Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/12 18:46:46.187 GMT+1

Koreako Herri Errepublika Demokratikoa 1 – 0 Saudi Arabia

Ipar Koreak Saudi Arabiaren aurka 1-0 irabazi zuen atzo Piongiangeko Kim Il Sung estadioan, bere taldeko bigarren lekua eskuratuz.

Garaipen honek lehenengo postura hurbiltzeaz gain Munduko Txapelketan sailkatzeko pausu paregabea izan da. Talde korearrak benetako aukerak ditu 2010ean ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko, berri pozgarria zalantzarik gabe, izan ere Chollimaren partehartze bakarra 1966. urtean Ingalaterran izan zen, final laurdenetaraino iritsiz.

Koreako HEDak taldeko lehengo postua eskuratuko luke hurrengo hilabetean Arabiar Emirerri Batuen aurka irabaziko balu Piongiangen.


Argazkia: AFP


Argazkia: Reuters

Nork: iparkorea.2009/02/12 18:46:46.187 GMT+1
Etiketak: kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru