Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/27 17:15:35.855 GMT+2

KHEDek menia akordioa hautsiko duela jakinarazi du

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak gaur jakinarazi duenez, Koreako Gudari (1950-1953) amaiera ekarri zion menia akordioa hautsiko du, Hego Koreak PSIn (Ugaritzearen aurkako Segurtasun Ekimena, ingelesez) parte hartzearen erabakiari erantzunez.

Hego Koreak atzo erabaki zuen Estatu Batuek gidatzen duten programan parte hartzea, eta erabaki honek guda egoerara eraman du Koreako Penintsula, esan du KHEDek hiru puntuko adierazpen batean.

KHEDen aburuz erabaki hori guda deklarazio bat bezalakoa da, eta bere itsasontziak PSIrengatik erasotuak badira gogor erantzungo duela adierazi du. Adierazpenean ere menia akordioa bertan behera gelditzen dela zabaltzen da, eta orain guda egoera dagoela, horregatik KHEDek neurri militarrak hartu ditzazkela. Gainera KHEDek ez du Estatu Batuetako edo Hego Koreako itsasontzien segurtasuna bermatzen bere mendebaldeko itsasoan.

Bestalde, KHED beste misil bat jaurti zuen atzo gauean.

Nork: iparkorea.2009/05/27 17:15:35.855 GMT+2
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zer,  gerra izanen da ? bazterrak astindu ditu atzoko probak.
probatu nuen helbidea eta bai funzinatzen zun helbide berria (azokakua).

Nork: naparman.2009/05/27 23:20:20.528 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru