Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/07/04 09:32:08.829 GMT+2

KHEDek beste lau misil jaurti ditu gaur

Hegokorear berri agentziek zabaldu dutenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak lau misil jaurti ditu gaur bere ekialdeko kostatik, Gangwon probintziatik hain zuzen ere, hiru goizean eta beste bat eguerdian. Lehenego hirurak babes motako misilak ziren. Horietako bi goizeko 8:00-8:30 bitartean jaurti dira eta hirugarrena 10:45tan (ordu lokalak). Misil hauen helmena 400-500 kilometrotakoa dela uste da. Laugarrena, helmen motzekoa, eguerdian jaurti da (3:00 GMT).

Jaurtiketa hauek KHEDek lau misil jaurti eta bi egun geroago izan dira. Ostegunekoak ariketa militartzat hartu zituen gobernu hegokorearrak, baina azkenengo hauek zentzu politikoa dutela uste dute, AEBren independentzia egunean jaurti bait dira.

Maiatzatik aurrera KHEDek hainbat misil jaurti ditu, gehienak helmen motzekoak, baina baita babes motakoak eta helmen erdiko garatutako misil berri bat ere.

Nork: iparkorea.2009/07/04 09:32:08.829 GMT+2
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru