Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/14 10:54:37.536 GMT+2

Zuregatik Iosu!

Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.

 

Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.

 

Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.

 

Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!

 

 Aritz Sue Maldonadok Ikus-entzunezko komunikazioko 3.mailako ikaskideen izenean.

  

 

iosu

Nork: pinkgarlik.2008/05/14 10:54:37.536 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 19:42:45.226 GMT+2

HUHEZINEMA

Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko 4.mailako ikasleak izan dira “Huhezinema” laburmetrai eta dokumentalen jaialdiko lehenengo edizioa martxan jarri dutenak. Baina jaialdia ez da laburmetrai maratoiaren emanaldira mugatu. Joan den aste osoan zehar jardunaldi eta mintegi gehiago antolatu baitituzte. Horietatik nabarmentzekoa, Aizpea Goenagarena “aktoreen zuzendaritzaren gainean”.

Maisutasunezko klaseaz gain oso dinamikoa izan zen, bertaratu zirenak ere, oso modu dinamikoak, parte-hartzera gonbidatu baitzituen. Kasting zuzendari baten paperean eta film baterako hautagai den aktore baten rolean. “Aktore batengandik zer atera nahi duzun izan behar duzu argi kasting bat egitean”. Aktore hautagaiari konfiantza eta hurbiltasuna ematea zein garrantzitsua den nabarmendu zuen. “Bere mundu emozionaleko zerbait aterarazi behar duzu, memoria emozionaletik askoz gehiago atera dezakezulako” argitu zuen, “Zeru horiek” zuzendu berri duen aktore eta zuzendariak. Bere mundu pertsonalera heltzea omen da gakoa.

Behin aktorea aukeratuta, entseguetan egoera erraletan jarri behar zaio aktoreari, heldu nahi den fikziozko egoerara heltzeko. Horrela bakarrik lortuko dugu testua organikoa izatea, eta ez irakurritakoa bezala. “Testua zurea egitea da naturaltasunaren gakoa”

Inprobizazioari, berriz, hasieran tokirik utzi behar ez zaiola nabarmendu zuen eta bat-batekotasunaren abilezia denborak ematen duela nabarmendu zuen.

Bestetik, errodajeetan enpatia autoritarioa erakutsi behar dela esan zuen, “aktoreak beti egoten direlako deskontzertatuta bezala”.

aizpea_goenaga Aizpea Goenaga, zuzendari eta aktorea

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 19:42:45.226 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 19:38:53.462 GMT+2

Literatura astea

Poesi gaur, Beñat Sarasolaren eskutik

 

Huhezik antolatutako Literatur Astearen jardunaldiak antolatu ziren. Bertan, Beñat Sarasola idazle gaztearen bisita izan genuen. Aitzakia? “ Literatura Play Stationaren garaian” lelopean gauzatutako mintegia. Textu honetan daude bilduta bere hitzak:

 

Poesia ez dago hilik, nahiz eta sektore zabal bat hori esaten saiatzen den. Poesia egiteko modu bat dago hila. Ziurrenik, beste poesia mota bat da etorkizuna.

Entretenimenduaren gizartean, balioak aldatu direla ezin da ukatu, eta balioekin arte-diziplina guztiak. Poesia “kursi” lirikoak ez du lehengo toki bera, beraz. Baina ezin da entretenigarritzat soilik ulertu poesiaren esparrua, denbora-pasaren pultsu horretan Play Station-ak irabaziko liokeelako partida.  

 

Poesia integratua izan daiteke bizirautearen bidea, moldaketaren bultzatzailea. Buruhauste gehiegi eragingo ez duen poesia izan daiteke aurrera egiteko aukera. Eta gazteek, generazio berriek asko dute esateko esparru honetan. Izan ere, poesia mota exijente edo hautsi behar duen horri ezin dio gazteriak errenuntziatu, pretentsiorik gabeko poesia/literaturaren aurrean. Bide berriei eta abangoardiari ezin zaio uko egin. Etapak eta aroak iraungikorrak dira eta sentsibilitate iraultzailea berri baten hartu behar gaitu, ez soilik euskal poemagintzan, zeren gu ere munduko literaturan gaude kokatuta.

 

 

be Beñat Sarasola

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 19:38:53.462 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 19:37:03.813 GMT+2

Mundu birtuala telebistan

Cámara abierta 2.0. TVE2n gauetan emititzen den telebistako lehen Tele-bloga da. Guk egin dezakegun telebista, herritarren telebista. Saio honek informazioko, sorkuntzako eta komunikazioko plataformatzat erabiltzen du Internet.

 XXI.mendeko hizkuntza berria aztertzen du. Komunikatzeko modu berri honek, gure hartu-emanak, gure ideiak eta lanak barreiatzeko modua eraldatu du guztiz. Saioak herritarrek eginiko kazetaritza erakusten du eta eduki informatiboko bideoak, Interneteko alternatibarik interesgarrienak eta blogosferako blogik bisitatuenak biltzen ditu.

Mundu birtuala, orain telebistan. Gaueko albistegiaren ondoren, 00:30ak aldera La2-en.

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 19:37:03.813 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 19:15:55.696 GMT+2

Ekonomia Solidariko jardunaldiak

Ekonomia solidarioaren, autogestioaren eta kooperatibismoaren jardunaldiak izan genituen Huhezi fakultatean bi egunez, martxoaren 6 eta 7an, Lanki eta Mundukideren eskutik.. Askotarako eman zuen izandako gonbidatu guztiei esker. Hemen doa mintegietan adierazi zenaren ilustrazio esanguratsua:

 

 

- José Luis Coraggio: La otra economía. Potencialidades y retos.
 “ Indigenismotik ikasi behar dugu, Mendebaldeko mundu ekonomikoan”

 

- Paul Singer: La promoción de la economía solidaria desde el Estado. La experiencia brasileña.

“ Ekonomia Solidarioa ez da pobreentzako ekonomia modua bakarrik. Xede ideologikoa gizarte guztia aldatzea da. Horretarako, modelo ekonomikoa arazo eta kojuntura sozialetara egokitu behar da; ekonomia ez baita merkatua bakarrik”

 

-Marie Bouchard: La innovación social y la economía social. Perspectiva de Québec.
 “Maila lokalean baino ezin da ekin, maila globalean eragiteko”.

 

-Adrian Zelaia - Jon Sarasua: La dimensión autogestionaria en la Experiencia Cooperativa de  Mondragón

 “ Transformazio soziala bilatzen dugu, konpromiso soziala; aktibitate enpresariletik haratago doa. Barne garapena nahi da ezeren gainetik”.

 

-Luis Razeto: La economía de la solidaridad en América Latina: teoría y praxis.
 “Ekonomia Estatala/Publikoa ez da Ekonomia Solidarioaren etsaia, Elkar bizi behar dute”

 

- José Gómez: La economía solidaria en el Estado Español y en Europa

 “ Ekonomia Solidarioak praktika solidario, parte hartzekoa, humanista eta irabazi asmorik gabeko aizan behar du. Pertsonak dira ekintzaren zentro eta gizabanakoaren garapen integrala bilatzen da, ekonomiaren helburu bezala. Halere, nahiz eta kontradikzioa iruditu, merkatuan egon behar dugu.”

 

 

-Natalia Quiroga: La economía feminista y la economía social

 “Genero ezberdintasuna Ekonomia Solidarioaren lehen oztopoa”.

“ Ekonomia  Solidarioa konpatiblea izan daiteke Kapitalismoaren Ekonomiarekin, betiere bigarren hau ez bada hegemonikoa eta ez baldin badu bizi ekonomiko gizatarrena oztopatzen”

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 19:15:55.696 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 19:11:36.297 GMT+2

Firefox, zergatik ez?

Eraberritu edo hil! Ez dugu gutxitan entzun, eta egungo bizi moduaren maxima hegemonikoa dela dirudi. Askotan, baina, ez da kapritxo soil bat; beharrizana ere izaten da.

 Firefox, Interneten nabigatzeko azken oihua da. Azkarra delako, segurua eta, gainera, erabilterraza. Pasahitzak, formularioetako datuak gogoratzen ditu baita, eta oso erraz kudeatu daitezke. Phising-erako(helbide okerren ezabaketa) arriskua minimoa da hasieratik eta garatzaile moduan Explorerrek baino estandarren errespetu hobea eskaintzen du. Horrez gain, nabigatzaileentzat komunitateak prestatu eta estentzioak erabiltzeko aukera ematen du.Gehien estimatzen den elementua, ordea, fitxa sistema da; denbora aurrezteko modurik onena! Eta, zorionez,  hau ez da dena; dituen hainbeste aplikazio ezagutzeko aukera hoberena, probatzea. Edo arrazoi gehiago behar al dituzu?

 

 

firefox

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 19:11:36.297 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 18:59:45.427 GMT+2

Gizartea berau osatzen duten indibiduoak baino jakitunagoa denean…

Huhezik antolazten dituen Komunikaldien barnean Daniel Innerarity Bilbotarraren mintegiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Doktorea filosofian, iritzi artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetan: El País eta Diario Vasco-n, esaterako. Jakintzaren gizartean nola biziraun daitekeen galdera luzatu eta argi izpi batzuk ematen saiatu zen; baita lortu ere. Gaurko komunikatzaile baten esku-orritzat jo daiteke mintegia:

 

Egungo gizarteko arazo nagusienetako bat pairatzen dugun gehiegizko informazioa da. Gehiegizko informazio horren kudeaketa da, beraz, komunikatzaileen (eta ez komunikatzaileen) erronka printzipalena. Ez da gutxi dakigula, baizik eta gehiegi dakigu, eta horrek desorientazio eta nahasketara garamatza, beraz, ignorantziara.

Ez da atrebentzia informazioari uko egin behar diogula esatea. Ezta “zarata” informatiboarekin bukatzeko konpetentziak garatu behar ditugula. Horretarako, bost estrategia ikusten ditut mahai gainean: selektiboa izan informazioarekin, behar ez den informazioa baztertu, norberarenetik pentsatu( norbera izatera jolastu), kooperatu eta motza izan idazteko orduan.

“Gente que sepa qué no hay que saber”: hitz joko polita ematen du, baina ez da hori bakarrik; etorkizuneko komunikatzaile baten arrakastaren giltza ere bada. Innerarityk esana. Amen!

 

 

innerarity

Daniel Innerarity

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 18:59:45.427 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 18:45:47.655 GMT+2

Gomendioak

Gustuko ditudan bost blog zerrendatuko ditut gaur. Euskal blogosfera uste baino aberats eta dibertsoagoa dela frogatzera datozen bost leiho partikular; gora exhibizionismoa!

 

  1. METROPOLITAN

Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko fantasioso eta eroa. Horrelakoa da Literatur gomendioak, poesia eta Andrew Bird, Anthoniy and the Johnsons edota Kerobia bezalako musika talde interesgarriekin uztartzen dituen blog hau. Eta guztia grafismo zaindu batekin enpaketaturik. Eskatu al daiteke gehiago? Bai! Paris munduaren zentro bailitzan ikustea. Hiri ederraren maitaleentzako ez dago aitzakia hoberik!

 

  1. MARKOS ZAPIAIN

Filosofo kontenplatzailea da bera. Kalakako telebista magazinaren ondotik egin da ezaguna, nahiz eta urte asko daramatzan komunikazioaren alorrean. Bere blogak gori-gorian dauden gai politiko-sozialak ekartzen ditu. Betiere, ohituak gaituen ironia eta sarkasmo puntu horrekin. Inguratzen gaituzten arazo eta bestelako gai serioetaz distantziazko ikuspuntu ironiko bat izateko…

 

  1. BEÑAT SARASOLA

Ez dago liburu bat irakurtzen hasi eta gustuko ez duzula konturatzea baino gauza frustranteagorik. Noski, Beñat Sarasolaren gomendio baten bermearekin bazoaz, agian, baliteke lehen kapitulua bukatzera ez iristea, baina, ziurrenik,  bertan behera uzteko aukerak asko murriztuko dira; konfiantzazkotzat jotzen baduzun gomendatzaile “anonimo” hori, behintzat…

  

  1. PERTSONAIA EZAGUNEN BITXIKERIAK

Blog bitxi honetan, agian sekula erreparatuko ez zenituen pertsonaia ospetsuen bizitzako zenbait pasarte kurioso kontatzen ditu, oso modu anekdotikoan. Benetan gertatu denaren eta ez denaren muga hori airean geratzen da, detaile guztiz, pertsonaiak berak kontatuko balio bezala iritsarazten baitio irakurleari.

 

  1. PIKARO- PIKAROA

Azkenik, blog hau gomendatzea erabaki dut, politikoki zuzenak ez diren blog asko ez daudelako. Denbora pasa dibertigarria pasa dezake batek  hemen kontatzen diren pasarte maltzurrekin. Sarkasmoz beteriko kontuak!

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 18:45:47.655 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/13 11:02:20.399 GMT+2

Blogeko protagonistak

Sautrela bezalako literatur saio baten blogario bat gonbidatutzat izateak, asko esaten du letrek bizi duten garai berrietarako moldaketaren inguruan. Blogeko protagonistak nobela idazleen estatusetik urrutiegi ez daudela frogatzera dator Patxitraperoren kultuzko telebista saio horretako parte hartzea. Ziur aski, baina, ez da letren inguruko saio baten blogez hitz egiten den azkena izango: "blogek zure ingurua begiratzen ikasteko balio dute. Gainera, idazten ari zaren horretan, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen. Toki askotara heltzeko modua ere eskaintzen dizu". Blogeko protagonista honek izan duen esperientzia ikusirik, generoari horrenbeste egozten zaion exhibizionismoa ongi baino hobeto justifikaturik dago, dudarik gabe.

Nork: pinkgarlik.2008/05/13 11:02:20.399 GMT+2
Etiketak: patxitrapero blogalarioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 15:26:19.049 GMT+2

Egutegia

Kalseko ariketa bezala egutegia txertatzen ikasi dugu baina, hainbat proba egin ondoren, ezinezkoa izan zait argitaratzea.

Nork: pinkgarlik.2008/04/03 15:26:19.049 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)