Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/25 15:15:19.059 GMT+2

Firefox erabili!!!

Oraingoan nabigatzaileei buruz arituko naiz. Duela urtebete gutxi gorabehera hasi nintzen Mozilla Firefox erabiltzen, eta aitortu dezaket nire bizitza birtuala aldatu eta hobetu zuela.

Internet Explorer-en azken bertsioak fitxak irekitzeko aukera ematen du, baina garai hartan ez zen halakorik, Firefox-en izan ezik. Abiadurari erreparatuz, dudarik gabe Explorer motelagoa da, eta egun erabiltzaileek ezin dute segundu bat ere ez galdu. Gainera, lehen aipatutako fitxekin ere bizkortasuna lortzen da.

Beste arrazoi bat Firefox erabiltzeko sofware librea dela da. Explorer Microsoft konpainiaren produktu bat da, baina Mozilla Firefox ez dago inolako enpresari lotuta.

Hurrengo pausua Windows uztea eta Linux-era pasatzea izango da!

firefox-banner

Nork: markiniztarra.2008/04/25 15:15:19.059 GMT+2
Etiketak: nabigatzaileak mozilla firefox explorer internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.