Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/31 13:57:42.019 GMT+1

Ipar Koreak elkarri ez erasotzeko akordioa hautsi du Hego Korearekin

Berria - Hego Korearekin zeuzkan akordio militar eta politiko denak "hilda" daudela jakinarazi du gaur Ipar Koreak, eta hala segituko dutela adierazi du, "hark bion arteko gerra izateko jarrerarekin jarraitzen badu". Elkarri ez erasotzeko hitzarmena zuten. 2002an izan zituzten azken borrokak, eta hildakoak gertatu ziren.

Hego Koreari ez zaio gustatu Iparrekoen erabakia, eta akordioa errespetatzeko eskatu dio; "izan ere, hitzarmenok ezin ditu alde batek bere kabuz apurtu".

1953an bukatu zuten euren arteko gatazka, baina harrezkero ere ez dute harreman onik izan, 2000n akordio garrantzitsuak lortu bazituzten ere (elkarren arteko proiektu batzuk abiatu...). Bi herrialdeen artean militarizatu gabeko esparrua dago.

Nork: iparkorea.2009/01/31 13:57:42.019 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru