Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/04 18:06:17.131 GMT+1

KHEDek Martxoan eta Apirilean muga-arteko bidaien berrabiaraztea jakinarazi du


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) muga-arteko bidaien berrabiaraztea zabaldu du, nahiz eta Hego Korea aurka egon.

Asia eta Bareko Bake Batzordeko ordezkari batek jakinarazi duenez, Martxotik aurrera Kaesongera bidaiatzeko aukera egongo da eta Apiriletik aurrera Kumgang Mendira. KHEDeko leku horiek bisitatzen dituzten hegoko turistentzat erosotasun eta segurtasuna emango dela gehitu du.

Bidai hauekiko hegokorear erresistentzia “neurri erabakiorrak” hartzera bultza diezaioke KHEDi. Neurri horien artean, “Etekin bereziak bezalako hegoari eskeinitako hitzarmenak indargabetu, hegoaren jabetzak leku turistikoetan gelditu eta abar” daude.

Nork: iparkorea.2010/03/04 18:06:17.131 GMT+1
Etiketak: gizartea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2010/03/04 17:16:08.552 GMT+1

Filme Poloniarra

Filme Poloniar bat ikusi zuten zen atzo Taedongmun Zineman Chopinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Bertan, herritarrez gain Han Chol, Kultura ministro ordea eta Edward Pietrzyk, Poloniar enbaxadorea KHEDen, egon ziren. Beste herrialdeetako kideak ere han izan ziren. Ikusleek “Chopin” izeneko filme poloniarra ikusi zuten.

Nork: iparkorea.2010/03/04 17:16:08.552 GMT+1
Etiketak: kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/02 09:58:46.951 GMT+1

Korearteko Industriguneari buruzko elkarrizketak hasi dira


Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere.

“Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko, garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak, industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz.

Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000 langileekin.

Nork: iparkorea.2010/03/02 09:58:46.951 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/03/02 09:38:38.063 GMT+1

Poster berriak


Poster berriak argitaratu dira Koreako Langileen Alderdiaren 65. urteurrena ospatzeko herria borrokara deituz Elkarrekiko Deialdian ezarritako beharrezko eginbeharrak gauzatzeko. Posterrak, “Ahalegin guztiak Elkarrekiko Deialdian ezarritako eginbeharrak gauzatzeko!” eta “Ospakizun Plazarantz Urrian!” esaldiekin, Koreako Langileen Alderdiaren (KLA) Argitaletxeak sortuak dira.

Argazkia: KNS

Nork: iparkorea.2010/03/02 09:38:38.063 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/27 17:12:15.149 GMT+1

Lau hegokorear kontrolpean daude KHEDen legez kanpo sartzeagatik

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) lau hegokorear atxilotu ditu Korean legez kanpo sartzeagatik. Lau atxilotuak kontrolpean daude eta Piongiangek gertakizuna ikertzen ari da.

Abenduaren 25ean Robert Park misiolari estatubatuarra ekintza berdinagatik atxilotua izan zen, eta lehenago ere bi kazetari estatubatuarrei berdina gertatu zitzaien. Piongiangek aske utzi zituen kazetariak, nahiz eta errudun izan eta 12 urtez lan egiteko zigorra izan. Park, 28 urtekoa, aldiz, aske gelditu zen Otsailaren 5ean bere “akatsetaz benetan damutzeagatik”.

Nork: iparkorea.2010/02/27 17:12:15.149 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/27 16:52:35.378 GMT+1

KHED eta Vietnam arteko elkarrizketak


Atzo gertatu ziren Piongiangen Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren eta Vietnameko Errepublika Sozialistaren gobernu ordeazkari ekonomikoen arteko elkarrizketak. KHEDen aldetik Ri Myong San, Kanpo Merkataritza ministro ordea, eta Vietnamen aldetik Biu Suan Khu Industri eta Merkataritza ministroa eta Le Van Cu enbaxadorea Korean egon ziren.

Argazkia: KNS

Nork: iparkorea.2010/02/27 16:52:35.378 GMT+1
Etiketak: nazioartea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/27 13:03:13.814 GMT+1

Korea eta Txina arteko zubiaren elkarrekiko eraikitzea hitzartua

Duela bi egun Txinako Dandong hirian Txinako Herri Errepublika eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren arteko zubiaren elkarrekiko eraikitze, mantentze eta babesa hitzartu zen. Zubia bi herrien arteko muga den Amnok ibai gainean eraikiko da.

Hitzarmena Pak Kil Yon, koreak kantzilerordea eta Wu Hailong txinatar kantzilerraren laguntzaileak sinatu zuten.

Nork: iparkorea.2010/02/27 13:03:13.814 GMT+1
Etiketak: nazioartea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/11 13:27:18.251 GMT+1

Paektusan Kopa hasi da


Atzo bertan hasi zen Chongchuneko Saskibaloi Zentroan Paektusan Kopa. Lehiaketa honetan, Piongiang eta Samjionen jokatuko dena, 8 kiroletako partiduak ospatuko dira, saskibaloia, boleibola, ping-pong, hokey edota eskia, besteak beste.

Hasiera ekitaldian Koreako Lanaren Alderdiko Batzode Zentraleko idazkaria, kirol funtzionarioak eta kirolariak egon ziren.

Nork: iparkorea.2010/02/11 13:27:18.251 GMT+1
Etiketak: kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/11 13:16:17.881 GMT+1

Islamiar Iraultzaren Eguna

Lagunarteko elkarretaratzea egin zen Irango enbaxadako kideekin asteazken honetan Meari Galerian Iranen Islamiar iraultzaren garaipenaren 31. urteurrena ospatzeko. KHED-Iran Elkartasun Elkarteko kideak ere bertan izan ziren. Partehartzaileek bi herrien arteko erlazioa garatzeko beharrari buruz hitzegin zuten, elkartasunean sakonduz.

Elkarretaratzea baino lehenago enbaxado lagunak “Pueblo” AEBko itsasontzi espioia bisitazeko aukera izan zuten.

Nork: iparkorea.2010/02/11 13:16:17.881 GMT+1
Etiketak: nazioartea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/10 17:08:27.455 GMT+1

Yu Pyol Mik Nazioarteko Piano Txapelketa irabazi du

Yu Pyol Mi korear ikasleak 56. Nazioarteko Schumann Piano Txapelketa Gaztea irabazi du, sari berezia lortuz gainera. Finala Alemanian jokatu zen Urtarrileko 8tik 10era bitartean. Txapelketan 18 urte azpiko 70 pianojole bikain hartu zuten parte, hainbat herrialdeetatik joandakoak, adibidez KHED, Alemania, Txina edota Errusia.

Pianojoleak sei taldeetan zeuden banatuak, adinen arabera. Yu, 8 urtetakoa, lehengo postua lortu zuen Beijingen Iraila eta Urria biratean ospaturiko Asia-Bare lurralde txapelketan.

Berak arrakastaz jo zituen piano abestiak finalean, epaile eta adituen txaloak lortuz, garaipenarekin batera. Honetaz gain “Grotrian-Steinweg” sari berezia ere irabazi zuen. Bi sariak Urtarrileko 31an ospaturiko ekitaldian eskuratu zituen Yuk.

Nork: iparkorea.2010/02/10 17:08:27.455 GMT+1
Etiketak: kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)