias en nombre de Itsasmendikoi y de Arantxa, Aloña, Mikel, Aitor, Ruth y servidor!!
Actualización del 10/12/2007:
Según leo en Menéame...
El Gobierno Vasco dice que OpenOffice le sale más caro que Microsoft Office
Creo que con ésta noticia se aclaran bastantes dudas que Blas, Carmen, Jose Luís y mila tenían respecto a qué se está haciendo en la CAV con el software libre.
Nork: Xabier.2007/12/09 21:23:44.843 GMT+1
Etiketak:
vivernet
zaharberritzen
gnulinex
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/23 22:20:21.303 GMT+2
Martxan eta gustora.

TR1 de la conexión RDSI, router LAN, switch Cisco... nuestro AP está conectado al router de la red del ayunta. ¿Quien dijo que el futuro sería sin cables?

En lo que respecta a las instalaciones tanto Ana como yo no nos podemos quejar para nada: de auténtico lujo!
Nork: imkikt.2007/10/23 22:20:21.303 GMT+2
Etiketak:
emalor
itsasmendikoi
gauna
azilu
iruraiz
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)



